Negozio-eredu berrien berrikuntzan adituek ETE bat nola eraldatu azalduko dute, horretarako teknologia berriek dituzten abantailez baliatuz, baita kontsumo-portaeretan dauden aldaketez ere, lehiakortasuna hobetze aldera betiere. Gai honetaz Innobasquek jardunaldi bat antolatu du datorren urriaren 25erako Bilbon. Egun bat geroago, urriaren 24an, Innobasqueko presidenteak, Manuel Salaverriak, hitzaldia emango du Donostian espezializazio adimendunaren euskal estrategiaz, Jakiundek eta Mondragon Unibertsitateak antolaturiko ekitaldian.
Eta gainera…
Urriaren 16tik aurrera
Barnetegi teknologikoa turismo-arlorako: Sar itzazu teknologia berriak zeure negozioan
Urriaren 16an Araban
Azaroaren 14an Zeanurin (Bizkaia)
Azaroaren 21ean Donostian (Gipuzkoa)
Azaroaren 26an Zumarragan (Gipuzkoa)
Antolatzailea: Basquetour (El Correo)
Laguntzailea: SPRI
Barnetegiek beste urrats bat egingo dute eta “learn by doing” eredua eta metodologia jarraituko dituzte; horren bidez, hautaturiko gaian prestatuko dira bertaratzen direnak, eta jarraian, gai hori taldean landuko da, gaian adituak diren irakasleen aholkularitzaz. Barnetegian egindako lanak abiapuntu izan behar du parte-hartzaileek gaia bultza dezaten beren erakundeetan. Jardunaldiak turismo-arloko enpresa txiki eta ertainetako zuzendari eta gerenteei zuzenduta daude, batez ere. Jardunaldi hauetaz gehiago jakin dezakezu esteka honen bidez.
Urriaren18an
IP Euskadi Mintegia
Bilbon
Antolatzailea: ABG Patentes
Patenteei buruzko mintegia; baita ere izango da IP CLINICS saio bat, eta hor, nahi dutenek kontsulta egin eta doako aholkularitza jaso ahal izango dute Industria Jabetzaren arloan. Mintegian ABG Patentes-eko profesional ospetsuen hitzaldiak izango dira, baita industria-mundukoenak ere (FAES Farma, Orkli Koop. E.) eta oso egungo gaiak jorratuko dira, adibidez, industria-sekretuak edo nola babestu softwarea patente bidez, besteak beste. Mesedez, joatekotan, jakinarazi urriaren 11 baino lehen klik eginez ondorengo formularioan.
Topagunea Estrategia
Antolatzailea: Estrategia Empresarial
Donostian
Zera aztertuko da, zer ekarpen egin diezaioketen enpresa-munduari goi-mailako kirol-lehiaketetan lorturiko esperientziak eta kirolariek garaturiko talentuak eta balioek, behin kirola utzi eta gero. Izen-emateak webgunean ([email protected]) edo telefonoz (944 274 446).
Urriaren 22-26an IKT Astea 2018
Antolatzailea: Lehiberri
Tolosan
Informazio eta Komunikazio Teknologien Astearen X. edizioa Tolosaldean. Tailerrak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da.
Urriaren 23an Zientzia-fikzioa gure enpresetan? Berrikuntza eta lehiakortasuna teknologia berrien eskutik
Antolatzailea: Donostiako Sustapena
Donostian
Errealitate birtuala, handiagotua eta mistoa indarrez ari dira sartzen eguneroko bizitzan ia eremu guztietan, eta gaur egun interes handia ari dira sortzen enpresa askotan beren ahalmen estrategiko handiagatik. Donostiako Sustapenak, Donostia weekINN 2018 Berrikuntzaren Astearen esparruan, Donostia Smart klusterrak antolaturiko jardunaldi honetara gonbidatzen zaitu, eta bertan aztertuko dira teknologia berri hauek gure enpresei eskaintzen dizkieten aukerak. Jarduera hauek Week INN 2018 programaren barruan daude.
Uriaren 23, 24 eta 25ean Gosari teknologikoa: nola finantzatu neure I+G+b proiektuak?
Antolatzailea: Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea
Jarduerak batez ere praktikoak izango dira eta bertan aurkeztuko dira I+G+b-ri laguntzeko Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroaren (CDTI) instrumentuak, deialdiak eta berrikuntzak, 2018rako ezarriak eta erabilgarri daudenak. Arreta jarriko zaie ETEei eta oinarri teknologikoko enpresei zuzendutako tresnei, eta hautaturiko sektoreetako enpresen premia edo beharrizan espezifikoetan eragingo da. Jardunaldia amaitu ondoren, beren proiektu-ideia kontrastatu nahi duten enpresek aukera izango dute CDTIko ordezkariarekin biltzeko. Izen-emateak esteka honetan.
Urriaren 24an Euskal Autonomia Erkidegoaren erronkak teknologian eta berrikuntzan
Kursaalen, Donostian
Antolatzailea: Jakiunde eta Mondragon Unibertsitatea
Jardunaldiari hasiera Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkullu Renteriak, emango dio eta euskal gizarteak aurrean dituen teknologia-erronkak identifikatzeko balioko du, Euskadi 2015-2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana abiapuntutzat hartuta. Innobasqueko presidenteak, Manuel Salaverriak, hitzaldia emango du RIS3 Euskadi espezializazio adimendunaren euskal estrategiaz. Bertaratzeko beharrezkoa da esteka honetan izena ematea.
“Metatze elektrikoa berriztagarriekin elkartuta: konpondu gabeko arazo bat”
Hernanin (Gipuzkoan)
Antolatzailea: IK4 Research Alliance
Jardunaldi hau enpresa, unibertsitate, ikerketa-zentro eta beste eragile batzuentzat da, eremu honetan, ikuspegi teknikotik, azken errealitateak, joerak eta etorkizunerako erronkak ezagutzeko interesa dutenentzat.
Urriaren 25ean Negozio-eredu berritzaileak, zure enpresaren arrakastarako gakoa
Antolatzailea: Innobasque
Bilbon
ETEei zuzenduta, jardunaldi honetan, eremu honetako adituek eta beren negozio-ereduetan jada berrikuntzan dabiltzan enpresek gakoak eta tresnak emango dituzte enpresa hazarazteko aukerez baliatzeko, horretarako negozio-ereduan berrikuntza txertatuz. Beharrezkoa da esteka honetan izena ematea.
Enpresarean Azoka 2018
Antolatzailea: Bai Euskarari!
Orona Ideo-n. Hernanin (Gipuzkoa)
Enpresarean azokaren IV. edizioa: aurten pertsonen, digitalizatzearen eta eraldaketaren erronka aztertuko da. Izen-emateak esteka honetan. Topaketan Arin-Arin saioa izango da, eta bertan ekintzaileek hiru minutu izango dituzte beren ideiak edo proiektuak azaltzeko 2.000 euroko diru-laguntza jaso nahi badute. Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bai Euskarari-ko ordezkariak izango dira ebaluatzaileak.
Urriaren 26an Zeure negozioaren jarraitutasuna industria-jokaleku berrian
Antolatzailea: Araba 4.0
Arabako Teknologia Parkean
Enpresa konektaturik izatea premia hutsa da, ez aukera bat: urrunetik informazioa atzitzea, bezero eta hornitzaileekin konektatzea edo makinen eta ekoizpen-sistemen datuak ezagutzea eta hori guztia arin eta laster egitea; horra hor erantzun beharreko galdera batzuk. Eszenatoki edo jokaleku horretan, segurtasuna funtsezko elementua da negozioaren jarraitutasunerako, eta aldi berean aukera bihurtzen da enpresaren lehiakortasuna hobetzeko. Jardunaldi honetan ezagutuko da zer den konektaturik egotea, edo horren arriskuak eta aukerak, baita Araban industria-enpresen segurtasunaren zerbitzura dauden baliabideak ere.
Emaitza-kontu soziala
Antolatzailea: Bilboko Gotzaindegia
Bilbon
Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuko Astearen barruan, Bilboko Elizbarrutiak gizarteari emandako balio sozialari buruz, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, egin den lana azalduko du jardunaldi honek. Kasu honetan, Gotzaindegiari dagozkion 16 ikastetxeek emandako balio soziala aurkeztuko da. Izen-emateak egiteko, egizu klik hemen.
STEM / STEAM Norabidea
Antolatzailea: Easo Politeknikoa
Donostian
Joan zen ekainean Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko STEAM Estrategiaren xehetasunak emango dira ezagutzera. Bi helburu izango ditu: genero-ikuspegia eta hezkuntza-mailen arteko loturak. Adolfo Morais-ek, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde eta Euskadiko STEAM Estrategiaren koordinatzaileak, parte hartuko du. Jardunaldi hau Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuko Astearen parte da.
Pitch&Pintxo: Wavegarden kasua: ekintzailetza-zaporea duten olatu artifizialak
Antolatzailea: Tecnalia Ventures
Deustuko Unibertsitatean (Bilbon)
Olatu artifizial dinamikoak sortzen aitzindari den Wavegarden start-up-aren historia ezagutaraziko da; bere zorroan 20 instalazio baino gehiago izatea lortu du 5 kontinenteetan gauzatze-fase ezberdinetan, eta gainera inbertitzaileek olatuak sortzeko teknologien arloan goraka ari den merkatuan lidertzat daukate. Izen-emateak esteka honetan.
Azaroaren 15ean eta 16an Visio 2018 Biltzarra
Bilbon
Antolatzaileak: Spri, Ik4, Tecnalia eta Beaz Visio Biltzarra erakundeetan berrikuntzarako Zaintza Teknologiko (ZT) eta Adimen Lehiakorrari (AL) buruzko Nazioarteko bilkura da, aurten 7. edizioan; bere helburua da profesionalen eta zaintza estrategikoa sustatzen edo beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren erakundeen arteko topaketa erraztea. Programan hitzaldi magistralak sartzen dira, hitzaldi sektorialak eta enpresa-topaketa bat, erakundeetan AL teknikak inplementatzeko benetako esperientziak ezagutzeko aukera emango duena. Erreferentzia gisa, bederatzi gai-multzo bereiziko ditugu: sareko adimena, elkarlaneko adimena, lurralde-adimena, patenteen bidezko zaintza, ukiezinak adimen-prozesuetan: estrategia eta pertsonak, 4.0 adimena, adimena Europako proiektuetan eta transferentzia teknologikoa, ZT/AL esperientziak Iberoamerikan, eta joerak.
Azaroaren 16an eta 17an Selected Europe. European Inspiration from Bilbao (VIII. edizioa)
Bilbon
Antolatzaileak: Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC), BEAZ eta Bilboko Udala.
Etengabeko berrikuntzaren egungo testuinguruan, grafikagintzaren etorkizuna misterio bat da. Garapen berriekin eguneraturik egotea ezinbestekoa da diseinu eta ikusizko arteetako edozein profesionalentzat. Premia edo beharrizan horri erantzunez, bi egun iraungo duen festibal hau aurkezten da, bertaratzen diren guztien sormen eta inspiraziorako palanka izan dadin.
Jardunaldi hauen helburua da giroa eskaintzea diseinuan eta ikusizko arteetan dauden joera berriak ezagutu ditzaten parte-hartzaileek, horiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko, enpresen eta diseinuaren arteko harremanetan sakontzeko, eta sektore bereko beste profesional batzuekin sorkuntzarako ideia eta irtenbideen trukea sustatzeko. Bertaratzen direnak gonbidaturik daude jarduerez gainezka dagoen programa honetan parte hartzera: lehenik hitzaldiak, nazioarteko artistak eta branding-ean adituak hizlari gisa direla, joera berrien sustatzaileen eskutik zer egosten ote den jakiteko. Ezagutu itzazu jardunaldien hizlari eta xehetasun guztiak ondorengo estekaren bidez.
Azaroaren 26an Basque Industry 4.0. The Meeting Point 2018
Antolatzailea: SPRI
Bilbon
Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura
orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat.
Azaroaren 27an eta 28an Go Mobility: Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition
Irunen
Antolatzaileak: FICOBA, Gipuzkoako Azoka Esparrua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzaz.
GO Mobility Europa hegoaldean mugikortasun iraunkor eta energia-metaketako industriaren topagune profesionala da. Azoka honen helburua da Europa mailan mugikortasun iraunkor eta adimendunaren berrikuntzen eta aurrerapenen erakusleiho izatea, premia eta erronken arteko trukeen eszenatoki izatea, baita mugikortasun iraunkor eta adimendunari buruzko produktuen eta konponbideena ere, eta industriarako mugikortasun iraunkor eta adimendunaren eragina eta aukerak zabaltzea, ingurumen-iraunkortasuna sustatzea eta talentua erakartzea, besteak beste.
Abenduaren 31ra arte Zabalik da “Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” programa Antolatzaileak: SPRI – Enpresa Digitala – Euskadi Innova
Enpresa-digitalizatzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRI Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren bidez, Inplantalari garatu du, aholkulari teknologiko neutral eta doakoa, autonomoei eta 10 enplegatu baino gutxiagoko Euskal mikroETEei era errazean teknologiez baliatzen lagunduko diena