Ekoizpen linealeko ereduaren aurrean ─eta hor lehengaiak erabiliz produktuak egin, saldu, erabili eta bota egiten dira─, ekonomia zirkularrak hondakinen murrizketan jartzen du ardatza, horiek beste sektore batzuen balio-kateetan sartzeko. Ellen MacArthur Fundazioaren txosten baten arabera, eredu honek ekarriko lukeen materialen aurrezki garbiak mila milioi dolarreko balioa izango luke mundu osoan.

Euskadi ere balia daiteke ekonomia-eredu honetaz. “Pentsamoldearen aldaketa suposatzen du” guztiontzat, nahiz eta “industria-herrialde bat izateak aukera handiak eskaintzen dizkigun eredu hau hartzeko”, horretan bat datoz Javier Agirre, Ihobeko zuzendari nagusia; Kristina Apiñaniz, Aclimako zuzendari nagusia, eta Lola Elejalde, Innobasqueko Eraldaketa Sozio-Ekonomikoko Dinamika Arloko zuzendaria.

Hiru adituek nabarmendu dute “ekonomia zirkularrak negozio- eta merkatu-eredu berrietarako aukera irekitzen duela, eta horrek bilakaera-aukera handiak eskaintzen dizkiela enpresei”. Aclima, Ihobe eta Innobasquek esteka honetan deskarga daitekeen 6. Item-ean sakontzen dute “ekonomia zirkularraren” kontzeptuan. Bertan Burdinola, Protón Electrónica, Koopera, Indumetal Recycling eta Afesa euskal erakundeen jardunbide egokiak ere agertzen dira

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago