Produktu eta zerbitzu berrien %80 inguruk porrot egiten dute merkaturatu ondorengo lehen sei hilabeteetan. Gertatzen da, huts egindako proiektuetan, enpresek salto egiten dituztela berrikuntza-prozesuaren etapak eta, are okerragoa dena, ez dituzte benetan ulertzen bezeroa eta azken erabiltzailea.

Francisco González Breek, Deusto Business Schooleko Master in Business Innovation delakoaren zuzendari akademikoak, master class bat eman zuen berrikuntzaren eta bezeroa entzutearen garrantziaz aldaketaren motor gisa; hori Innobasquen izan zen, joan zen ostiralean egindako Brunch & Learn-en.

Gaur egun berrikuntza sareko ereduetan aurkitzen da, bezeroekiko lankidetza bilatzen dutelarik, eta “Medici efektua” aplikatzen dute, elkarguneetan berrikuntza sorrarazten duena.

Arrakasta hasieratik bukaeraraino berrikuntza-prozesu bat sortzean datza, eta aldi berean metodo berritzailea erabiltzean. Berrikuntzaren desafioa prozesu gisa ideazio eta sormenezko metodologiak erabiltzea da, nahiz eta ez izan erraza, hau konplexua eta etengabeko eboluzioan dagoena baita. Horren adibide da arrakasten %99 merezi duten aukera, anomalia edo arazoekin hasten direla, eta porroten %75 ideia bikain horiekin hasten direla.

Zenbait azterketaren arabera, arlo publiko eta pribatuetako liderrek joera handiagoa dute negozio-eredu berriak indartzeko, etorkizunean lehiarako abantailarako iturri gisa. Oso tresna erabilgarria, negozio-ereduaren gainean ikusizko eran diseinatu eta berritzen laguntzen duena, Business Model Canvas da, eta startup-en kasuan, Lean Canvas, negozio-ereduak Lean Startup metodologiarekin batzen dituena. Aukera handien fokua negozio-eredu berri horrek eskaintzen duen balio-proposamenean interesaturiko bezero-segmentuan kokatzen da; merezi duen premia bat asetzen du, orain arte asegabe dagoena.

Bestalde, ez dira ahaztu behar “megajoerak”: mobile marketing, Gauzen Interneta, Big Data, Cloud Computing edo robotika aurreratua, irtenbide teknologiko berriak eskain ditzaketenak asegabeko arazoentzat.

Kontzeptu honetan eta beste batzuetan sakontzeko, Francisco González Bree-ren aurkezpen osoa ikus daiteke ondoren.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago