Bilbao Ekintzak, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideak, Balebila-ren laugarren edizioa antolatu du, ETEei komunikazio digitalean eta nazioarteko estrategietan laguntzeko proiektua. Europako Gizarte Funtsak lagunduta, programak aholkularitza eta prestakuntza praktikoa eskaintzen dizkie zortzi enpresa txiki eta ertain berritzaileri, nazioarteko merkatuetara eraman nahi duten produktu lehiakorra baldin badute. Hautagaiek martxoaren 3ra arteko epea dute aurkezteko, eta argibide gehiago eskatzeko, erabili helbide elektronikoa ([email protected]) edo telefonoa (94 420 53 51).
Programa apirilean hasiko da, eta komunikazio eta harreman publikoetarako tresnak eta estrategia praktikoak eskainiko dizkie, beren zabalkundea hobetu eta nazioartean presentzia areagotu nahi duten negozioei.
Balebilaren aurreko edizioetan Innobasqueko bazkide hauek izan dira parte-hartzaileen artean: Ludus, Biolan, Wimi, Adition, Virtualware edo Bajoelagua Faktory, baita Graphenea edo Erle Robotics ere.