Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziatik doako prestakuntza-programa oso bat eskuratzeko aukera eskaintzen diegu gure erakunde bazkide guztiei: RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko euskal estrategiak eskaintzen dituen aukera, laguntza eta jardunbide egokiei buruzkoa da, eta RIS3 (Research & Innovation Smart Specialisation Strategy) lehentasunekin lotutako berrikuntza-proiektuak sustatzeko helburua du.

RIS3 Euskadi estrategiak I+G eta berrikuntzako zazpi esparru identifikatzen ditu: fabrikazio aurreratua, energia, biozientziak/osasuna, elikadura, hiri-habitata, ekosistemak eta kultura- eta sormen-industriak, horiek dutelako balio eta potentzial handiena.

Prestakuntza-eskaintza hau “RIS3 estrategiaren lurralde-hedapena” ekimenaren parte da. Ekimen hori Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatzen du, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak eskatuta. Azken bi urteetan 25 ikastaro eman zaizkie bitarteko agenteen 400 ordezkari baino gehiagori, eta hauek beren inguruneko enpresa eta ETEei helarazi dizkiete RIS3 Euskadi estrategiaren aukerak.

Prestakuntza aurtengo uztail eta abendua bitartean emango da webinar-formatuan. Parte hartzeko, interes-adierazpen bat bidali behar da inprimaki hau betez, ekainaren 22ko 18:00ak baino lehen. Arauak eta edukiak hemen kontsulta daitezke.

Zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko, Idoya Bidaurrazaga da harremanetarako pertsona (helbide elektronikoa: [email protected], eta telefonoa: 944 209 488).

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago