Bi galdera horien erantzuna baiezkoa da. Sunfire start up-eko kideek erregai fosilen ordezkoak bilatu nahi izan zituztenean, beren e-diesela aurkitu zuten, ura eta karbono-dioxidoa erabiliz egina.

Karbono-dioxidoak zeregin garrantzitsua du gure bizitzan: buruko mina arintzea, letxuga fresko egotea luzaroago hozkailuan, etab. Baina, gainera, gainazaleko tenperatura erregulatzen du. Arazoa bere kontzentrazio handia da atmosferan, eta horrek areagotu egiten du berotze globala.

Horregatik, “CO2 lehengai gisa erabiltzea aukera bat da, ez bakarrik automobilgintzako industriarentzat Alemanian, baita ere balio izan dezake printzipio hori beste arlo eta herrialde batzuetara transferitzeko”, esan zuen Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa ministroa den  Johanna Wanka-k

Alemaniako gobernuaren eta Audi-ren babesaz, Sunfire-k apirilean planta pilotu bat ireki zuen Dresde-n eta 3.000 litro e-diesel ekoitzi ditu, honako prozesu honen bidez:

  1. Lehenik, eguzki- edo haize-energiaz lurruna berotzen da 800º baino gehiagoraino, hidrogenoa eta oxigenoa banatzeko
  2. Gero, hidrogenoa eta karbono-dioxidoa nahasten dira “petrolio gordin urdina” delakoa sortzeko
  3. Azkenik, birfindu egiten da erregai bihurtu arte.

Hala ere, e-diesela ez da lantzen duen proiektu bakarra garraio ez kutsatzailea garatzeko. Horren haritik, aipatzekoa da Param Jaggi 20 urteko gaztea, 13 urtetik ari baita lanean energia berdeari buruzko gaietan, adibidez, bioerregaiak prestatzeko prozesuetan eta algak erabiltzeko bioerreaktore baten sorkuntzan, etxeko materialak soilik erabilita. 2008an, eskolan zientzia-proiekturen baten parte gisa, bere Algae Mobile ere sortu zuen, eta gailu honek algak erabiltzen ditu automobilak igortzen duen CO2 oxigeno bihurtzeko. 

Partekatu albiste hau