Datozen zazpi egunotan albisteak, kongresuak, aurkezpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak ugari izango dira, eta guztien ezaugarri komuna berrikuntza izango da.

Astelehena, azaroaren 24a

3D inprimaketa-ikastaroa “Maker” komunitateari zuzendua                              

Armeria Eskola, Eibar. Ordutegia: 17:00-20:30

3D inprimaketa-ikastaroa “Maker” komunitateari zuzendua Eibarren. 20 orduko programa osoa, diruz lagundua, gai honetako azken ezagupenak partekatzeko. 15 pertsonak bakarrik eman dezakete izena.

Argibide gehiago eta programa link honetan ikus daitezke.

Asteartea, azaroaren 25a

Jardunaldia: ERA-NET: 2015eko deialdiak                                                                  

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko auditoriuma. Zamudio. Ordutegia: 09:30-12:30

Europa mailako I+G+b lankidetza-proiektuetan, euskal erakundeen parte-hartzea sustatzea da ERA-NET jardunaldiaren helburu nagusia; tresna bat da euskal ETEek aurrera egin dezaten nazioartekotze-prozesuan.

Argibide guztiak eta programa osoa hemen.

Asteartea, azaroaren 25a, eta asteazkena, azaroaren 26a

Prestik 14

Euskalduna jauregia. Bilbo. Ordutegia: 10:30-19:00

Bizkaiko gazteentzako enplegu-azokak hiru arlo handi izango ditu: prestakuntza, enplegua eta ekintzailetza. Aipaturiko hiru eremuetan Bizkaiko erakunderik garrantzitsuenak direnak azoka honetan egongo dira, eta bertan tailerrak, hitzaldiak eta lehiaketak egingo dira, eta topagune izango da enpleguaren eskatzaile eta eskaintzaileen artean eta ekintzaileen eta inbertitzaileen artean.

Argibide gehiago hemen.

Asteartea, azaroaren 25a

Hitzaldia: “Zein trebetasun eskatzen dira enplegua lortzeko? Lanbide-elkargoen ikuspegia”

Prestik 14. Euskalduna jauregia. Bilbo. Ordutegia: 16:00-17:00

BasquePRO Elkargoak lanbide-elkargoen sareak, profesionaltasun-proiektuaren barruan Bilbao Metropoli-30-ek bultzatu eta koordinatuta, parte-hartze aktiboa izango du Prestik 14-n jarduera eta hitzaldiekin.

Argibide gehiago jarraian ikus daiteke.

Asteazkena, azaroaren 26a

Osasuna eta bizitza aktiboa sustatzea udalerrietan                                              

Foru Artxiboa. María Díaz de Haro, 11. Bilbo. Ordutegia: 09:00-11:15

Jardunaldia arduradun politiko eta udal-teknikarientzat da, gizarte-ekintza, kirol eta osasun arloetako langile teknikoentzat, eta jarduera osasungarrien erakunde antolatzaileentzat.

Ekitaldian zehar Puntuan proiektua aurkeztuko da, pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzera bideratua, portaera osasungarri, gizarte-berrikuntza eta zahartze aktiborako udal- eta toki-politikekin erlazionaturiko puntu-sistema baten bidez. Ekinbide hau Gosasun-en parte da, Innobasquek bultzaturiko mugimendu sozio-ekonomikoa, bizi-ohitura osasungarriak hartzea sustatzen duena hiru ardatz nagusi hauen inguruan: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala.

Jardunaldiaren programa eta izena emateko formularioa hemen.

Hitzaldia: “Ekintzailetza zifratan. GEM-CAPV 2013 txostena”                          

Prestik 14. Euskalduna jauregia. Bilbo. Ordutegia: 16:00-17:00

Euskal Autonomia Erkidegoak hamarkada bat bete du euskal jarduera ekintzailea monitorizatzen, Global Entrepreneurship Monitor (GEM) txostenaren bidez.  2013an 70 herrialdek hartu zuten parte, hain zuzen ere metodologia eta eredu kontzeptual berarekin, jarduera ekintzailea, enpresa-dinamika eta horrek ekonomiaren hazkundean duen eragina kalkulatzen dutenak. 2014ko ediziotik aurrera, Innobasque ere txosten honen erakundezko bazkide izango da, hiru euskal unibertsitatetako ─UPV/EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateetako─ hogeiren bat ikertzailek egiten dutelarik.

 Argibide gehiago jarraian ikus daiteke.

Hitzaldia: “Ekintzailetza enplegua bilatzearen alternatiba”                                  

Prestik 14. Euskalduna jauregia. Bilbo. Ordutegia: 17:00-18:00

BasquePRO Elkargoak lanbide-elkargoen sarearen eskutik, Bilbao Metropoli-30-ek bultzatu eta koordinatuta. 

Argibide gehiago jarraian ikus daiteke.

Ostirala, azaroaren 28a                                                                               

Demokraziaren eta Herritarren Parte-hartzearen Liburu Zuria Euskadirentzat kontrastatzeko jardunaldia

Aritzbatalde polikiroldegia. Zarautz. Ordutegia: 10:00-13:00

Jardunaldiaren helburua, liburua agirtaratu baino lehen, kontrastatzea da eta baita ere bere elaborazioan parte hartu duten guztiekin elkarbanatzea. Ekitaldian identifikatu ez dan elementuak ezagutuko dira. Demokraziaren eta Herritarren Parte-hartzearen Liburu Zuria Euskadirentzat Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du Innobasqueko laguntzarekin. Bertan, heziketa, sozial, institucional eta herritar arloko kolektibo ugarik parte hartu dute. Liburua Administrazioek eta gizarteak duten erlazioak birformulatzeko erreminta berritzaile bat da.

Argibide gehiago jarraian ikus daiteke.

Eta abenduaren 13an:

FLL Euskadi bere azken txanpan                                                                      

Euskaltelen egoitza, Derio. Ordutegia: 10:00-13:30 – 15:00-17:00 

10 eta 16 urte arteko gazteen 35 taldeak, First Lego League FLL Euskadi lehiaketako finalistak, sailkatze-lehiaketarako geratzen diren hiru asteak agortzen ari dira; nazioarteko lehiaketa honen euskal final handia aurtengo edizioan ikasteko prozesuetara zuzenduko da. Talde finalistek beren asmamena, berrikuntza eta sormena neurtuko dituzte.

FLL-ri buruz azken ordukoaren berri izateko, sartu link honetan.

“Artxiboetako dokumentu elektronikoak kudeatzeko oinarriak”, online ikastaroa

Asmoz Fundazioa. Matrikulaurrekoa: 2014ko azaroaren 24ra arte

Hasiera: 2014/12/1etik 2015/01/26ra arte. 30 ordu

International Records Management Trust (IRMT) erakundearen formakuntza moduluetan oinarritutako ikastaroa da; artxiboetako dokumentu elektronikoak kudeatzen irakasteko xedea duena.

Informazio gehiagorako sakatu hemen

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago