Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Ekaina
Ekainaren 5era arte
KONEKTATUTAKO 4.0 INDUSTRIA ESTATUKO SARIEN V. EDIZIOA
Helburua da Espainiako industriak bere lehiakortasuna digitalizazioaren eta berrikuntzaren bidez bultzatzeko egiten duen esfortzua aintzatestea.
Antolatzailea: Espainiako Gobernua
Ekainaren 6tik 8ra
+ INDUSTRY: URTEKO INDUSTRIA-TOPAKETA. En BEC, Barakaldo
Hiru egun biziz, BEC, + INDUSTRYri esker, herrialdeko smart manufacturing delakoari eskainitako topagunerik handiena bihurtuko da; negozio-foro horretan mundu osoko bisitari oso espezializatuak eta sinadura espezializatuak egongo dira.
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre
MARKETIN DIGITALAREN BOTERE EZKUTUA. BEC, Barakaldo
Espazio honetan industriari eragiten dioten alderdi gakoetan ematen ari diren aldaketak ezagutu ahal izango dira, hala nola marketinean, nazioartekotzean eta digitalizazioan. Topaketa Cámarabilbaok 2023 +Industry Azpikontratazio azokaren 3. pabiloian duen 01 standean egingo da. Azoka 2023ko ekainaren 6tik 8ra izango da, BECen.
Antolatzailea: Camara Bilbao
INDUSTRIAKO ERALDAKETA DIGITALETIK CHTGPT-RA. BEC, Barakaldo
Espazio honetan industriari eragiten dioten alderdi gakoetan ematen ari diren aldaketak ezagutu ahal izango dira, hala nola marketinean, nazioartekotzean eta digitalizazioan. Topaketa Cámarabilbaok 2023 +Industry Azpikontratazio azokaren 3. pabiloian duen 01 standean egingo da. Azoka 2023ko ekainaren 6tik 8ra izango da, BECen.
Antolatzailea: Camara Bilbao
Ekainak 7
INNOBASQUE BERRIKUNTZAREN EUSKAL AGENTZIAREN BATZAR NAGUSIA. Arabako Parke Teknologikoan.
Innobasquek Araban dituen 906 erakunde bazkideei dei egiten die agentziak 2022an egindako jardueraren berri emateko eta erronka berrietan aurrera egiteko. Bi berrikuntza-kasu garrantzitsu aurkeztuko dira: Hidrogenoaren Euskal Korridorea eta Juice misioan egondako euskal partaidetza.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
B2B ESPARRUKO MARKETIN- ETA SALMENTA-PROZESUETAN TEKNOLOGIA DIGITALAK APLIKATZEKO ESPERIENTZIA AURRERATUAK. Garaia Parke Teknologikoa, Arrasate.
Jardunaldian honako hitzaldi hauek egingo dira: “Industria Digitala” laguntza-programaren aurkezpena, “eskaripeko ingeniaritzako marketin- eta salmenta-prozesuen automatizazioa”, “Hiru gako zuren B2B proiektu digitalean benetako emaitzak ikusteko”, “merkataritza-estrategia digitalean salmenta-taldea sartzearen garrantzia”, “PI BERLINek negozioa erakartzeko estrategiaren esparruan kanal digitala sendotzeko modua”.
Saioan parte hartzeko izena eman beharko da honako helbide elektroniko honetan: [email protected]
Antolatzailea: Isea
ENPRESA BIDEAREN I. TOPAKETA. On Diego Lopez de Haroko kale nagusia 1, Bilbo
Ekainaren 7an EnpresaBIDEk bere I. TOPAKETAra gonbidatzen zaitu, Bilboko BAT dorrean, 12:00etan.
Antolatzailea: Mondragon
Ekainak 8
NEGOZIO BAT SORTZEA ADIMEN ARTIFIZIALAREN BIDEZ ENPRESA INDUSTRIALETAN.
Web‑mintegi honetan adimen artifizialak enpresa industrialei negozioak sortzeko eskaintzen dizkien aukerak aztertuko dira. Horrez gain, teknologia hori beren jardunean ezartzeko erronkak ere jorratuko dira. Bestalde, industrietan AA aplikatu zuten enpresen bi arrakasta‑kasu erakutsiko dira. Horietako bat Innguma da, eta bestea Savvy Data Systems, monitoretzako zerbitzu aurreratuetan espezializatutako enpresa.
Antolatzailea: Camara Bilbao
EAEko ENERGIA‑TRANTSIZIOA, GAITASUNAK ETA LAN‑AUKERAK, Zabalgune eraikina (Zabalgune Plaza, 11)
Europar Batasunaren 2023ko Aste Berdea dela eta, datorren ekainaren 8an, 10:00etan, Euskadiko energia-trantsizioari, gaitasunei eta lan‑aukerei buruzko mahai‑ingurua egongo da.
Antolatzailea: Siemens Gamesa eta Clúster 4gune
Ekainak 8-9
ERMUA TALENTIC edizio berria. Talentua eta inteligentzia artifiziaLa
Izarra Centren ERMUA TALENTICen bigarren edizioa antolatu dugu. Oraingo honetan, talentuari eta adimen artifizialari buruzko hausnarketa egingo dugu, eta, horretarako, hirien garapenean eta enpresa-esparruan erreferente diren pertsonak izango ditugu.
Antolatzailea: Izarra Centre
Ekainaren 9ra arte
Deialdi honek Europako Batzordeko Enpresa Sustapenerako Europako Sarien (EEPA SARIAK) 17. edizioko (2023) hautagaitzak aurkezteko balioko du. Sari horren bidez, ekintzailetzako tokiko, lurraldeko eta nazioko politikak aitortzen dira, baita enpresa txiki eta ertainenak ere. Sarituak diren hautagaitzentzat eta finalistentzat aukera paregabea da aitorpena eta ikusgarritasuna lortzeko Europako esparruan eta ekintzailetzaren eta ETE-en aldeko ekimenak sustatzen dituzten Europako beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.
Antolatzailea: EEPA
ENPRESEI BERRITZEN LAGUNTZEKO ZERBITZUEN AURKEZPENA, Untzaga Ibaia kalea 1 – Derio, Bizkaia
Topaketa honetan enpresei berrikuntzako soluzioak eta kasu errealak erakutsitako zaizkie, emaitza hobeak lortu, urratsak egin, aurrera egin eta proiektuak sor ditzaten.
Antolatzailea: EGAZ Txorierri eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Ekainaren 10era arte
Helburua da euskal enpresek (enpresa‑talde zein enpresa‑munduarekin harremana duten pertsonek) duten Gizarte Erantzukizuneko jokaera nabarmenenak aintzatestea eta haien ekarpenak garapen sozio‑ekonomikoan, ongizatean, hezkuntzan eta kulturan ezagutaraztea.
Antolatzailea: Estrategia Empresarial
Ekainak 14
KIROLA ETA ENPRESA, USTE BAINO HURBILAGO
Kirolariak, enpresak eta profesionalak bilduko dituen jardunaldi honetan honako gai hauek aztertuko dira: enpresaren munduak ekar dezakeena eta kirol-lehiaketako esperientzia eta kirolariek kirola egiteari uzten diotenean garatu dituzten talentua eta balioak.
Antolatzailea: Estrategia Empresarial
I+G+b nazioartekotzea: ETE-entzako aukerak, Ur-jauzian finantzAtuz
Jardunaldi honen helburu nagusia EAEko enpresa txiki eta ertainei ur-jauziko finantzaketaren mekanismoak eta metodologia ezagutaraztea da, euskal partaidetza duten deialdiak garaiz hurbilduz. Deialdi horiek datorren seihilekoan abiaraziko dira. Gainera, jardunaldian zehar euskal enpresa txiki eta ertainen arrakasta kasuak erakutsiko dira, Enterprise Europe Network-en laguntza-zerbitzuak zehaztuko dira eta deialdi horiek kudeatzen dituzten euskal erakundeei zalantzak galdetzeko aukera eskainiko zaie.
Antolatzailea: SPRI, Eusko Jaurlaritza
INVENCION OEPM SARIAK. Madril
Jabetza industrialeko eskubideen bidez babestutako 2023ko asmakuntza onenei sariak emango zaizkie.
Antolatzailea: OEPM
Ekainaren 15era arte
BERRIKUNTZA ETA DISEINUKO SARI NAZIONALAK
Espainia mailan, berrikuntzaren eta diseinuaren eremuetan aintzatespen handiena duten sariak dira, eta berrikuntza beren estrategia profesionalaren garapenean eta enpresa-hazkundean ezinbesteko elementu bihurtu duten pertsonak eta erakundeak bereizten dituzte.
Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
QUALITY INNOVATION AWARD
Quality Innovation Award (QIA) 2007an Excellence Finland erakundeak sortutako lehiaketa da, produktu, prozesu edo antolaketa berrikuntzak sortzea eta garatzea sustatzeko. Antolaketa batzordea herrialde desberdinetako kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza sustatzeko erakunde desberdinek osatzen dute. Helburu komuna parte hartzen duten herrialde eta erakundeen lehiakortasuna areagotzea da.
Euskadin lehiaketa antolatzeko, Innobasqueren, Unibasqeren eta Ihoberen laguntza jaso dute, hautagaitzak hedatu eta ebaluatzeko.
Antolatzailea: Euskalit
Ekainak 19
HAZINNOVA JARDUNALDIA Izarra Centre, Zearkale kalea 36, 48260 Ermua (Bizkaia)
Para pymes de Busturialdea, Duranguesado, Lea-Artibai y Bajo Deba / Busturialdea, Durangaldea, Lea-Artibai eta Debabarrenako ETE-entzat.
Fecha/ Datak: Lunes, 19 de junio. De 9:30 a 11:30h / Ekainak 19, astelehena. 09:30etik 11:30era
Antolatzailea: Innobasque, SPRI, Eusko Jaurlaritza
Ekainaren 20ra arte
Abian dago emakume teknologoak bilatzeko helburua duten Gladys Sarien III. Edizioa. Saria emakume gazteei zuzenduta dago, gehienez 40 urtekoak, bere ibilbideaz gain duten proiekzioa kontuan hartuz. Hautagaitza emakumeak berak edo hirugarren batek aurkez dezake. Hautagaitza aurkezteko webgunean dagoen inprimakia bete behar da, ekainaren 20a baino lehen. Sari honek hainbat helburu ditu: emakumeak eremu teknologikoan sartzea sustatzea, emakumeen presentzia handitzea, ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen funtsezko zeregina aitortzea eta, azken batean, parte-hartzea sustatzea berdintasun-irizpideen bidez.
Antolatzailea: Gladys saria
Gazteentzako Ikerketako Sari Nazionalen bidez gehienez 40 urte dituzten, lan bikaina egiten ari diren eta beren ikasketetako lehenengo etapetan lorpen garrantzitsuak izan dituzten Espainiako ikertzaileei aitorpena eman nahi zaie.
Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Ekainak 20
MARKETIN ETA SALMENTETAKO EMAKUME LIDERREN TOPAKETA, BAT | B Accelerator Tower – Kale nagusia 1 (Bilbo)
Think On Woman-en bigarren topaketa honetan emakume liderrei ahotsa emango zaie egungo erronkei eta etorkizuneko marketin eta salmentei buruzko galderei erantzun diezaieten.
Antolatzailea: Think On Marketing
Ekainak 21
GHJ SARIAK . BBK aretoa
Sari hauen helburua da GHJak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) lortzen laguntzen duten pertsona, enpresa eta erakundeen lana ikusaraztea eta aitortzea.
Antolatzailea: SER euskadi, Kuna BBK
Ekainak 22
INNOBIDEAK INNOKONEXIO WEB-MINTEGIA
Programak 250.000 euro arteko laguntza eskaintzen du enpresa bakoitzeko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, enpresen berrikuntza-proiektuak lagunduko dituzten aditu independenteen aholkularitza finantzatzeko produktuen, prozesuen, I+G babesaren, eta Europako proiektuen arloan, edo enpresei Kudeaketa Aurreratuko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko dieten ereduak eta tresnak txertatzeko. Web-mintegi honetan, INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programaren laguntza eskatzeak dakartzan onurei buruzko informazio guztia eta parte hartzeko moduari buruzko xehetasun guztiak jasoko dituzu.
Antolatzailea: SPRI
LANERAKO MUGIKORTASUN-PLANA: PLANA EGITEKO GIDA. Miramar jauregia, Donostia
Lanerako mugikortasun-planen helburua da jarduera-zentroetara eramateak izan ditzakeen eragin negatiboak murriztea. Abian jartzean, onurak lortzen dira langileentzat, gizartearentzat eta enpresarentzat berarentzat.
Antolatzaileak: BBVA, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, EHU
Ekainak 29
JOSE IGNACIO ARRIETA ENPRESA ETA GIZARTE SARIA
IV. edizio honetan José Ignacio Arrieta enpresa eta gizarte saria banatuko da Bilboko BBK aretoan.
Antolatzailea: Estrategia Empresarial.
Ekainak 30
BBVA FUNDAZIOAREN SARIAK
BBVA Fundazioaren Fronteras del Conocimiento Sarietan maila handiko kultur ikerketa eta sormena aitortzen eta sustatzen da, batez ere originaltasun eta esanahi handia izateagatik eragin berezia duten ekarpenak.
Antolatzailea: BBVA
Ekainaren 30era arte
BBVA FUNDAZIOAREN EZAGUTZAREN MUGAK SARIEN DEIALDIA IREKI DA
Sari horiek bikaintasunerako ikerketa eta kultura-sorkuntza aitortzen eta bultzatzen dute, bereziki beren originaltasun eta esanahiagatik inpaktu berezia duten proiektuak.
Antolatzailea: BBVA Fundazioa
MUGIKORTASUN ADIMENTSU ETA JASANGARRIRAKO PROIEKTUEN AURKEZPENA
Oinarri teknologikoko proiektu bat baduzu eta hura egiteko ekosistema aproposaren bila ari bazara, MUBIL Mobility Awards zure proiektuak behar duen bultzada izan daiteke.
Antolatzailea: Mubil Mobility Awards
Abuztua
Abuztuaren 31ra arte
2023KO EUROPAKO EKONOMIA SOZIALEKO SARIAK
Europako Ekonomia sarien bigarren edizio honetan lau kategoria egongo dira: berrikuntza soziala; gaitasunak, ekonomia sozialeko langileek lanean birziklatu dezaten lan egiten duten erakundeetarako; trantsizio berdea, energia berriztagarrietan, etxebizitzan, mugikortasun jasangarrian, ekonomia zirkularrean, eta abarretan lan egiten erakundeetarako; eta, azkenik, digitalizazioa, ekonomia digitalean lan egiten duten edo berrikuntza teknologikoko ikuspegia duten ekonomia sozialeko egitasmoetarako.
Antolatzailea: Social Economy Europe
Iraila
Irailaren 1era arte
Batzordeak gaur EBk finantzatutako 5.0 Industria Saria abiarazi du; helburua da Europako industria gizakiarengan gehiago zentratu eta erresilienteagoa eta jasangarriagoa bihurtzen duten emaitzak saritzea.
Antolatzailea: European Comission
Irailak 18
Kode irekiko teknologiarekin eraldaketa digitala sustatzeko lan egiten duten proiektu eta erakunde nagusien arteko elkarlana, berrikuntza eta elkartea sustatzen duen ekitaldia.
Antolatzailea: The Linux Foundation Europe
Urria
Urriak 25-27
Kongresuak hitzaldi praktikoak izango ditu fabrikazio aurreratuko eta digitaleko esparruko interes eta egunerokotasun handieneko gaiei buruz eta foro bikaina izango da parte-hartzaileen arteko loturak eta kolaborazioak eratzeko.
Antolatzailea: AFM Cluster
STEEL TECH KONGRESUA
Kongresuan siderurgiaren balio-kateko key players nagusiak bilduko dira. Espazio honetan, ezagutzaren transferentzia, berrikuntza teknologikoa eta networkinga sektorearen barneko harremanak sustatzeko funtsezko tresnak izango dira.
Antolatzailea: Siderex, BEC
Azaroa
Azaroak 14-15
CLEANTECH FORUM EUROPE. Tallinn, Estonia
Parte-hartzaileei eskualde osoko eta haratagoko start-up, scal-up, inbertsore eta multinazionaletarako sarbide erraza eskainiko zaie. Europako berrikuntza jasangarriko ekosistemaren etorkizuna ezagutzeaz gain, hurrengo aukera bultzatuko duten konexio globalak ezagutuko ditugu.
Antolatzailea: Cleantech group
2024
Martxoa
Martxoak 20, 21 eta 22
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA
Europako hegoaldeko foro honek ezagutza zientifiko eta teknologikoaren transferentzia sustatzea, enpresa‑lehiakortasuna hobetzea eta negozio- eta lankidetza-aukera berriak sortzea du helburu.
Antolatzailea: Malagako Udala