ABG Intellectual Property jabetza industrial eta intelektualean espezializatutako enpresa da, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkidea, eta “Berrikuntza eta patenteak Euskadin” artikuluan jabetza intelektualaren babesa hobetzeko gaitasunean jartzen du arreta. Hori egin ezean, “Lurraldearen lehiakortasuna oztopatzen jarraituko da eta Europako abangoardiatik urrun mantenduko da”, adierazi du Iain Alisdair McGeoch-ek, testuaren egileak.

Konpainiaren arabera, “beren jabetza intelektuala babesteko pausorik ematen ez duten enpresa txiki eta ertainek argudiatzen duten oztopo nagusia horren gaineko ezagutzarik eza da, eta, bereziki, nola monetizatu edo diru bihurtu”.

“Euskadiren botere berritzailea ukaezina da, baina horren osagai den jabetza intelektuala hobetzeko tarte garrantzitsua dago. Iraganean ez bezala, gaur egun ekosistema bat dago egoera zuzentzeko behar diren osagai guztiekin”, adierazi du.

Beherago klikatuz, artikulu osoa deskarga daiteke irakurtzeko.

Berrikuntza eta patenteak Euskadin

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago