Areagotu egin da berrikuntzaren erritmoa eta intentsitatea Euskadin, berrikuntzarekin konprometituriko Herri honetan. Eta horren adierazgarri, hona hemen hainbat adibide. Ez dago aitzakiarik, berrikuntzarako aukera sorta zabala eta askotarikoa da gure lurraldean, baina bereziki azpimarratuko dugu Fabrikazio Aurreratuen eta Materialen Nazioarteko Biltzarra, datorren astean Donostian izango dena, eta Innobasque Exchange-ren elkarlaneko berrikuntzaren esperientzia, ostiralean Bizkaiko Zientzia Parkean izango dena.

 

IRAILAREN 27A, ASTEARTEA

Advanced Manufacturing and Materials 2016. Conference & Brokerage Event

Tecnun-en, Donostian

Antolatzailea: Innobasque, BEAZ eta Spri, CEIT-IK4-rekin lankidetzan

Nazioarteko jardunaldia, Fabrikazio eta Material Aurreratuen arloan I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzeko. Hitzaldi eta enpresa-topaketen (Brokerage Event) programa izango da.

 

IRAILAREN 28RA ARTE

Programa Innobideak 2016

Irailaren 28ra arte aurkez daitezke eskabideak Innobideak-erako; programa honek enpresako langileen parte-hartzea bultzatzen du, lurraldean lehiakortasuna eta gizarte-kohesioa hobetzeko funtsezko elementu gisa.

 

IRAILAREN 29A, OSTEGUNA

Preskriptor-en aurkezpena

Antolatzailea: Hirugarren Sektoreko Preskriptor.

Beaz-en, Bilbo

9:30etatik 11:00etara

 

Preskriptor proiektua aurkeztuko da, web-atari bat enpresaburu, ekintzaile eta profesionalentzat, eta topaketa-gunea marka, ekintzaile eta preskriptoreentzat. Hemen izena ematea gomendatzen da: [email protected]

 

“Jabetza industrial eta intelektualaren eskubideak identifikatu eta balioestea, funtsezkoa finantzaketa-prozesuetan”

Antolatzailea: Clarke, Modet & Cº

Non: Santiago (Compostelakoa)

UPM-Clarke, Modet & Cº España Katedra presente egongo da partner gisa SPIN 2016-n Iberoamerikan unibertsitate-ekintzailetzako ekitaldi handienean. Hilaren 29an, Rocío Toledanok, Aholkularitza Arloko zuzendariak, mintegi bat emango du gai honetaz: “Jabetza industrial eta intelektualaren eskubideak identifikatu eta balioestea, funtsezkoa finantzaketa-prozesuetan”.

 

IRAILAREN 30A, OSTIRALA

IX Innobasque Exchange

Antolatzailea: Innobasque

Bizkaiko Teknologia Parkean

9:30etik 14:00etara

Ekinbide hau Innobasqueko bazkide diren erakundeen artean lankidetza eta itunak sortzea sustatu eta errazteko da; 8 berrikuntza-proiektu aurkeztuko dira jardunaldian. Egin berrikuntza, sortu sinergiak eta kolaboratu: hori da erronka.

  

28. Topaketa: Bizkaia, adin guztietarako lurraldea

Antolatzaileak: Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Saila eta Bizkaiko Pertsona Nagusien Kontseilua

Bizkaia Aretoan, Bilbo

9:00etatik 14:00etara

28. Topaketa honek Bizkaia eraldatu nahi du eta adin guztietarako lurralde bihurtu, zahartze aktibo eta osasungarrirako baldintzarik onenak sortu eta sustatuz. Dagoeneko lurraldean abian dauden esperientziak azalduko dira, bidea hasi nahi dutenentzako gidalerroekin, eta nazioarteko ikuspegiarekin. Beharrezkoa da izena ematea.

  

IRAILAREN 30ERA ARTE

Ikastaro Aurreratua I+G+b Nazioarteko Proiektuen Kudeaketan

Antolatzailea: Innobasque

Lekua: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.

Proiektu bikainen prestakuntzan eta kudeaketan espezialistak hezteko ikastaroa da, beren erakundeari nazioarteko ikuspegia eta kokapena eman eta gure ekonomia-, gizarte- eta enpresa-ingurunearen erronkei erantzuteko gai izango diren proiektuak. Ikastaro honek HORIZON(TE) 2020 programako proiektuen prestakuntzan eta kudeaketan sakontzen du batez ere, baina baita ere arreta berezia eskaintzen dio I+G+b finantzatzeko eskualde eta nazioko beste programa batzuen ezagutzari. IK4 eta Tecnaliako proiektu-kudeaketan aditu direnek emango dute, eta Enterprise Europe Network, CDTI, SPRI eta Innobasqueko ordezkariak izango dira, besteak beste.

 

Quality Innovation Award 2016

Antolatzailea: Euskalit

Datorren 30era arte aurkez daitezke hautagaitzak erakundeen eta parte hartzen duten herrialdeen lehiakortasuna gehitzen laguntzeko sortua den lehiaketa honen edizio berrirako. 8 kategoria daude parte hartzeko: Enpresan berrikuntza: mikroenpresak eta startup-ak; Enpresan berrikuntza: ETEak. Enpresan berrikuntza: Enpresa handia; Berrikuntza arduratsua: ingurumen-fokua; Berrikuntza gizarte- eta osasun-arloan; Berrikuntza hezkuntza-arloan; Berrikuntza arlo publikoan; Berrikuntza potentziala: oraindik gauzatu ez diren edo emaitzarik ez duten berrikuntza-planteamenduak

  

Bizkaian Bizi Kalitatearen Hobekuntzarako Lehen Saria

Antolatzailea: Fundación Vizcaína Aguirre/Agirre Bizkaiko Fundazioa

Zabalik da, berrikuntzaren eta proiektu-garapenaren bidez, gure gizartearen eraldaketan lagundu duten era guztietako erakundeen ekarpena aitortzen duen sariketarako hautagaiak aurkezteko epea. Saria 70.000 eurokoa da: 50.000 euro sari nagusiarentzat eta 20.000 accesit batentzat, epaimahaiari egoki iruditzen bazaio. 

 

GIZONDUZ PROGRAMA

Antolatzailea: Emakunde

Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.

 

Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa

FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki- eta bideo-lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.

 

URRIAK 4, ASTEARTEA

Innobasqueren Asteartea: Espezializazio adimenduna kultura- eta sorkuntza-industrietan

Antolatzailea: Innobasque

Lekua: Donostia

18:00etatik 19:30era

Bertan, kultura- eta sorkuntza-industrien (KSI / ICC) eremuan, espezializazio adimendunaren estrategian (RIS3) egindako aurrerapenak aurkeztuko dira; Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila ari da gidatzen estrategia hori.  Gainera, Eiken, Habic eta Gaia-k (BasqueGame) klusterizazioaren eta berrikuntzaren onurak azalduko dizkigute sektore honetan. Jardunaldiari amaiera Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, emango dio. Jardunaldia jarraitzeko: #Martesindustriascreativas

 

URRIAK 4 eta 5

Jardunaldia: Nola igaro 1.0 Enpresatik 2.0 Enpresara

Antolatzailea: Arabako Ingeniarien Elkargoa

Gasteizen

9:00etatik 14:00etara

2.0 aldaketa enpresaren aldaketa globaltzat hartzen da, eta ez marketin edo salmenta bezalako sailetara bakarrik mugatua. Teknologia berrietara egokitze hau online tresnen erabileraren hazkundearen eta hori gure gizartean integratzearen ondorioa da, lan-ingurunera ere hedatua. Enpresa askok egin dute garai berrietara egokitzeko aukera eta 2.0 webgunea erabiltzen hasi dira, horri esker sortu dituztelarik negozio-eredu berriak. Teknologia berriek gure enpresetan sartzeko tresna eta aplikazio pila eskaintzen digute, baina haratago joatea eskatzen du du. Enpresaren filosofiaren aldaketa da, baita negozio-ildoarena eta are balioena ere konpainiaren beraren barruan.

  

URRIAK 3-6

Bilbao Tech Week

Antolatzailea: Ve Interactive

Lekua: Bilbo

Ekinbide honek teknologiarekiko gazteen interesa sustatu nahi du. Lau egunez eta lau gune ezberdinetan elkarri eragin, parte hartu eta konexioak ezarri ahal izango dira jarduera-aukera zabal baten bidez: nazioarteko ospea duten hizlariak; bertaratuen esperientzia ona indartzeko diseinaturiko tailer eta jarduerak… Lau gune izango dira (Bizkaia Aretoa, Deusto, Mondragon, San Luis zentroa), eta ia 50 hizlari hainbat gairi buruzko hitzaldiekin (diseinua, softwarea, marketin digitala, bideo-jokoak). Irabazi asmorik gabeko ekinbidea da, 3 euroko salneurri sinbolikoan salduko ditugun sarreren bidez dirua biltzen laguntzeko San Filippo Euskadirekin kolaboratzen duena.

   

URRIAK 4-5

Integune 2016

Antolatzailea: Spri

Barakaldon

Euskadiko Nazioartekotze Foroan, euskal enpresek nazioartekotzeari buruzko guztia ezagutu ahal izango dute lehen eskutik: zerbitzu-eskaintza, Europako politikak, gorabidean dauden herrialdeak, herrialde finkatuak, joerak, etab. Aurten herrialde gonbidatua Erresuma Batua izango da. Brexit osteko Europa ere aztergai izango da. Jardunaldi eta hitzaldien programa Alemania, Australia, Tailandia, Txina, Afrika, Mexiko, Iran eta AEBrekin osatuko da, besteak beste.

 

URRIAREN 7RA ARTE

ON EKIN enpresa-ideia eta proiektuan IV. lehiaketa

Lehiaketa honek sormena piztu nahi du, pertsona edo enpresen ekinbideak sarituko direlarik. Diru-laguntza txiki bat izango da enpresa sortu berrietan egitasmoak/ideiak martxan jartzeko, edo hobekuntza-prozesuak aurrez sorturiko eta finkaturiko enpresetan. Egitasmoak/ideiak aurkezteko azken eguna urriaren 7a da.

 

URRIAK 20 eta 21

Visio 2016 Biltzarra

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Beaz, Tecnalia eta IK4 Research Alliance

 Nazioarteko Biltzarra Erakundeen Berrikuntzarako Zaintzaz eta Inteligentzia Sistematikoaz.  Hitzordu honen helburua zaintza estrategikoa sustatzen edo/eta beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren profesionalen eta erakundeen arteko topaketa da.

  

URRIAREN 21ETIK ABENDUAREN 9RA

V. Ikastaro Aurreratua Nazioarteko I+G+b Proiektuen Kudeaketan.

Innobasquen, Bizkaiko Teknologia Parkea

9:00etatik 15:00etara

Antolatzailea: Tecnalia, IK4 Research Alliance, Spri eta Innobasque

48 orduko ikastaro hau ostiraletan izango da, bikaintasunezko proiektuen prestakuntza eta kudeaketan erakundeetako langileak prestatzeko, beren erakundeei nazioarteko ikuspegia eta kokapena emateko, gure ekonomia, gizarte eta enpresen erronkei erantzuteko gai direnak. Ikastaro honek Horizon(te) 2020 programako proiektuen prestakuntzan eta kudeaketan sakontzen du batez ere, baina I+G+b finantzatzeko eskualde eta nazioko beste programa batzuen ezagutzari ere arreta berezia eskaintzen dio. Izena emateko epea 2016ko irailaren 12an hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da. Innobasqueko bazkideek %20ko beherapena izango dute matrikularen prezioan.

 

URRIAK 27

Errehabilitaziorako gailu medikoei buruzko I. lan-jardunaldia

Antolatzailea: Tecnalia

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

9:00etatik 14:00etara

Industria errehabilitaziora hurbiltzeko jardunaldia, biztanleriaren zahartzeak sendotuko duen sektorea. Gailu medikoak garatzera orientatzeak jarraitzen du aukera natural bat izaten lehiakortasuna goratzeko interesa duten euskal enpresentzat, eta etorkizunerako apustua den eremu baterantz dibertsifikatu nahi badute, edo hori bateragarri egin beren jarduera tradizionalarekin. Osasunaren industria berritzailea ─proiekzio globalarekin, pertsonen eskariekin eta merkatuaren eskakizunekin bat datorrena eta Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategian (RIS3) ongi kokaturikoa─ sortzea palanka izan daiteke gure industriaren lehiakortasunerako, sofistikazio eta balio erantsi handiko sektore batean sartu ahal izateko. 

  

URRIAK 31

BIND 4.0

Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, autonomia-erkidegoko konpainia nagusi hauek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen konpromisoarekin, adibidez ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens, eta hauek sortu berri diren enpresa hauen hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dute.

  

AZAROAK 16

BASQUE INDUSTRY 4.0

Antolatzailea: Spri

Donostiako Kursaalen

TEIC tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Gaian adituak direnen esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta ikuspegia bildu dira.

  

AZAROAK 23-23

LIBRECON 2016

Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libre eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea

 

  • LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronketan ardaztuta, baita ere software librearen erabilera berrietan finantza-arloan.

     

    Partekatu albiste hau

    Albiste gehiago