Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, SPRIrekin eta BEAZekin batera antolatutako euskal I+G+b nazioartekotzeko hirugarren jardunaldian parte hartu du, ETEei Europako inbertsioa lortzeko aukerak erakusteko. Zehazki, Enterprise Europe Network (Basque EEN) erakundearen euskal partzuergoaren jardueren barruan egindako hitzorduan, Europako Batzordearen mekanismo horrek datorren seihilekoan abiaraziko dituen deialdien berri eman da, funts publikoak banatzeko, enpresa txiki eta ertainei eta startupei berrikuntza teknologikoak integratzen eta garatzen laguntzeko.

Cristina Oion SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak inauguratu du topaketa, eta Innobasqueren ordezkaria Nora Ibañez izan da, Agentziako Europako proiektuen arduradunetako bat, eta Arturo Anton SPRIko Basque EENeko koordinatzailearekin batera, bezeroaren esperientzian oinarritutako kasu arrakastatsuei buruzko blokean parte hartu du. Igestek, Savvy Data Systems eta Zunibal dira protagonistak.

Enpresa txiki eta ertainen ordezkariek Enterprise Europe Networkeko euskal nodoaren zerbitzuetan (aerOS, AI Redgio 5.0, Women TechEU, Wasabi edo Circuloos) oinarritzen diren beste euskal enpresa eta ekimen batzuen proiektu arrakastatsuak ere ezagutu dituzte, eta adituekin banakako elkarrizketetan parte hartzeko aukera izan dute.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago