“Jada ezagunak diren elementuetan ohikoak direnen aldean guztiz bestelako konbinazioetatik sortzen da gizarte-berrikuntza. Ezohiko konexioen emaitza da, horien bidez formula berria diseinatzen dugularik gure gizartearen erronkei erantzuteko. Kontsumo-taldeak, hiri-baratzeak, denboraren bankua, sinadurak biltzeko on-line plataformak… horren erakusgarri onak dira. Administrazioak funtsezko papera joka dezake interakzio berri hauetan, horiek errazten, sustatzen eta bere funts edo mamian sartzen”. Gotzon Bernaolak eta Goizalde Atxutegik ─Innobasqueko Gizarte Berrikuntzako programa-burua eta proiektu-burua, hurrenez hurren─ hitz hauek idatzi dituzte “¿Innovación pública o innovación social? Una pregunta que no tiene sentido”  (Berrikuntza publikoa ala gizarte-berrikuntza? Zentzurik ez duen galdera) post-ean, eta oraintxe argitaratu dira “Plan de Innovación Pública” (Berrikuntza Publikoaren Plana) blogean.

Beren artikuluan, Bernaolak eta Atxutegik Administrazioaren zeregina errebindikatzen dute “berrikuntza-eragile” gisa, “benetako erronka estrategikoak zein diren eta horiei aurre nola egin zehazteko beharrezko lidergoa hartu behar duelarik”, baita ere zehazteko “zein den bere erantzukizuna lurraldearen gizarte- eta ekonomia-garapenean”. Horren haritik, gogorarazten dute “2014-2016 Berrikuntza Publikoaren Planak honela definitzen duela berrikuntza publikoa: ‘gizarte-balioa’ sortzeko helburuarekin, kudeaketa publikoaren eremuan ideia eta jardunbide berritzaileak aplikatzea”.

Post osoa hemen irakur daiteke.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago