Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren erakundeentzako berrikuntza esklusiboko kasu praktikoen zikloak, Innobasquek, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundearen eskutik, adimen artifizialak energiaren sektorean eragindako aurrerapenak aztertzen ditu. Hitzordua ostiralean, hilak 13, izango da, 09: 00etatik aurrera.

BCAMeko (Innobasqueko bazkidea) Verónica Álvarez eta Onintze Zaballa ikertzaileek zentroan garatutako machine learning algoritmo berritzailea aurkeztuko dute, kontsumo energetikoaren iragarpen zehatzak egiteko gai dena, erabilera patroien aldaketetara etengabe egokitzen den bitartean.

Iberdrola dagoeneko integratzen ari den garapen teknologiko horrek sistema elektrikoa eraldatzea du helburu, adimen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez. Algoritmoak smart grids sistema garatzen laguntzen du, teknologia digitala integratzen duen banaketa elektrikoko sareen sistema, dagoen eskaria eraginkortasun energetiko handienarekin hornitzeko, energiaren plangintza eta banaketa optimizatzea bezalako onurekin.

Bazkideentzako izen-ematea esteka honen bidez dago zabalik.

 
 
 
 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago