dAIEDGE proiektuak bigarren deialdia egin du adimen artifiziala ertzeko gailuetan* integratuko duten proiektu berritzaileak finantzatzeko. Ekimen honen helburua da Europako enpresen lehiakortasuna indartzea, edge computing sisteman AA soluzio aurreratuak hartuz. “Ertzeko konputazioa” sorkuntza iturritik gertu duaden datuak prozesatzeko gaitasunari dagokio (hau da, sarearen “ertzean”), datu zentro zentralizatu batera bidali beharrean.

dAIEDGE bikaintasun sarearen bigarren deialdi honen helburua da, adimen artifizialeko teknologiak ertzeko gailuetan inplementatzera bideratutako proiektu pilotuak eta esperimentuak garatzen dituzten partzuergoei laguntzea. Gailu horien eraginkortasuna eta funtzionaltasuna hobetuko duten aplikazioak eta zerbitzuak sortzea sustatu nahi da hainbat industria sektoretan.

Nork har dezake parte?

Deialdia enpresa txiki eta ertainek (ETEak), startupek, ikerketa zentroek eta edge computingerako AA soluzioak garatzeko interesa duten beste erakunde batzuek osatutako partzuergoei zuzenduta dago. Partzuergoak Europako herrialde desberdinetako gutxienez bi erakundek osatu behar dituzte.

Hautatutako proiektuek (10era arte) 60.000 €-ko finantzaketa jasoko dute gehienez beren ekimenak gauzatzeko, bai eta baliabide teknikoetarako eta mentoretza espezializaturako sarbidea ere. Gainera, dAIEDGE komunitateko kide izango dira, eta, horri esker, Europako adimen artifizialaren eta edge computing-aren esparruan funtsezkoak diren beste eragile batzuekin lankidetzan aritu ahal izango dira.

Parte hartu nahi duten erakundeek deialdiaren plataforma ofizialaren bidez aurkez ditzakete beren proposamenak.

Informazio gehiago eta deialdirako sarbidea esteka honetan: daiedge-2oc.fundingbox.com

*Ertzeko gailuak sarearen ertzean datuak prozesatzen eta kudeatzen dituzten gailu fisikoei dagozkie, hala nola sentsoreei, kamera adimendunei, neurketa gailuei eta ibilgailu autonomoei, besteak beste.

dAIEDGE deialdiaren kasuan, ertzetako gailu horietan AA inplementatu nahi da denbora errealeko aplikazioetarako, hala nola automatizazio industrialerako, objektuen detekziorako eta adimen artifizialean oinarritutako beste soluzio batzuetarako, datu zentro zentralizatu batera etengabe konektatzea eskatzen ez dutenak.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago