…datozen egunotan izango diren jardunaldi, hitzaldi, topaketa, ikastaro, sari, hezkuntza-ekintzailetza eta errekonozimenduekin.

Martxoak 23, astelehena

Zerbitzu Hirietan Ekonomia Sustatzeko Jardunaldiak. Getxo 2020
Getxo Elkartegia, Ogoño kalea, 1 – Areeta. Ordutegia: 09:00 – 14:00

Jardunaldien nukleo nagusia aste honetan izango da, martxoaren 23, 24, 26 eta 27an, lau topaketa izango dituen programa zabal batean; Bilbao Metrópoli 30-ekin lankidetzan Getxoko Udalaren eskutik antolatua, bertan gai honetako espezialistak eta profesionalak izango dira.
Saioen helburua proposamen zehatzetan aurrera egitea da, udalerriko eremu estrategikoetan ekonomia-ekinbideak garatu eta dinamizatzeko balio badute: Kultura eta Sorkuntza Industriak, Kirol Teknologiak eta Industriak, Ongizatea eta Kultura Turismoa, eta Ongizatea eta Gizarte Berrikuntza.

Martxoak 24, asteartea

Hitzaldi solasaldia: “Fukushimaren zergatikoak”
Alhóndiga Bilbao-ko mediateka (2. solairua), Arrikibar plaza, 4. Ordutegia: 19:00

Fernando Plazaola, EHUko Fisika Aplikatuko katedradunak hitzaldia emango du Zientziateka zikloaren barruan; EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Alhóndiga Bilbao-k hilero antolaturiko ekinbidea da, gaur egungo zientzia-gaiak jendartean ezagutarazteko.

Hitzaldian planta nuklear hartan izandako istripua aztertuko du espezialistak, oraintxe bete delarik laugarren urteurrena, eta galdera honi erantzungo dio: Nola gertatu ote zen hain istripu larria? Nolakoa izan zen ezbeharraren kudeaketa eta zein izango dira haren ondorioak?

Martxoak 25, asteazkena

XVII. Enpresa Topaketa
Jardines de Uleta hotela, Uleta kalea, 1 – Gasteiz. Ordutegia: 12:30

San Prudencio Fundazioak PwC-ren “La economía española en 2033 y el futuro de la gestión de personas” (Espainiako ekonomia 2033an eta pertsona-kudeaketaren etorkizuna) txostenari buruzko eztabaida antolatu du parte-hartzaile hauekin: PwC-ren txostenaren egilea, Juan Carlos Collado; Deusto Business School-eko zuzendaria, Luc Theis; Euskadiko CCOOen Ekintza Sindikalaren idazkaria, María Cruz Vicente. Ekitaldia Iñaki Lopez kazetariak aurkeztu eta gidatuko du.

Jardunaldian zehar XVI Premios RSE Sariak banatuko zaizkie Ekinbide Arduratsuei, eta helburua da enpresak eta langileak saritzea Enpresaren Gizarte Erantzukizuna osatzen duten hainbat alderditan. Sari-ematea Enplegu eta Gizarte Ekinbideen sailburuak , Ángel Toñak; Arabako ahaldun nagusiak, Javier de Andrés-ek; eta Gasteizko alkateak, Javier Marotok, egingo dute.

Martxoak 26, osteguna, eta 27, ostirala

Legoñazpi Day eta Enpresa Eguna  
Galíndez Jesús hiribidea, 15, Bilbo. Ordutegia: 10:00 – 13:00.

Begoñazpi ikastolak Legoñazpi Day ospatuko du berriro. Oso egun berezia da Ikastetxeko DBHko 3. mailako ikasleentzat: robotikako barne-txapelketan parte hartuko dute gaztetxoek, horretan lan egin dutelarik ikasturte osoan robot bat diseinatuz eta programatuz, eta hainbat proba gainditzeaz gain, beren proiektu zientifikoaren defentsa egin beharko dute ingelesez edo euskaraz epaimahaiaren aurrean.

Etorkizuneko zientzialariek beren trebetasunak erakutsiko dituzte bi jardunalditan bost irakasgaiotan oinarriturik garatu dituzten proiektuekin: teknologia (robotika-programazioa), zientzia (zientzia-proiektua), euskara eta ingelesa (lorpenak eta gauzaturiko prozesua komunikatzen jakin behar da) eta plastika (prototipatua).

Gainera, aurtengo edizioan, Enpresa Eguna ere izango da, martxoaren 27an. Goiko mailetako ikasleek negozio-plan bat azalduko dute, ikasturte osoan landu dutena; hasteko beren enpresa-proposamena feria bateko gune batean erakutsiko dute eta gero horren defentsa egingo dute epaimahaiaren aurrean.

Martxoak 27, ostirala

Bezeroaren entzute aktiboa aldaketaren motor gisa
Innobasque, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Laida bidea, 203, Zamudio. Ordutegia: 09:30 – 11:00

Innobasqueren Brunch & Learn delakoaren hurrengo edizioan, eta hor Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideek ezagutza espezializatua partekatzen dute lan-saioetan, hauxe jorratuko da: berrikuntza-prozesuak nola aplika daitezkeen bezeroaren entzute aktiboa egiteko. Gainera, negozio-eredu berriak gauzatuko dira eta metodologia arin eta bereizgarriak, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntza ahalbidetuko dutenak.

Deusto Business Schooleko Business Innovation masterraren zuzendari akademikoaren, Francisco González Bree-ren, eskutik galdera hauei erantzungo zaie: Zein dira gakoak kontsumitzailea seduzitzeko? Zerk motibatzen du pertsona erostera? Zer gertatzen da haren buruan erosteko erabakia hartzeko prozesuan? Interesatuek esteka honen bidez eman behar dute izena.

XXI Ekintzaile Sariak
Izen-ematea online. Azken eguna: 2015eko apirilaren 10a

”La Caixa”k eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, ENISArekin batera, eskudirutan 400.000 euroko sariak eskaintzen dituen ekinbidea antolatu dute hazteko ahalmen handiko enpresa berritzaileentzat. Halaber, irabazleak prestakuntza eta networking egonaldiak egitera gonbidatuko dituzte munduko berrikuntza-gune nagusietakoren batean.

Euskadi mailan, Eusko Jaurlaritzak SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren bidez parte hartuko du. Ekinbidearen helburua sortu berri diren eta hazkunde-ahalmen handieneko enpresa berritzaileak identifikatzea, aintzat hartzea eta horiei laguntzea 17 autonomia-erkidegoetan hautatuz. Sariak bi fase ditu: Lehenengoa autonomia-mailakoa: 5.000 euro eta prestakuntza-ikastaroa enpresa onenarentzat eta, gero, bigarrena, estatu mailakoa: 3 finalistek zubi teknologikoetan hartuko dute parte, eta azken saria irabazlearentzat 20.000 eurokoa izango da. Halaber, hainbat accesit emango dira.

Patenteetan Aditu ikastaroa
Izen-ematea online. Azken eguna: 2015eko apirilaren 10a

Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak antolaturiko ikastaroak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntza du eta helburua parte-hartzaileak patenteetan prestatzea da, estrategia, kudeaketa eta errentagarritasunaren ikuspegitik.
Hezkuntza-esperientzia hau zuzendari tekniko edo negozio-zuzendarientzat da, I+G+b teknikarientzat, ikertzaileentzat, diseinu-ingeniarientzat, industria-diseinatzaileentzat eta orokorrean enpresa eta ikertegietako langile teknikoentzat eta hainbat gaitako aditu ugarik emango dituzte saioak. Innobasqueko bazkide interesatuek %10eko beherapena izango dute.

Master Executive Industria Eragiketen Zuzendaritzan
Izen-ematea online. Hasiera-data: 2015eko apirilaren 17a

Industria Eragiketen Zuzendaritzan Master Executive (MDO) graduatu ondoko programa da, 500 ordukoa, Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak antolatua.

Ikastaroaren helburua zuzendaritzakoak edo kudeatzaileak industria-zuzendaritzako eredu bat diseinatzeko prestatzea da, enpresaren premia estrategikoetarako egokia. Markaturiko helburuak lortzeko, gai honetan nazioartean eta estatuan dauden adituak izango dira bertan.

Masterrak %10eko beherapen berezia egingo die Innobasqueko bazkideei.

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa Saria
Hautagaitzak aurkezteko azken eguna: 2015eko apirilaren 30a

Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak, Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa Sariaren XXI. edizioko deialdia egin dute Baskoniaren kultura-garapenaren alde Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorretan ikerketa eta zientziara dedikaturiko pertsonen bikaintasuna aitortzeko. Sariaren diru kopurua 20.000 eurokoa izan da.
Hautagaiak honako hauek aurkez ditzakete: hautagai den pertsonak berak, unibertsitate-institutu edo sailek, zientzia- eta kultura-erakundeek… betiere 2015eko apirilaren 30a baino lehen. Gai honetako pertsonek osaturiko epaimahaiak ekainean zehar ezagutaraziko du irabazlea.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago