Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

 

2022ko urtarrilaren 31ra arte

STEAM EUSKADI SARIEN 2. EDIZIOA

STEAM Euskadi Sarien bidez STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileenak eta bereziki emakumeei (haurrak, gazteak zein helduak) zuzenduta daudenak aintzatetsi nahi dira. Ikastetxe edo erakunde bat bazara eta bokazioak eta aspirazio profesionalak inspiratzeko STEAM hezkuntza-proiekturen batean lanean ari bazara, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken arloan, edo ikasleen gaikuntza zientifiko eta teknologikoa hobetzeko proiektu batean, ez izan zalantzarik eta aurkeztu ezazu hautagaitza.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Innobasqueren lankidetzarekin

 

Azaroaren 10etik urtarrilaren 26ra

DEEP DIVE JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK, INDUSTRIA DIGITAL ETA JASANGARRIA

Deep Dive jardunaldi teknologikoen helburua da egungo ETE-en estrategia digital eta jasangarria sustatzen duten eta maila indibidualean eskuratzen zailak diren abangoardiako teknologiei buruzko ezagutza bultzatzea. Deep Dive jardunaldiek irauten duten bitartean, enpresek aukera izango dute BDIHko aktibo desberdinen ordezkariak denbora errealean erakustaldiak egiten ikusteko. Horrez gain, gainditu behar izan dituzten erronkak planteatuko dituzte eta aktibo horiek beren prozesu eta produktuetan soluzio teknologikoak txertatzeko erabili dituzten beste enpresa batzuen kasu errealak ezagutuko dituzte.

Antolatzailea: SPRI Taldea

 

Abenduaren 22ra arte

BIND 4.0 SME CONNECTION-EK STARTUPENTZAKO IZENA EMATEKO EPEA ITXI DU

Abenduaren 22an itxiko du BIND 4.0 SME Connection-ek startupek izena emateko epea. Hamar egun baino ez dira gelditzen interesdunek berrikuntza irekiaren plataformaren ekimen berri honen lehenengo edizioan izena eman ahal izateko, BIND 4.0, Euskadiko 22 industria ETE-etan haien teknologiak ezartzeko. Aukeratuek haien sektoreko erreferentziazko ETE-ekin batera egingo dute lan, haien konponbidea benetako egoera batean garatuko dute, ordaindutako kontratua izango dute, eta industriaren erronka berriei erantzungo dien proiektu pilotua egingo dute.

Antolatzailea: SPRI

 

Abenduaren 23ra arte

BCAM DOKTOREGO ONDOKO IKERTZAILE BATEN BILA ARI DA

Doktorego ondoko postua mugaz gaindiko lankidetzaren (Transmath) esparruan. Mugaz gaindiko lankidetza (LTCs) 2015az geroztik landu den lankidetza-formula da, Euskampus-Bordele Campusaren esparruan. LTC izenekoak sortu ziren elkarrekin lan egiten duten Euskadiko eta Bordeleko ikerketa-taldeei erakunde-esparru bat eskaintzeko.

Deitzailea: BCAM

 

Abenduaren 28ra arte

BCAM DOKTOREGO ONDOKO IKERTZAILE BATEN BILA ARI DA

Doktorego ondoko postua ingurumenak osasunean duen eraginaren modelizazioan. BCAM-en “Osasunari Aplikatutako Modelizazio Matematikoa” estrategiaren esparruan, proiektu batzuk jarriko dira abian Matematika Aplikatuaren hainbat arlotan.

Deitzailea: BCAM

 

Abenduaren 31ra arte

BCAM DOKTOREGO ONDOKO IKERTZAILE BATEN BILA ARI DA

Postua kriptografia post-kuantikoaren ikerketako ildo berri bat sortzeko esparrua da, eta hori konputazio kuantikoari, kriptografia kuantikoari eta kriptografia kuantiko salbatuari buruzko Euskadiko estrategiaren barruan sartzen da.

Deitzailea: BCAM

 

2022ko urtarrilak 12

MACHINE LEARNING ETA ADIMEN ARTIFIZIALARI BURUZKO TAILERRA MICROSOFT POWER BI-N

Microsoft Power BI datu-analitika aurreratuan eta Business Intelligence-n gehien erabiltzen den tresnetako bat da. Tresna honek eskaintzen duen abantaila handienetako bat aginte-koadro pertsonalizatuak eta negozio-adierazleak sortzeko erabili ahal izatea da Gainera, analitika aurreratua, analisi prediktiboa eta iragarpenak egiteko aukera ematen du, machine learning ereduen bidez.  Horri esker, aurrera egin daiteke ohiko negozio-adimenetik hasi eta erabaki prediktibo eta preskriptiboak hartzeraino. Tailerra praktikoa izango da, eta bertaratzen direnei aukera emango die ikasitakoa probatzeko eta Power BI-ko eta AA-ko eredu propioak garatzeko.

Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea

 

2022ko urtarrilaren 17ra arte

BCAM DOKTOREGO ONDOKO IKERTZAILE BATEN BILA ARI DA

Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa doktoratu ondoko ikertzaile baten bila ari da, eginkizun berezien eta ausazko ibilbideen arloan.  Hautagaitzak 2022ko urtarrilaren 17ra arte onartuko dira.

Deitzailea: BCAM

 

2022ko urtarrilera arte

4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN

4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus

  

2022ko otsailaren 3ra arte

‘PUBLIC ENGAGEMENT WITH RESEARCH’ SARIAREN BIGARREN EDIZIOA

Txertoetatik klima-aldaketara, zientzia eta zientzialariak inoiz baino gehiago behar ditugu inguratzen gaituen munduari zentzua emateko. Europako Ikerketa Batzordeak Ikerketarekiko Konpromiso Publikoaren ERC Sariaren bigarren lehiaketa aurkeztu du gaur. Helburua da EIK-ko bekadunak saritzea, baldin eta bikaintasuna erakutsi badute publikoarekiko konpromisoan, euren ikerketa-esparrutik haratago. Hiru sarietako bakoitzak 10.000 euroko zuzkidura du.

Antolatzailea: Europako Ikerketa Kontseilua

 

2022ko apirilak 5-7

WIND EUROPE 2022. Bilbon.

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.

 

2022ko apirilaren 25etik 29ra

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

 

2022ko urriaren 4tik 7ra

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.

Partekatu albiste hau