Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.

 

Uztailaren 29ra arte

ENPRESA-PROIEKTUAK SENDOTZEKO PROGRAMA

Enpresa sendotzeko programa eta enpresa-proiektua Euskadiko ICCetako zuzendaritza-arduradunei (jabeei edo bazkideei) zuzendutako enpresa-proiektu jakin bati buruzko ekintza-programa da, Euskadiko Kultura eta Sormen Barrutiak eta Innobasquek antolatua.

140 orduko laguntza-prozesua da, enpresa sendotzeko proiektu bat garatzeko (nazioartekotzea, digitalizazioa, berrikuntza, negozio-eredu edo zerbitzu berriak…), beharren arabera.

Antolatzalieak: BDCC eta Innobasque

 

Uztailaren 29ra arte

BERRIKUNTZA IREKIAREN ERRONKA

Singapurreko ESG eta IPI agentziak, CDTIren bitartez, Singapurreko start-upen eta ETE berritzaileen balio teknologikoko eta kontzeptu-probako proposamenak jasotzen hasi dira, Ekialde Ertainean hiri adimendunaren garapenaren alde egingo dutenak. Horretarako, atzerriko enpresa interesdunak Singapurreko enpresa batekin elkartu behar dira edo bertara joan behar dira sei hilabeteko epean, irabaziz gero.

Datorren ekainaren 10ean, 8:30ean, briefing bat antolatuko da xehetasun gehiago emateko.

Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2021eko uztailaren 29ra arte.

Antolatzaileak: ESG eta IPI (Singapur) 

 

Uztailaren 29ra arte

MUBIL MOBILITY AWARDS

Sari horiek bidez MUBILek bi proiektu aintzatetsi eta sustatu nahi ditu, etorkizuneko mugikortasunean eragin positiboa izateko potentziala dutenak. Horrez gain, aukera handiko ekosistema baten barruan garatzeko aukera eman nahi die, 25.000 eta 10.000 euroko bi sarirekin hurrenez hurren, MUBILen bulego-espazioa ematez gain urtebetez, MUBUL ekosistemarako sarbidearekin batera.

 

Irailaren 23ra arte

4GUNE ENPRESA+UNIBERTSITATEA PROGRAMA

4gune Enpresa + Unibertsitatea Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterreko programa da. Bere helburua Unibertsitatea Enpresara hurbiltzea da, eta, horretarako, bien arteko lankidetza praktikoa sustatzen du, unibertsitateko ikasleen eta irakasleen aktibaziora bideratutako enpresa‑erronken bidez.

4gune Enpresa + Unibertsitatearen bidez, honako hau da xedea:

  • Ahalmen handiko giza kapitalaren garapena eta finkapena erraztea.
  • Enpresa-erronkei erantzun optimoak eta balio handiagoa ematea.
  • Talentu profesionala goiz detektatzea eta atxikitzea Unibertsitatearen testuinguruan.
  • Jakintzaren transferentzia sustatzea eta bikaintasun-ingurunea sortzen laguntzea.
  • Euskal unibertsitateen eta enpresen sarearen baliabideak optimizatzea.

Edizio berri honetan, Euskadiko Elikadura eta Osasun klusterrak eta Siemens Gamesa-Renewable Energies gehitu dira.

 

Urriaren 5etik 7ra

WORLD MARITIME WEEK

Urriaren 5etik 7ra bitartean, Bilbao Exhibition Centre itsas arloko erreferentziazko topagune bihurtuko da, bertan egingo baita World Maritime Week 2021 ekimena. Hitzaldi- eta networking-programa espezifikoak antolatuko dira, baita partekatutako arlo eta jarduerak ere, hala nola erakusketa-eremua eta inaugurazio-bilera. Horietan guztietan, sektoreko ordezkariek beren lan-arloetako konturik garrantzitsuenen inguruan eztabaidatuko dute.

 

Urriak 21 eta 22

CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA

Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.

Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA

 

Azaroak 17, 18 eta 19

BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021

Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan

 

Azaroak 19 eta 20

SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA

Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.

 

Urtarrilaren 22ra arte

4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN

4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus

 

“AA ELEMENTUAK” ONLINE IKASTAROA, ADIMEN ARTIFIZIALAREN PRESTAKUNTZA SUSTATZEKO

Xedea da herritarrek AAri buruz duten ezagutza-maila handitzea, sarean egiten den doako ikastaro baten bidez, herritar guztientzat zabalik dagoena. Halaber, ikastaro horri esker, 170 herrialdetako 650.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute prestakuntza. Ikastaroa espainierara itzuli da Europako Batzordearen laguntzari esker.

Antolatzailea: Espainiako Gobernua

 

DONOSTIA SUSTAINABILITY FORUMen BIGARREN EDIZIOA

Donostia Sustainability Forum iraunkortasunari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko zabalik dagoen plataforma da, diziplina arteko ikuspegia duena.

Antolatzailea: EHUren udako ikastaroak

 

2022ko apirilaren 5etik 7ra

WIND EUROPE 2022. Bilbon.

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.

 

2022ko apirilaren 25etik 29ra

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

 

2022ko urriaren 4tik 7ra

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.

Partekatu albiste hau