Beren desadostasunak erabakitzeko auzitegietara jotzen duten pertsona, profesional edo familiarren arteko harremanak berreraikitzea prozesu traumatiko bihur daiteke, egungo sistema judizial konplexuaren ondorioz. Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE/OCDE) arabera, bere kideen artean Espainia hirugarren tokian dago gatazka kopuruari dagokionez; kasuen %67 sistema judizialean amaitzen dira eta %33k lege-bidea saihesten dute aurrez aldeen artean akordioa lortuta.

 “Elkarlaneko zuzenbidea gatazkak konpontzeko metodo alternatibo bat da, berritzailea eta adiskidetsua; defentsa juridikoa eta justizia ulertzeko era berria da, printzipio eta balio batzuetatik abiatuta” esaten du post honetan Gotzon Bernaolak, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian Gizarte Berrikuntza Programen zuzendariak.  Elkarrizketa, lankidetza eta elkar ulertzea dira bere ezaugarri edo berezitasunak, aldeen arteko adostasuna sustatzen dutenak.

Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbidearen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren eta Innobasqueko Gizarte Berrikuntza arloaren babesarekin, Euskadin elkarlaneko zuzenbidearen inplementazioa sustatzen du. Gizarte-ekinbide aitzindaria da, 20 urte baino gehiagoz garatu dena, adibidez, Amerikako Estatu Batuetan, eta Euskadin adostasun zabala duena eremu politikoan, Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren babes esplizituarekin.

Profesional berriak

Konfrontazio-justiziatik akordioaren justiziara igarotzea errazteko metodologia-aldaketak berekin dakar ez bakarrik pentsaera-aldaketa gizartean, baita lanbide-profil berri bat ere. Elkartean dagoeneko 105 kide baino gehiago dira, eta ikastaro bereziak antolatu dira munduan erreferente den International Academy of Collaborative Professionals (IACP) erakundeko profesional ospetsuekin. Erakunde hau guztiz osatzen dute hainbat gaitako eta estatubatuar nazionalitatea duten adituen panelek, eta joan zen abendutik Standars Committekoa da Ana Armesto, bilbotar abokatua, Gatazkak Konpontzeko sistema alternatiboen aldekoa eta horien dibulgatzailea.

Zabalkunde- eta sentsibilizazio-lana aldaketaren funtsezko zutabea da. Talde sustatzaileak hainbat saio koordinatzen ditu, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Abokatuen Elkargoekin, baita Madrilgo Abokatuen Elkargoarekin, lankidetzan.  Dinamika honen barruan kokatzen da “El experto en la resolución de conflictos” (Aditua gatazka-konponketan), abokatutza eta zuzenbidearen eremuko pertsona askoren parte-hartzea izango duen ekitaldia; datorren otsailaren 26an arratsaldeko 18:00etatik 19:30era Bilboko Domine hotelean izango da; Forestpartners-ek antolatu du, eta Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbide Elkartuaren eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren laguntza du.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago