Emakumeen aurkako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Innobasquek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errebindikatzen du lan-munduan. Helburu hau Milurterako Nazio Batuen 17 Garapen Iraunkorreko Helburuetako (GIH) bosgarrenean sartzen da, eta helburu horiekin konprometiturik dago Innobasque. Genero-berdintasuna ez da oinarrizko giza eskubide bat bakarrik, baita beharrezko oinarria ere mundu baketsu, oparo eta iraunkorra lortzeko. NBEak gogorarazten du emakumeak oraindik ez daudela behar adina ordezkatuta zuzendaritza-postuetan.

Datuak dituzten 67 herrialdeetako gehienetan, 2009 eta 2015 artean, goi- eta erdi-mailako zuzendaritza-postuen heren batean baino gutxiagotan zeuden emakumeak.

Honela, enpresak funtsezko eragileak dira enplegatuen artean berdintasuna errazten duten egoerak sustatzeko eta eguneroko bizitzan hori eragozten duten oztopoak ezabatzeko. Kudeaketan berdintasuna txertatzea berrikuntza-elementu garrantzitsua da, prozesu, produktu eta zerbitzu guztiak beste ikuspegi batetik berrikusten laguntzen baitu, baita balio berriak txertatzen, pertsonen gaitasuna kontuan hartzen, gizarte-zuzentasun handiagoa sustatzen eta berdintasun handiagoko ereduak bultzatzen ere. Egia esateko, garapen ekonomiko handieneko herrialdeak dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-mailarik handieneko herrialdeak ere.

Euskadin, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak laguntzen die enpresa-erakundeei helburu hau lortzen honako hauen bidez:

– informazioa eta aholkularitza

– babes ekonomikoa diru-laguntzen bidez

– berdintasun-konpromisoaren ziurtapena: nola izan erakunde laguntzailea

– aholkularitza-enpresen homologazioa enpresei laguntza teknikoa emateko

– enpresa konprometituen sareetan parte-hartzea.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago