Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak Enpleguari buruzko V. Biltzarra antolatu du. Hain zuzen, atzo eta gaur ari dira gauzatzen (urriak 27 eta 28), Donostian, “Euskal enplegu-politikak eraldatzen, ekonomia jasangarri eta lehiakor batean lan duina izateko” lelopean. Berrikuntzaren Euskal Agentziako koordinatzaile nagusi Gotzon Bernaolak parte hartu du bertan; zehazki, “Belaunaldi-errelebo inklusiboa erakundeetan” mahai-inguruan izan da. Bertan Lan Mentoring programa azaldu da, doako laguntza-zerbitzu espezializatua, langileen belaunaldi-erreleboari ekin nahi dioten enpresa txiki eta ertainentzat, langile zaharrenek duten ezagutza enpresan gera dadin eta alde egiten dutenean gal ez dadin.

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago