Bizkaiko Foru Aldundiak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, aholkularitza-zerbitzu osoa eskainiko diete azkarrago hazi, lehiakorragoak izan eta fakturazioa handitu nahi duten enpresei. Zehazkiago, BEAZek eta Innobasquek programa bat abiarazi dute lurraldeko enpresei beren negozio-eredua berritzen laguntzeko, erronkak eta aukerak aprobetxatu ahal ditzaten balioa sortzeko eta lehiakortasuna irabazteko.

Zerbitzua eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da eta 5 enpresa aukeratuko dira. Ekimen honen xede dira industria-sektorean, eraikuntzan, garraioan, industriari lotutako zerbitzuetan, turismoan edo handizkako merkataritzan 5 eta 100 enplegu artean dituzten Bizkaiko ETEak.

Zerbitzuak 6 hilabete iraungo du, eta honako hauek barne hartzen ditu:

– Zuzendarientzako lanaldi erdiko 6 prestakuntza-saio, negozio-ereduen transformazioan eta berrikuntzan adituak direnekin.

– Lanaldi osoko 5 saio, ETE bakoitzari bere negozio-eredua eta ibilbide-orria diseinatzeko banakako laguntza emateko.

– 110 orduko laguntza, estrategian, teknologian, pertsonen kudeaketan, marketinean eta finantzetan esperientzia handia duten aditu-taldeen eskutik.

Zerbitzua jasotzeko eskaera esteka honetan egin daiteke.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago