Innobasqueko bazkide diren berrogeita hamarren bat erakundek hartu dute parte gaur goizean  Innobasque Exchange elkarlaneko berrikuntza-jardunaldiaren hamargarren edizioan. Zortzi berrikuntza-proiektu aurkeztu dira, eta lankidetza bilatzen dute hazten jarraitzeko: E-Use, Go4ITAlight, Koiki, Material ConneXion Bilbao, Optimus 3D, Seeyouzoom eta We are testers.

Innobasque Exchange Innobasqueko erakundeen eta erakundeentzako ekinbidea da, horrela berrikuntza eta ekintzailetzako proiektu askok, bereziki ETE eta mikroETEetan, planteatzen duten elkarlan-erronkari aurre egiteko. 

Muy interesantes todos los proyectos presentados hoy en #innoExchange pic.twitter.com/IxIrfEEeDe

— Mónica Pinedo (@MonicaPinedoI) 2017ko martxoaren 31

Orain arte egin diren Innobasque Exchangeren hamar edizioetan 93 proiektu aurkeztu dira, parte hartu duten 370 erakundeetako 600 pertsonek aberastuta. Guztira 31 akordio gauzatu dira.

La innovación necesita del talento colaborativo para multiplicar las oportunidades, dice @GolvanoRuiz en #innoexchange pic.twitter.com/pq1RmlU3eh

— Blanca Pardo Ruano (@bpardoruano) 2017ko martxoaren 31

Parte hartzen duten pertsonek lantalde multidiziplinarretan antolaturik egiten dute. Aurkezturiko proiektuak zehatz analizatzen dira 5 ordutan, ex profeso sorturiko metodologiari jarraituz; lau urrats ditu honek: esplorazioa, konpondu beharreko erronkaren definizioa, ideiak sortzea eta horiek partekatzea.

Metodologia 10º Innobasque Exchange from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Dinámicas colaborativas con @koiki_home en @Innobasque. ? pic.twitter.com/X8POSESECu

— Eckoing (@eckoingcom) 2017ko martxoaren 31

#InnobasqueExchange. Eskerrik asko @innobasque. Ya hemos desayunado y empezamos a colaborar con Go4it pic.twitter.com/aUQxpH2Mtv

— Javier Sierra (@javisierra1970) 2017ko martxoaren 31

Jardunaldiaren hasieran Jon Iñaki Martínez-ek, Ludus-eko CEOk, hitz egin du eta aurreko edizioan izan zuen esperientzia kontatu du.

Desde @LUDUSVR destacan la importancia y los grandes resultados que se consiguen desde la #innovación abierta Colaborar suma!! #innoexchange pic.twitter.com/yCRnnd9z37

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko martxoaren 31

Ludus – Trebakuntza birtuala krisi- eta larrialdi-egoeretarako from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Jarraian, proiektu bakoitza bultzatzen dutenek pitching bat egin dute:

Dog Vivant: Plataforma honek dog-friendly ziurtagiria duten aisialdi- eta turismo-jarduerei buruzko argibideak ditu.

Se presenta el primer proyecto del #innoexchange @dogvivant la plataforma de planes con perros más completa de #Euskadi #DogFrindly pic.twitter.com/SiIGh7YUDj

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko martxoaren 31

E-Use: kirten luzagarri eta ergonomikoa lorezaintza, garbitasun, pintura eta nautika arloetarako, bai merkatu profesionalerako eta bai ortopedia eta etxeetako merkaturako.

Turno del 2°proyecto @Erreuse Mango extensible y doméstico para diferentes sectores para el mercado profesional y doméstico #innoexchange pic.twitter.com/8fStp6s9Ka

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko martxoaren 31

Go4ITAlight: Tecnalia Ventures-eko spin off-a, sistemekiko proiektuetan sortzen diren desbideratzeen akatsak eta arazo teknologikoak arintzen laguntzeko konponbideak eskaintzen dituena.

Por último #Go4ITAlight Modernización de sistemas informáticos obsoletos mediante su tecnología de Lenguaje Pivote #innoexchange pic.twitter.com/Zs6DbtwMLO

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko martxoaren 31

Go4IT Alight – Sistema informatiko zaharkituen modernizazioa   from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Koiki: hedatzen ari den gizarte-berrikuntzako proiektua, paketeak bezeroak nahi bezala eman eta hartzeko zerbitzua. 

@koiki_home te entrega tu #paquete cuando tú quieres. Y contrata a personas en situación de vulnerabilidad #innoexchange #innovacionsocial pic.twitter.com/eRFsTQ9f95

— Blanca Pardo Ruano (@bpardoruano) 2017ko martxoaren 31

Koiki – Eskariak banatu eta jasotzea, gizarte-kontzientziarekin  from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Material ConneXion Bilbao: material berrien liburutegi honek ikusgaitasuna eta aholkularitza eskaintzen ditu, 800 material ditu Euskadin eta 7.500 mundu osoan. 

Turno de @BilbaoMcx en #innoexchange Identifican y clasifican los #materiales y procesos de transformación innovadores pic.twitter.com/euy4l15gqX

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko martxoaren 31

Material ConneXion Bilbao – Every Idea Has a Material Solution from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Optimus 3D: konponbide integralak ematen dizkie industria, bio, osasun eta hortz-arazoei fabrikazio gehigarriko teknologien bidez. 

#Optimus3D en #innoexchange #Industria40 basada en tecnologías de 3D printing Soluciones integrales a problemas industriales pic.twitter.com/y28a3VUBn0

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko martxoaren 31

Optimus 3D – Industry 4.0 3D printing teknologietan oinarritua from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Seeyouzoom: errealitate birtuala eta eduki grafiko digitala arkitektura, dekorazio, arte eta diseinurako.

See you zoom – 3D eta errealitate birtuala arkitekturarako from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Es ahora momento para @SeeYouZooM Contenido virtual y gráfico digital de todo tipo 3D y realidad virtual para la #arquitectura #Innoexchange pic.twitter.com/hRyeH0oojT

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko martxoaren 31

We are testers: test bidezko probak eta merkatu-azterketak denbora laburrean eta kostu oso txikiarekin egiteko aukera ematen du.

Ahora @wearetesters presenta su solución digital que obtiene información directa y a tiempo real del cliente objetivo #innoexchange pic.twitter.com/35lQ18A0yk

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko martxoaren 31

 

We are testers – Zure bezeroa hobeto ezagutzeak negozio-aukerak irekitzen dizkizu from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Jardunaldia amaitzean aldebiko bilerak egin dituzte ekimen hauek sustatzen dituztenek beraiekin elkarlan estuagoa izateko interes berezia erakutsi dutenekin. Innobasque Exchange joera izan da Euskadin gaur goizean.

En estos momento #Innoexchange es TT en Euskadi junto a #innobi17 La #Innovación es tendencia en #Euskadi ???? pic.twitter.com/hlLoQ4X9DW

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko martxoaren 31

 

Esteka honetan jardunaldiko argazkiak ikus daitezke

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago