Brunch & Learn jardunaldietan Innobasque sareak bere ezagutza espezializatua partekatzen du. Mila erakunde baino gehiago dira bazkide eta horien artean berrikuntzan aditu eta espezialista asko daude, eta hilean behin Lekandenera joaten dira, Innobasquek beraien esku jartzen duen baserrira. Han aukera izaten dute beste bazkide batzuei berrikuntzan laguntzeko sakon menderatzen dituzten jakintza-alorretan, konfiantzazko eta, noski, elkarlaneko giro jatorrean. 

2014an abian jarri zenetik Brunch & Learn-en 24 edizio egin dira, eta Innobasqueko bazkide diren 40 erakundek baino gehiagok partekatu dute benetan dakitena bertaratu diren 1.000 pertsona baino gehiagorekin. Ondoren, deskarga daitekeen argitalpen bat aurkezten dizuegu, eta hor agertzen dira 2016ko topaketetan ikasitako gauza garrantzitsuenak. Bertaratu zirenek tailer, talde-dinamika eta hitzaldien bidez honako hauei buruz ikasi zuten: 

–  Gaur egun interes taldeak kudeatzeko erronka estrategikoak (Atrevia)

–  Patente Lege berriaren zoko-mokoak (Galbaian eta Baker&McKenzie)

–  Nola finantzatu I+G+b (Eqa eta Dresser-Rand Guascor)

– Gaitasun emozional, komunikazional eta digitalen araberako kudeaketa (Nexian eta Deustuko Unibertsitatea)

– Lana eta familia-bizitza bateragarri egiteko neurrien eragina erakundeetan (Adimen Investigación, Grupo Análisis e Investigación eta Euskaltel)

–  Erakunde eta pertsonen eraldaketa digitalerako eIDAS-en aukera (Metaposta eta Petronor)

– Nola eragiten die enpresei zibersegurtasunak (Emetel, Despacho Barrilero y Asociados, Ejie, eta Euskaltel)

–   Nola egin berrikuntza hau lurreratuz (TZBZ eta Make it visual)

–  ETEa hodeitik kudeatzearen onurak eta horretarako tresnak (Apli-Media eta Dis-Process)

Zer da compliance, enpresen eta bere zuzendaritza-taldeen erantzukizun penala (Baleman & Partners)

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago