“Labirintutik irtetea” UNEDek eta Erantzukizun Korporatiboaren Behatokiak batera produzitutako dokumentala da; Espainiako ekonomia-krisiaren zergatikoak eta ondorioak aztertzen ditu, eta berrikuntzan oinarrituta gizarte, ingurumen eta ekonomia aldetik iraunkorra izango den garapen-eredua sortzeko proposamenak egiten ditu. Lan honetan Txema Villate Innobasqueko zuzendari nagusiaren azterketa dago azken gai horretaz eta euskal kasuaren ezaugarriez.

Dokumentalaren hasieran krisia eragin zuten arrazoiak aztertzen dira, eta produkzio-eredu berriak, balio erantsi handiago, giza eta teknologia-kapital handiago, ezagutza berri, ideia, ikerketa, garapen eta, noski, berrikuntzarekin. Elena Huergo, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ekonomiaren Analisi saileko zuzendariak, euskal kasuari buruz datu bat intuitzen du, Berrikuntzaren Euskal Indizeak jada ziurtatua: “enpresa berritzaile gehiago izateak krisiari hobeto aurre egiten lagunduko ziokeen Espainiari”.

Bideoaren puntu honetan, 34. minututik aurrera, Euskadik industriaren eta berrikuntzaren alde egindako apustua aztertzen da, eta krisiaren eragina gure lurraldean txikiagoa izan dela nabarmentzen da. Txema Villatek besteak beste Eusko Jaurlaritzaren industria-politika egokiari egozten dio hori, eta azpimarratzen du: “enpresa berritzaileek iraunkortasun hirukoitza betetzen dute, garapen ekonomikoa eta ingurumen- eta gizarte-iraunkortasuna sortzen dituzte. Enpresa hauek sozialki arduratsuak dira, berritzaileak, eta beraz ezagutza eta gizarte-ongizatea sortzen dituzte”. Villatek gogorarazten du herrialde baten bizi-kalitatea estuki lotua dagoela I+G+b-n egiten duen inbertsioarekin.

Lan hau Orencio Vázquezek zuzendu eta Carolina Espinozak egin du; gainera, Ekonomia eta Enpresa arloetako katedradun hauen ikuspegia du: José García Montalvo (Pompeu Fabra unibertsitatekoa, Bartzelona) eta Vicente Salas, Zaragozako unibertsitatekoa; Marta de la Cuesta, Ekonomia Zientzietako doktorea; Elena Huergo, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ekonomia Azterketaren Oinarri saileko zuzendaria, eta Cristian Felber unibertsitate-irakaslea, Guztion Onerako Ekonomiaren ideologoa. Baita ere ordubeteko bideo honetan agertzen dira Ignacio Fernández Toxo, CCOOko idazkari nagusia; Jordi Terrades, diputatu sozialista; Joan Antoni Melé, Triodos Bank-eko zuzendariorde nagusia; Peru Sassia, Banca Popolare Etica-Fiare-ko kontseilukidea; eta Koldo Saratxaga, ner group-en bultzatzailea, besteak beste.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago