Duela 50en bat urte kontzeptualizatua, ekonomia zirkularrak hazkundearen premiak baliabide-premietatik banatzen ditu, eta enplegua sortzeko eredu baten alde egiten du, non sistema industrialak indartzeko baitaude diseinatuta. Produktuak, osagaiak, ustiatu gabeko baliabideak eta materialak berriro erabiltzen dira hazkunde ekonomikoa mantentzeko gai diren balio-kate egokietan.

Honela, adibidez, kontzeptua Atlanta hirian ari dira aplikatzen 325 milioi dolarreko funts pribatu bidez finantzaturiko proiektu batekin, hiria inguratzen duen 22 km-ko trenbide bat suspertzeko. Txinako gobernuak ere bere bosturteko planean aplikatzen du, nahiz eta kasu honetan proiektuak oraindik oinarrizko mailan egon hondakinen birziklapen eta eraginkortasunari dagokionez fabrikazioan, eta ez dute maila altuagorik hartzen, baizik eta zerbitzu-prestazioan zentratzen diren negozio-ereduak birpentsatzen dituzte, denboraz zabortegian amaitzen duten produktuak egin ordez.

Maila hori lortu duen konpainia bat Holandako Royal DSM da, eguzki-panelak estaltzeko material berria garatu duena, egungo estaldurak baino energia gehiago sortzen duena. Eguzki-panel berriak egin ordez, beste enpresa batzuetan daudenak erabiltzen ditu enpresak.

SABMiller edari-enpresa ere ekonomia zirkularrean oinarrituriko negozio-eredu baten onurak jasotzen ari da. Behin eta berriro erabiltzen eta berrerabiltzen ditu bere botilak, milioika dolar aurreztuz prozesuan. Energia sortzeko bere hondakin-urak erabiltzen ere ari da. Konpainiak hazkunde zirkularra sortu du ez bakarrik negozioan, baita balio-kate osoan ere, hornitzaileak eta minoristak barne.

Hazkunde ekonomikoaren eredu linealak, non baliabideak mugatuak izanik, erabili eta gero ezabatu egiten diren, zailtasunak izango ditu 2030ean 8.000 milioi pertsona izango dituen munduan, horietatik 3.000 milioi klase ertaineko kontsumitzaile berriak izango direlarik. Negozio-aukera izugarria dago elikagai-hondakin, ur eta energiaren murrizketan.

Etorkizuneko eskaria asetzeko baliabide-eskaintza handiagotzeko erronkek ez dute aurrekaririk. “Tori-egin-erabili” metodologiak hondakin masiboak sortzen ditu. Ekonomia zirkularra aukera bat da materialaren kostuak murrizteko, urtean bilioi bat dolarreko aurrezkia suposa dezakeelarik 2025ean.

Argibide gehiago Munduko Foro Ekonomikoaren “Ekonomia zirkularrerantz” txostenean.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago