Dagoeneko eskuragarri daude YouTubeko kanal ofizialean Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, puntako enpresek garatutako berrikuntza-kasu praktikoak zabaltzeko erabiltzen dituen azken webinarrak.
Argitaratutako hiru webinarrak urteko lehen seihilekoari dagozkio. Balio berritzaile handiko 3 soluzio aurkezten dituzte, beren sektoreko enpresa erreferenteetako I+G arduradunek azaldutakoak.
Dagoeneko eskuragarri daude YouTubeko kanal ofizialean Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, puntako enpresek garatutako berrikuntza-kasu praktikoak zabaltzeko erabiltzen dituen azken webinarrak.
Duela gutxi argitaratu diren urteko lehen seihilekoari dagozkionek balio berritzaile handiko 3 irtenbide aurkezten dituzte, beren sektoreko enpresa erreferenteetako I+G arduradunek azaldutakoak.
INDUMETAL RECYCLING | ROBEE proiektuaren kasu praktikoa
Maider Arieta-araunabeñak, Indumetal Recycling-eko I+G teknikariak, “ROBEE Proiektuaren kasu praktikoa” azaldu du. Proiektu honetan, Indumetalek adimen artifizialean oinarritutako soluzio teknologiko bat garatu du, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak birziklatzean korronte ferriko konplexuetan kutsatzaileak identifikatzeko eta automatikoki bereizteko.
MULTIVERSE COMPUTING | G2H2 proiektuaren kasu praktikoa
Cecilia Pinto, Innovation & Grant Manager de Multiverse Computing, “G2H2 proiektuaren kasu praktikoa” jorratzen du. Pintok hidrogeno berdearen ekoizpenaren eraginkortasuna nola hobetu eta kostuak nola murriztu azaltzen du, teknologia berrien bidez elektrolisia optimizatuz.
VICOMTECH | HUA proiektuaren kasu praktikoa
Webinar honetan, Mikel Maiza ikertzaile nagusi eta Vicomtech-eko Iraunkortasunaren Ikerketa lerroaren arduradunak “HUA Erakasu praktikoa” aurkezten du. Maizak azaldu du Adimen Artifizialeko teknologiak sartzeak, datuetan oinarritutako modelizazioak eta Machine Learning-ek % 15-20 inguruko energia aurreztea ahalbidetu dutela Hondakin Uren Araztegietan (HUA).