Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

 

Irailaren 7ra arte

EUROPAKO BERRIKUNTZA-EKOSISTEMARI BURUZKO KONTSULTA

Europako Batzordeak ezagutu nahi du herritarrek Europako berrikuntza-ekosistema indartsuago baten eta Europako berrikuntza-kohesioaren inguruan duten iritzia. Horretarako, online inkesta batean parte hartzera gonbidatzen ditu, euren iritziak partekatzeko Europako berrikuntza-ekosistema indartsuago baten eta Europan berrikuntzaren kohesioa sustatzeko moduen inguruan. Inkesta hori Europako Batzordearen kontsulta zabal baten parte da, zeinaren helburua baiten alde interesdunen iritziak biltzea. Horien artean honako erakunde hauek daude: ministerioak, eskualdeko eta tokiko agintaritzak, arrisku-kapitaleko enpresak eta inbertitzaile informalak (business angels), unibertsitateak eta ikerketa-erakundeak, enpresak, ETEak eta enpresa berriak, GKEak, sozietate zibileko erakundeak eta Europako berrikuntza-ekosistema indartsu baten sorreran parte hartzen duten partikularrak.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

 Irailak 8

LEHIATU EDO LANKIDETZAN ARITU: ZEIN DA NORMALTASUN BERRIA MUNDUKO I+G-arentzat?

Nazioarteko liderrak eta iritzi-emaileak I+G arloko lankidetzarako munduko ordena berriaren inguruan eztabaidatuko dira. Konferentziak aztertuko du herrialdeak noiz eta nola aritu behar diren lankidetzan lehiatu ordez, eta non marraztu daitezkeen irekieraren eta segurtasunaren nahiz mutualitatearen eta subiranotasunaren arteko mugak, eta nork jasotzen dituen ikerketako ahalegin globalen onurak. Hauek dira eztabaidatuko diren funtsezko kontuak: munduko ordena berria: Pandemiak lankidetzan aritzen edo lehiatzen erakutsi digu?; osasun-aktiboak: Hurrengo krisian norena izango da teknologia?; pandemiez harago: Non jardun behar du munduak jarraian?; Glasgowerako bidea: elkarrekin lan egin dezakegu klimaren teknologian?; teknologia kuantikoa: estrategia globala sortuko da?

Antolatzailea: Science Business

 

Irailak 8

5G INDUSTRY SUMMIT

Online ekitaldi honetan ekoizpen-prozesu automatizatu eta efizienteak jorratuko dira, zeinak funtsezkoak diren fabrikazio industrialean. Sareko konexioa ere landuko da, 5G sareen laguntzarekin, baita WLAN teknologia berriak ere; horrek aldaketa erradikala ekarriko du alde horretatik. Milaka sentsore integratzeko datu-abiadura oso altuek eta milisegundoen tarteko erantzun-denborek hankaz gora jarriko dituzte ekoizpen ugari. Hemen, faktore erabakigarria haririk gabeko sare egokitu eta azkar baten eskuragarritasuna da. Enpresentzako aukera bat dira euren 5G sare industrialak, zeinak edozein motatako industria kokagunetan ipini daitezkeen eta ekoizpen eta azpiegitura baten baldintza berezietara egokitu daitezkeen berariaz, hala nola banda-zabalera handiak, latentzia motzak eta eskuragarritasun eta segurtasun handiagoak. 5G industriako topaketak galdera hauei erantzuten die: Zer dakar 5G teknologiak fabrikazio-enpresentzat? Zentzua dute campus-sareek? Eta nork operatu behar ditu? Eta segurtasunaren kontua? Zein eragin izango du 5G teknologiak produktu propioetan? Noiz behar da 5G eta noiz dira nahikoak LTE edo WLAN? Zein baldintza bete behar dituzte enpresek dirulaguntza publikoak jasotzeko?

Ekitaldia alemanez egingo da, ingeles eta frantseserako aldibereko itzulpenarekin.

Antolatzailea: Hannover Messe

 

Irailaren 13tik urriaren 14ra

BI ALDEKO ENPRESA-BILERAK KLUSTERREN ARTEKO TURINGIAKO ASTEAN

Teknologia aurreratuetan interesa duten enpresentzako bi aldeko online bilerak (brokerage event). Klusterren arteko Turingiako Asteen parte diren topaketa horiek aukera bikaina dira kontaktu komertzial berriak sortzeko, kontratuak ixteko, Europako bazkideekiko lankidetza-bideak aztertzeko eta tendentzia teknologiko berriak ezagutzeko.

Antolatzaileak: Enterprise Europe Network sareko kideak, Innobasque eta Turingiako (Alemania) Teknologiarako, Berrikuntzarako eta Ikerketarako Fundazioa 

 

Irailak 14

PATENTEEN ETA MARKEN ESPAINIAKO BULEGOAREN ETE-entzako MINTEGI BIRTUALA

Start-up eta ETE-entzako mintegi birtuala, non zerbitzuak, ekimenak eta dirulaguntzak aurkeztuko diren kolektibo horri laguntzeko euren aktibo ukiezinen babesa kudeatzen jabetza industrialaren bidez: horrela, sortutako eskubideek kokapena eskainiko die merkatuan, modu lehiakorrean, eta hazkuntza iraunkorra ahalbidetuko die, denboran luzatuko dena. 

Antolatzaileak: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM) eta Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoa (EUIPO) 

 

Irailak 14 eta 16

IKASTAROA: “NEGOZIO-EREDUETAKO BERRIKUNTZA

Prestakuntza irekia eta doakoa, ETE-entzako prestakuntza-programa zabal baten parte dena; erakunde bazkide eta kolaboratzaileek eman eta antolatuko dute, besteak beste unibertsitateek, teknologia-zentroek eta enpresek. Ikastaroak hiru orduko iraupena du, eta 90 minutuko bi saiotan emango da, online formatuan.

Antolatzaileak: C2B, Mondragon Unibertsitatea eta Innobasque

 

Irailak 15

IKASTAROA: “HORIZON EUROPE PROGRAMAREN SARRERA”

Prestakuntza irekia eta doakoa, ETE-entzako prestakuntza-programa zabal baten parte dena; erakunde bazkide eta kolaboratzaileek eman eta antolatuko dute, besteak beste unibertsitateek, teknologia-zentroek eta enpresek. Ikastaroak ordu eta erdiko iraupena du, eta online formatuan emango da.

Antolatzaileak:  Qi Europe eta Innobasque

 

Irailaren 20tik 23ra

GARAPEN IRAUNKORRAREN ERAGINAREN TOPAKETA

Topaketa Nazio Batuen Batzar Nagusiaren testuinguruan egingo da, eta hau izango da leloa: “susperraldi parekide, inklusibo eta iraunkorrari forma ematea”. Gobernuetako, enpresetako eta gizarte zibileko buruzagiak bilduko ditu, eta, ekintza sustatzeaz gain, etorkizun iraunkor eta inklusiboago baterako sustapenak sortuko ditu. Bilerak elkarren mendeko lau arlo aztertuko ditu, abian dauden proiektuen lanetan aurrera egiteko. Eragin- eta informazio-saioek ekonomiak suspertuko dituzte, susperraldi inklusiboa sustatuko dute eta klima-ekintza nahiz etorkizuneko elikadura-sistemen konfigurazioa hedatuko dute.

Antolatzailea: NBE

 

Irailaren 23ra arte

4GUNE ENPRESA+UNIBERTSITATEA PROGRAMA

4gune Enpresa + Unibertsitatea Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterreko programa da. Bere helburua Unibertsitatea Enpresara hurbiltzea da, eta, horretarako, bien arteko lankidetza praktikoa sustatzen du, unibertsitateko ikasleen eta irakasleen aktibaziora bideratutako enpresa‑erronken bidez.

4gune Enpresa + Unibertsitatearen bidez, honako hau da xedea:

  • Ahalmen handiko giza kapitalaren garapena eta finkapena erraztea.
  • Enpresa-erronkei erantzun optimoak eta balio handiagoa ematea.
  • Talentu profesionala goiz detektatzea eta atxikitzea Unibertsitatearen testuinguruan.
  • Jakintzaren transferentzia sustatzea eta bikaintasun-ingurunea sortzen laguntzea.
  • Euskal unibertsitateen eta enpresen sarearen baliabideak optimizatzea.

Edizio berri honetan, Euskadiko Elikadura eta Osasun klusterrak eta Siemens Gamesa-Renewable Energies gehitu dira.

 

Irailaren 30era arte

LAN-ESKAINTZA: DOKTORATU ONDOKO BEKA BIOMATEMATIKETAN, BIOLOGIA MATEMATIKO ETA TEORIKOAREN TALDEAN

Doktoratu ondoko bekadun baten bila ari dira, esperientziarekin, motibazio handiarekin eta gaitasunarekin: gai izan behar da modu eraginkorrean lan egiteko taldean. – Hautagaiek esperientzia profesionala izan behar dute, curriculum esanguratsuarekin gaixotasun infekziosoetan aplikatutako biomatematiken arlo zientifikoan. Doktoratu-titulua matematika aplikatuetan, biologia matematikoan, biologian, fisikan edo antzeko batean.

Deitzailea: BCAM

 

Urriaren 5etik 7ra

WORLD MARITIME WEEK 2021. Bilbo

Urriaren 5etik 7ra bitartean, Bilbao Exhibition Centre itsas arloko erreferentziazko topagune bihurtuko da, bertan egingo baita World Maritime Week 2021 ekimena. Hitzaldi- eta networking-programa espezifikoak antolatuko dira, baita partekatutako arlo eta jarduerak ere, hala nola erakusketa-eremua eta inaugurazio-bilera. Horietan guztietan, sektoreko ordezkariek beren lan-arloetako konturik garrantzitsuenen inguruan eztabaidatuko dute.

 

Urriak 6 eta 7

NAZIOARTEKO ENPRESA-BILERAK ITSAS ENERGIEN SEKTOREAN. Ekitaldi hibridoa, aurrez aurrekoa (BEC) eta birtuala

World Maritime Week 2021 (Munduko Itsas Astea) ekitaldiak nazioarteko hitzaldien programa bar dakar, baita B2B enpresa-bilerak nazioarteko armadore eta ontziolekin, networking jarduerak eta erakusketa-eremu bat ere. Testuinguru horretan antolatzen dira nazioarteko enpresa-bilerak. Energia berriztagarri ozeanikoekin (olatuak, mareak eta korronteak) zerikusia duten erakundeetako, enpresetako, startupetako, elkarteetako, unibertsitateetako eta ikerketa-institutuetako ordezkariek eta soluzio berritzaileak, lankidetza berriak eta proiektuetarako bazkideak eskaintzen edo bilatzen dituzten sektore laguntzaile guztiek beren ideiak eztabaidatzeko aukera izango dute aurretik finkatutako eta 30 minutu arteko bileretan, in situ eta online.

Antolatzaileak: Spri eta Innobasque, Basque Enterprise Europe Network Consortium partzuergoko kideak, honako hauekin lankidetzan: Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Energia Adimentsuko eta Ingurumeneko Talde Sektorialak eta Enterprise Europe Network.

 

Urriak 21 eta 22

CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA

Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.

Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA

 

Azaroak 17, 18 eta 19

BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021

Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan

 

Azaroak 19 eta 20

SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA

Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.

 

2022ko urtarrilera arte

4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN

4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus

 

ADIMEN ARTIFIZIALAREN ARLOKO PRESTAKUNTZA SUSTATZEKO “AA ELEMENTUAK” SAREKO IKASTAROA

Xedea da herritarrek AAri buruz duten ezagutza-maila handitzea, sarean egiten den doako ikastaro baten bidez, herritar guztientzat zabalik dagoena. Halaber, ikastaro horri esker, 170 herrialdetako 650.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute prestakuntza. Ikastaroa gaztelaniara itzuli da Europako Batzordearen laguntzari esker.

Antolatzailea: Espainiako Gobernua

 

DONOSTIA SUSTAINABILITY FORUMen BIGARREN EDIZIOA

Donostia Sustainability Forum iraunkortasunari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko zabalik dagoen plataforma da, diziplina arteko ikuspegia duena.

Antolatzailea: EHUren udako ikastaroak

 

2022ko apirilak 5-7

WIND EUROPE 2022. Bilbon.

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.

 

2022ko apirilaren 25etik 29ra

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

 

2022ko urriaren 4tik 7ra

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.

 

Partekatu albiste hau