“Gaitasunak batuta, ziurgabetasuna eta arriskua murriztu egiten dira eta emaitzak konpartitu egiten dira”, dio Alberto García Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, Memoria Innobasque 2014-2015 txostenaren editorialean.

Eta hau da García Erauzkinek bere lerroetan dioena:

“Euskal erakundeok lankidetzan are gehiago aritzeko eta sektore, diziplina eta aukera berrietara irekitzeko gaitasuna dugu. Lankidetza ahalegina egitea eta konfiantza edukitzea eskatzen dituen prozesua da eta, nahiz eta bidea beti erraza izan ez, handinahikoagoak diren xedeak erdiestea ahalbidetzen digu, urrunago iristea.

Euskal enpresa-ehuna %99an ETEez osaturik dago. Horietako gehienak enpresa txikiak edo mikroETEak dira, arintasuna, malgutasuna, talentua eta irekiera dituztenak eta, beraz, kokapen ezin hobea dutenak handinahiko proiektuei lankidetzan aurre egiteko. Korporazio handiak ere jabetzen dira start up eta erakunde txikiek adierazten duten berrikuntza-iturriez eta balio berezia ematen diote lankidetzan ekimenak lantzeko lehenengoek duten gaitasun eragileari. Gaitasunak batuta, ziurgabetasuna eta arriskua murriztu egiten dira eta emaitzak konpartitu egiten dira.”

Asimismo, destaca que “finkatutako kultura berritzailearekin eta esploratzera irekiarekin konfiantza-inguruneak sortzea sine qua non baldintza da lankidetza bidezko benetako berrikuntzak erne daitezen”. “Aldaketa hori lankidetza horiek berrikuntza azkartzen dutela eta oso-oso lehiakorrak diren merkatu-jarrerak sortzen dituztela ebidentzian oinarritzen da”, azaltzen du Albertok.

“Ez dago erakunderik, nahiz eta handia izan, erronka horiei bakarrean aurre egin diezaiokeenik ondorioztatzeko”, erabat baieztatzen du García Erauzkinek.

“Innobasquen mila bazkide gara. Mila bazkide, mila gaitasun. Eta zeharkako lankidetza gehiago eragingo bagenu? Eta itun publiko pribatuan sakonduko bagenu?, galdetzen dio bere buruari.

“Innobasque moduko figurek izaera desberdineko erakundeen artean, sektore artekoetan, eragile anitzekoetan, publikoaren eta pribatuen artekoetan loturak errazten dituzte, beharrezkoa dena euskal ekosistemaren antzekoak diren ekosistema konplexuetan eta trinkoetan. Berrikuntza deituriko leku ezezagun horretara daraman bidea seguruagoa bihurtzen duten sareak dira. Beraz, ezbairik gabe, egin beharreko bidea da.”

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, Memoria Innobasque 2014-2015 txostenean duzu.

Partekatu albiste hau