Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Urtarrilaren 22an
BASQUE RAILWAY NAZIOARTEKO IV. TRENBIDE-JARDUNALDIA. Donostian
IV. Nazioarteko Trenbide Jardunaldia «Abiadura handiko sareak martxan jartzearen erronkak». Hitzorduan izango dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuarekin batera, baita Euskadiko trenbide sektorearen eta Europar Batasuneko erakundeen ordezkari nagusiak ere.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, Eusko Trenbideak eta Euskal Trenbide Sarea
“BERRIKUNTZA KORPORATIBOA: BEREN JARDUERA-SEKTOREAK ERALDATZEKO GAI DIREN ENPRESAK” FOROA. Bilbon.
Berrikuntza korporatiboaren bidez enpresek beren jarduera-sektoreak nola alda ditzaketen hausnartzeko eta eztabaidatzeko topaketa izango da ekitaldia. Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik egingo du hasiera-emate instituzionala, eta CaixaBanken iparraldeko lurralde-zuzendari Juan Pedro Badiolak emango dio amaiera. Beren konpainietako berrikuntzan adituak diren pertsonak izango dira bertan; besteak beste, Javier García-Lluis, CaixaBanken enpresa-banka eraldatzeko proiektuaren zuzendari korporatiboa; José Antonio Ginzo, Securitas Direct-eko eraldaketa-zuzendaria; Héctor Olabegogeaskoetxea, Irizar eMobilityko zuzendari nagusia; Úrsula Albizuri, Elecnor-eko garapen korporatiboko zuzendaria, eta Ignacio Muñoz, Angulas Aguinagako CEO.
Antolatzailea: El Confidencial
Urtarrilaren 22ra arte
ESTATUKO PRESTAKUNTZA-AZPIPROGRAMA. JUAN DE LA CIERVA-PRESTAKUNTZA 2019 LAGUNTZAK
Juan de la Cierva-prestakuntza laguntzen helburua Espainiako ikerketa-erakundeek edo I+G zentroek doktore gazteak bi urtez kontratatzea da, doktoratu ondoko ikerketa-prestakuntza osa dezaten doktoratu aurreko prestakuntza egin zuten Espainiako I+G zentroez bestelakoetan, eta, aldi berean, egonaldi gehigarriak egitea beste ikerketa-zentro batzuetan, beren espezializazio eta nazioartekotzea indartzeko.
Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa
Urtarrilaren 23an
RIS3 ESTRATEGIA FABRIKAZIO AURRERATUAN: ROBOTIKA MALGUA ETA ELKARLANEKOA. Zumaian
Robotikari buruzko jardunaldia egingo da GKN-Driveline Zumaian, RIS3 Euskadi estrategia sozializatzeko jardunaldien esparruan. Tecnalia eta Larraioz-eko adituek parte hartuko dute. Mesedez, baieztatu parte-hartzea: [email protected]
Antolatzaileak: RIS 3 Euskadi eta Lizeo Politeknikoa
Urtarrilaren 28an
ZER TEKNOLOGIA BERRI SARTZEKO ASMOA DUZU ZURE ENPRESAN? INDUSTRIA 4.0-RI BULTZADA BERRIA EMANGO DIOGU AMURRION
Jardunaldian Artiach-ek Orozkon duen lantegira bisita egingo da, bertako ekoizpen-prozesuan askotariko teknologiak erabiltzen baitira. Helburua da Industria 4.0 tresnak, bai Artiach-en eta bai parte hartzen duten enpresetan, ezartzeak dituen inguruko ikaskuntzak eta onurak partekatzea bertaratutakoen artean. Ingenet ere bisitatuko dute, Orozkon dago eta 4.0 Industriako zenbait teknologia hornitzen dituen herriko enpresa txikia da. Bertaratzeko beharrezkoa da esteka honetan izena ematea.
Antolatzaileak: RIS 3 Euskadi eta Amurrio Bidean SAU
Urtarrilaren 31n
ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZARI BURUZKO FOROA. Orona Ideo (Hernani, Gipuzkoa)
Hitzaldi nagusia Gorka Espiauk egingo du, eta lankidetzaren aldeko kultura-esparru globalari buruzkoa izango da. Luis Manero Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako zuzendariak ere parte hartuko du jardunaldian.
Antolatzaileak: Arizmendiarrieta Fundazioa, Oreki Fundazioa eta Goierri Valley
Otsailaren 3ra arte
MASSCHALLENGE BISCAY 5. DEIALDIA
Programa horri esker, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat startupek Bostonen proiektuak bizkortzeko tailer trinko batean parte hartu ahal izango dute martxoaren 30etik apirilaren 2ra. Azken 10 urteetan eratutako startupak bilatzen ari gara, proiektu berritzaile eskalagarri bat dutenak, garapen propioa dutenak eta teknologikoki jada baliozkotutako soluzio bat dutenak. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna otsailaren 3a da. Lehenengo baheketa batean 25 enpresa aukeratuko dituzte, eta, martxoaren 4tik 6ra bitartean, euren proiektua defendatu beharko dute Bilbora joandako MassChallengeko talde baten aurrean; hilaren 6an bertan, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietako teknikariekin batera, Bostonera zein 15 enpresa joango diren erabakiko dute. Hori lortzen dutenek astebetez boot camp bat jarraituko dute, gastu guztiak ordainduta. Tailer espezializatuetan eta trebakuntza eta tutoretza saioetan parte hartuko dute, eta beste sailkapen bat egingo dute, 3 euskal startup MassChallengeko munduko finalaurrekoetara iritsi ahal izateko
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Otsailaren 11n
ANDREKINTZAILEA: EMAKUME EKINTZAILEEI BURUZKO PECHAKUCHA BEREZIA. Bilbon
Hainbat emakume ekintzailek beren proiektuak aurkeztuko dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailak zuzendutako eta Bilbao Metropoli-30ek koordinatutako ANDREkintzailea Programaren esparruan egingo da ekitaldi hau.
Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30
Otsailaren 13ra arte
Eurostars I+Gko ETE intentsiboei laguntzeko programa bat da, merkatura bideratutako proiektu transnazionalak garatu ditzaten. 2020ra arte, EBk 287 milioi euro emango ditu H2020 programaren ETE tresnatik, eta beste 800 milioi euro baino gehiago herrialde sinatzaileetatik. Kalkuluen arabera, EUROSTARS proiektuek 2.000 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango dute 2014 eta 2020 artean. I+Gn intentsiboak diren ETEek zuzendutako I+G proiektuak partzuergoan sortzera bideratutako programa da. Proiektu horiek haustura ekarri behar dute egungo egoera teknikoarekin, eta erronka komertzialen bat planteatu, enpresa horiek jauzi kualitatibo garrantzitsua eman dezaten merkatuan duten posizio edo kokapenean.
Deitzailea: Europako Batzordea
Hasta el 28 de febrero
QUEBEC ESKUALDE ESTRATEGIKOAREKIN LANKIDETZA TEKNIKOKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZA 2020-2021ERAKO
2020-2021erako, Quebec eskualde estrategikoko pertsona juridikoekin egiten diren bi aldeko jarduera- eta lankidetza-proiektuak finantzatzeko laguntzak dira honako arlo hauetan:
● Ikerketa, teknologia-garapena eta berrikuntza: informazioaren eta jardunbide onen trukeak, baita nazioarteko partzuergoetan elkarrekin jardutea sustatzea ere.
● Kultura: jakintza eta esperientzia trukeak kultura arloan; bereziki hauetan: ondarea, artisten mugikortasuna, artisten arteko hartu-eman profesionalak, sortzaileak edo kultura-industriak eta lanen, ondare-ondasunen eta kultura-produktuen hedapena.
● Hizkuntza-politika: adituen eta ikertzaileen arteko trukeak bakoitza bere hizkuntzaren garapena eta sustapenaren eremuan, baita arlo horretako informazioaren eta jardunbide onen trukeak ere.
● Ekonomia: Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Quebec-en arteko informazio trukeak negozioa egiteko eta inbertitzeko aukerei buruz. Nork bere itsas ekonomian, hazkunde iraunkorreko esperientziak trukatzea.
● Ingurumena: Informazioaren eta jardunbide onen trukea aldaketa klimatikoaren kontrako borrokari eta ingurumenaren babesari buruz.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
ARABAN EKIN ETA ENPRESA BERRIAK SORTZEKO LAGUNTZEN LERROA (EMPRENDER EN ÁLAVA). 2020
Araban enpresa berriak sortzeko laguntzak, norgehiagokako diru-laguntzak emanez, Arabako ekoizpen-sarea modernizatzen, dibertsifikatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei.
Deitzailea: Arabako Foru Aldundia
Martxoaren 3tik 5era
INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN HITZALDIA, METROMEET 2020. Euskalduna Jauregia, Bilbo
Hiru egunez, programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, General Electric, Novo Nordisk edo Topsolid-eko hizlariek parte hartuko dute. Gainera, PTB, Nottinghamgo Unibertsitate, Antwerp-eko Unibertsitate edo EHUko ordezkariek eta ikertzaileek ere hitz egingo dute Metrologia Digital eta Birtual, Digital Twins, Mekanizazio-prozesuko neurketa-garapen berri eta beste gai askori buruz.
% 30eko beherapen berezia Innobasqueko bazkide diren erakundeentzat.
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.
Martxoaren 31ra arte
EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019
Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
BERRIKUNTZA HOBETZEKO LAGUNTZAK (ÁLAVA INNOVA) 2020
ETEek, zentro teknologikoek, unibertsitate-zentroek, fundazioek eta enpresa-elkarteek enpresan berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak eta/edo ekintzak egin ditzaten bultzatzeko eta sustatzeko laguntzak. Arabako ETE, autonomo edo teknologia-zentro eta/edo ikerketa-zentroentzat.
Deitzailea: Arabako Foru Aldundia
Horizon(te) 2020 programa europarrak finantzatutako ekimena, Europako ETEek garatutako negozio-eredu berritzaileen bideragarritasun-azterketak (Viability Assessment Projects, VAP) finantzatu nahi dituena, kanpoko merkatuetan haien garapena eta lehiakortasuna bultzatzeko.
Deitzailea: Europako Batzordea
Maiatzaren 25etik 29ra
MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen
Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.
Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies)
Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.
Deitzailea: SPRI taldea
Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.
Deitzailea: BBK
Azaroaren 27ra arte
H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA
Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila