Big data datu pila handiak aztertu eta gurutzatzeko adimenaz baliatzea da, horietan patroiak eta, ondorioz, negozio-aukera berriak identifikatzeko.

Hala ere, praktika hau oraindik ez dago hedatuta. Zergatik? Arrazoiak askotarikoak dira:

–          Jende gehienak ez ditu ezagutzen big data-ren aukerak eta onurak

–          Ez dakite nola ustiatu datuak

–          Arazoak dituzte informazioa gordetzeko orduan

–          Datu batzuk ez daude eskuragai, ez dira irekiak gardentasunik ezagatik

–          Datu horien segurtasun, pribatutasun eta jabetzak arauei buruzko zalantzak sortzen dituzte.

Datorren martxoaren 15ean Bilboko Artxibo Historikoan, Innobasqueren Astearteak programaren 51. edizioa izango da: “Open data-tik big data-ra Euskadin” eta bertan gai hauek aztertuko dira eta inkognita asko argituko dira euskal enpresen kasu praktikoak aurkeztuz; izan ere, dagoeneko lanean ari dira datuek ematen duten business intelligence delakoan, adibidez,  Urbegi, Euskaltel edo alorza.net.

Gainera, Herrero y Asociados-eko Paz Martín-ek lege-zalantzak argituko ditu eta datu-erabileraren legezko inplikazioak zein diren azalduko du.

Deusto eCampus-etik, onurarik handiena zein sektorek atera dezakeen azalduko du Alex Rayón-ek, zeinek erabiltzen duen intentsitaterik handienaz, eta datuekin lan egiteko profil profesionalik egokienak deskribatuko ditu.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan antolatu da, honek gardentasunaren eta gobernu onaren alde egiten duen apustuaren bidez erabiltzen duelarik big data. Gainera, joera hau estu loturik dago RIS 3 espezializazio-estrategia adimendunari.  Honela, Andres Zearretak eta Aitor Urzelaik ─Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetako sailburuordea eta Berrikuntzako zuzendaria, hurrenez hurren─ gai hauek aztertuko dituzte.

Gainera, jardunaldia baliatuz Open Data Euskadi Ideia Lehiaketako eta Aplikazio Lehiaketako irabazleen berri emango da; Euskadin datu irekiak erabiliz balioa sortzea sustatzen dute sari hauek, nazioartean erreferente bihurtuta, Open Data Euskadi izan baitzen datu publiko irekien lehenengo atari ez anglosaxoniarra.

Jardunaldira joateko edo programan sakontzeko, izena eman behar da hemen.

Partekatu albiste hau