Euskadik eskulangintzak Balio Erantsi Gordinaren % 23,95 sortzen du eta modu zuzenean enpleguaren % 23. Euskal ekosistema industrialak teknologia garatu eta inbertitzen du, berrikuntza aprobetxatzen du, nazioartean harremanak ditu eta elkarlanerako eremu indartsuak sortzen ditu. Euskal industriako bost ordezkarik indarguneak eta posizioa aztertu dituzte. Innobasqueko presidente Alberto García Erauzkinek gidatuta; Antxon López Usoz, Makina-erreminta Ekoizleen Espainiako Elkartea (AFM); José Esmoris, Euskal Herriko Automozio Klusterreko (Acicae) presidentea; Emiliano López Atxurra, Tecnalia korporazio teknologikoko presidentea; Iñaki Aranburu IK4 Research Alliance-ko presidentea eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea. Basque Industry 4.0-ko gakoak aztertu dituzte, hau da, Eusko Jaurlaritzak gidatutako ekoizpen aurreratuko euskal estrategia. Topaketa Elgoibarko (Gipuzkoa) DanobatGroup enpresaren egoitzan egin zen.

García Erauzkinek eman zion hasiera “euskal ekosistema industrialaren erantzun estrategikoa” aztertuko zela esanez “eta horretarako, aktibo esanguratsuak ditugula, bereziki euskal gaitasun zientifiko-teknologikoak”.

Iñaki Aranburu izan zen lehena iritzia ematen: “etorkizunean Euskadiko biztanleen ongizatea bermatu nahi dugu, horregatik, guretzat hau da geure herri-proiektua. Ekoizpen aurreratuaren bidez, amets hori indartzen dugu”.

“BPGa industriari gehitutako ehunekoa indartzeko proposamen serio eta iraunkorra da, aberastasuna, ongizatea eta desberdintasunak gutxitzea bermatzen duelako”. Gainera, “gaur egun testuinguru industrial osoari eragiten dioten inputak existitzen dira: pertsonalizazio orokorra, time to marketa, zerbitzutzea, iraunkortasuna, eraginkortasuna, ingurumena, bizitza-zikloa, ekonomia zirkularra edo adina. Guztiek eragingo dute zuzenean herrialde osoari onurak ekarriko dizkion industrian. Lau helburu landu behar ditugu: ekoizpen malgua, berregituragarria, konektibotasuna eta smart intelligencea, errazte-teknologiak identifikatuz (ikuspen artifiziala, sentsoriala, robotika kolaboratiboa, prozesu aurreratuak, cloud computinga, birtualizazioa edo big data).”.

 “Ekoizpen gaitasun eta industria horren bidez Europako merkatuetan koka gaitezke, beste errealitate batzuk ezagutu, horiekin harremanak izan eta enpresen arteko elkarlanak ezarri” gehitu zuen. Eta “Ikerketa guneek, eragile teknologikoek eta unibertsitateek bikaintasun eta espezializazio gaitasuna ditugu. Euskal sarea nabarmengarria da, baita Eusko Jaurlaritzak eta gainerako erakundeek ekoizpenaren alde egindako saiakera ere. Hori, ditugun azpiegiturekin batera, ezagutza, berrikuntza eta Basque Industry 4.0 hub gisa ezartzeko esanguratsuak izan dira”, esanez amaitu zuen.

Orduan, Innobasqueko presidenteak “elkarlanerako gaitasuna, 4.0 errealitate bilakatzea eta bikaintasuna direla hoberenen pare jartzen gaituzten ezaugarriak” azpimarratu zuen.

Aranburuk beste indargune bat azpimarratu zuen: “elkarlan publiko-pribatua”. Antxon López Usozek jarraitu zuen esanez “ez bageneramatza urteak industria sarea sortzen, honek guztiak gain hartuko liguke. Baina sareak funtzionatzen du: makinen % 80 esportatu egiten dira” . “Hurrengo urratsa eraldaketa digitala izan behar da” esan du, “baina abiapuntuak berez du balioa eta nabarmendu egin behar da. Orain gehitu dira IKTak”. Lópezen ustez, “ekoizpenaren now how hori balioztatu behar da”.

Bixente Atxaren unea iritsi zen: “gauzak ongi egiten dakiten (eragileak eta ingurukoak), enpresen sarea da dugun lehia-abantaila. Euskadin badakigu teknologia gehitzen” esan du. Baina etengabeko aldaketei begira, sareak erritmoa jarraitzen asmatuko ote duen jakin nahi du. “Gakoa eragileek txikiak balio-katera gehitzea izan daiteke”.

López Usozek gogoratzen du “player berriak” lehiakide berriak izango direla eta Google aipatzen du. “Informazioa da garrantzitsua”, azpimarratzen du, ondoren gehitzeko “nor den informazioaren jabea, nork kudeatzen duen, nork sortu, nork aprobetxatzen duen, nork banatu, etab. Baina abiapuntua jadanik badugu, ekoizten badakigu”.

García Erauzkinek hartu du hitza “ETEetarako kapilaritate” hori azpimarratzeko eta “ETE egileenganako diskurtso partekatua” eskatzeko. AFMko presidenteak “balio-katerako integrazioa jadanik existitzen dela” erantsi du eta Atxak amaitu du esanez, dakarren zailtasuna gaindituz “hornitzaile asko eguneratu egin direla”, eta “hornitzaileen sarea abantaila konpetitibo argia dela” azpimarratu du.

Baloratu aldea

Honaino iritsita, García Erauzkinek gogorarazi du Hannover hiri alemaneko azokan Basque Industry 4.0 proiektu estrategikoak aurkezten ari dela: Basque Intelligent Assets Network eta Basque Open Industry Platform, besteak beste. Bi elementuek ETEen esku jartzen dituzte 4.0 industriaren erakusle diren I + B proiektuak frogatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak.

Esmorísen ustez, “lehen unetik, ekoizpen aurreratuko euskal estrategiak zabaldutako gidaritza taldeak lan egin du negozioen eta teknologiaren lehentasunak kontuan izango zituzketen jarduerak abiatzeko eta definitzeko, helburu nagusia Euskadiko sektore industrialetako enpresen lehiakortasuna handitzea izanik. Horretarako, ekimenak abiatzea ahalbidetu duten ekintza-planak garatu dituzten lantaldeetan antolatu gara. Nire ustez beste herrialdeekiko estrategiatik desberdintzen gaituzten bi dira horietan aipagarrienak: Ekoizpen Aurreratuko Aktiboen Sare Elkartua (Basque Intelligent Assets Network) eta 4.0 BOIP Plataforma Digital Irekia (Basque Open Industry Platform 4.0)”.

Horri buruz, Tecnaliako presidenteak gehitu zuen “Basque Intelligent Assets Network sareak euskal ekosistemako hainbat eragilek banatutako 100 aktibo / talde baino gehiago biltzen dituela era irisgarri eta koordinatuan. Horietako askok enpresei era erraz eta eraginkorrean lehenago modu integralean lortzea ezainezkoak ziren produktu berriak eta azken prozesuak ezagutzeko, probatzeko eta garatzeko aukera emango dien Adabegi Teknologikoak sortuko dituzte. Adabegiek 4.0 teknologiei lotutako behar zehatzei erantzungo dieten behin-behineko nahiz behin betiko zerbitzu  eta instalazioak eskainiko dituzte. Adabegi batzuek robotika kolaboratiboko aktiboak eskainiko dituzte, mantenurako data Analyticsak, gehikuntza ekoizpenerakoak edo zibersegurtasunekoak. Zerbitzutze-jarduerak egiteko Plataforma Digital Irekia baliatu ahal izango da jarduera mota hori probatzeko eta zabaltzeko”.

 “Egin daitekeela erakusten duen aktiboen azpiegitura sortzeak beldurrak uxatzen ditu. Beste batzuek, Alemaniak adibidez, jadanik egiten dute eta ikusteak lagundu egiten du. Enpresa txikiagoek ikustea ere garrantzitsua da”, adierazi du López Usozek. Aranburuk “dei-efektua aprobetxatu behar dela” defendatzen du. AFMko presidentea ados dago eta “azpiegitura horiek etorkizuneko birtualtasunak gehituko dizkiete ekoizpen aurreratuak zer gehitzen duen ziurtatu nahi duten enpresei. Aukera ezin hobea da enpresek probatu, zuzendu eta merkatua lortu dezaten”. Horri dagokionez IK4ko presidenteak gehitu du “erreferentziagarritasuna gehitu diezaguke, egiten eta saltzen onak garelako. Beste eragile europarrekiko loturak indartzeko ere balioko digu”.

Atxak uste du “sareak zein zerbitzu ematen dizkien eragileei eta zein ETEei argitu behar duela, dituzten beharrak ere desberdinak direlako”. “4.0 delakoak aurrekari guztiak hausten ditu”, esan du errektoreak. “Eskaintza eragileen gaitasunaren, eta oso txikia izan arren, espezializatua den integrazioan oinarritzen da; izan ere, elkarren arteko balio-proposamena beharrezkoa da lehiakorrak izateko. Honi dagokionez, osagarriak diren ezagutzak partekatzeko aukera ematen du sareak”. Jarraitu du esanez “eragileek unibertsitateekiko hitzarmenak dituzte, baina ETEek ez, eta honelako sareak, beste formula mota batzuekiko elkarlana erraztuko luke”.

Bestalde, IK4ko presidenteak uste du “paradigma aldaketa bat egongo dela: hornitzailea ez da enpresa eragilearen hain menpe egongo, aukerak izango ditu Euskadin ETE oso berritzaileak daudelako” “ETEen arteko desberdintasuna edo ez” ez zaiola gustatzen dio “berritzaileenek beren kabuz ikusteko gaitasuna dute; ikuspegia dute. Badira ETE euskaldunak nazioarteko merkatuetan lehiatzen direnak. Baina badira era berean, hori egiten ez dutenak ere, eta ez da tamaina kontua”.

4.0 erronka

García Erauzkinek azpimarratu du “lehen aldia dela baliabideak elkartzen direna ETEen esku jartzeko eta honela 4.0 erronkari aurre egiteko”.

López Usozek adierazi du “lantegi inteligenteen bidean gara: guztia sentsoreztatua, elkarri lotua eta gaur egun gailu mugikorren bidez dugun informazio aukera etengabea industriara gehitua izango duena. Horrela, hainbat makinek informazio erabilgarria sortuko dute sentsoreen bidez eta horrek negozio aukerak sor ditzake”.

García Erauzkinek gehitu du “akatserako tarte gutxi utziko duen sofistikazio eta zehaztasun mailaz ari gara”. López Usozek bermatu du “akatsik ez dela egongo, prozesuan zehar etengabea izango den lotura etengabeak gertatu aurretik ikusteko aukera emango baitigu, baliabideen berehalako aurreztea eraginez”.

Eta gehitu du “kontzeptua eskura jartzeko prest esplotatu behar dugu, hemen instalazio osoak sortzeko nahikoa gaitasun badelako eta profil profesional zehatzak eskatzen dituen zerbitzua delako. Hemen geratuko diren lanpostu iraunkorrak dira”. Mondragon Unibertsitateko errektoreak gehitu du: “ez dugu makina saldu nahi; hemen geure makinen bidez sortu baizik, hau da, zerbitzu aurreratuak saldu”.

Talentua, etorkizuneko industriarako beharrezkoa

“Garrantzitsuenak pertsonak dira” errepikatzen du Atxak, eta gehitu du “herrialde mailan, Euskadiko lehiakortasun-trebakuntzak izango duen rolaren inguruko hausnarketa behar dugu”. Gainera “euskal enpresen kasuan, lehiakortasun maila talentua erakartzeko eta jadanik baduena garatzeko duen gaitasunaren bidez neurtuko da. Honi gagozkiolarik, enpresen eta unibertsitateen arteko elkarlanak iraunkorra izan behar du enpresentzako ezagutza eta teknologia sortuko dituzten proiektuak pertsonen bidez garatu ahal izateko” aurreratu du.

Eta jarraitu du esanez: “Mondragon Unibertsitateak denbora asko darama enpresekin elkarlanean ikasleen ikerketa proiektuen bidez. Trebakuntzak eskura dituen tresna guztiak baliatu behar ditu enpresaren eta unibertsitatearen artean: formatu dualak, gradu, master edo doktorego amaierako lanak”.

Atxak honakoa hau dio euskal hezkuntza sistemaz: “industriara bideratutako unibertsitate eta lanbide heziketa lehiakortasun-abantaila handiak dira. Gurean bezala, honelako trebakuntza existitzen denean, industria indartsua izaten da, eta leku horietan, per capita errenta altuagoa izaten da, langabezia-tasa baxuagoa”. Hala ere, “Euskadik, demografiaren ondorioz, harrobi txikia du eta ondorioz, entrenamendu onak behar ditugu Championsa jokatuko badugu”, adierazi du futbola baliatuz.

“Eta gaur egungo profesionalek jarrai dezaten, trebakuntza behar dute, etorkizunean teknologia, teknologia eta teknologia besterik ez baita egongo” amaitzen du.

AFMko presidenteak ere “guztiak daraman abiaduran ezin dugu era sekuentzialean funtzionatu: unibertsitateak trebatu egiten du, enpresak I + G…, guztiak batera joan behar duela” uste du.

“Trebakuntza eta doktorego ikerketa marko egonkorrak behar ditugu” esan du Atxak. “Doktoregoa enpresa batean egitearen aukera urrea da. Aurrez aipatu dugun sareak doktorego eta masterretako trebakuntza ikerketara gerturatuko balu, arrakasta itzela litzateke”.

IK4ko Aranburu ados dago eta Alemaniako enpresek 18 urteko gazteak fitxatzen dituztela eta bertan profesionalki garatzeko gradua bekatzen dietela gogorarazi du.

“Euskal hezkuntza sistema oso ona da, horregatik eraman behar da lehiakortasun estrategiaren erdigunera”, nabarmendu du Gipuzkoako unibertsitateko errektoreak. “Atxarekin ados”, esan du Aranburuk. “Oso pertsona kualifikatu gutxi izango ditugu eta talentu hori inportatu beharko dugu. Doktore gehiago beharko ditugu. Ondare beharrezko baina urria dira. Horrenbestez, gaitasuna eta ezagutza dituzten pertsonak ditugu, eskulan ez kualifikaturik ez baita izango. Talentu propioa eta kanpokoa erakartzeko gai izan behar dugu”.

 

Ekosistema batua

Alberto García Erauzkinek dakar azken eztabaida-gaia: zer ekar diezaieke nazioarteko enpresei euskalduna bezain ekosistema industrial trinkoak. Berak argi dauka: “espezializazioa eta indargune zientifiko-teknologikoekiko ardura”. AFMko López Usozek “geure ekosistema industrialak urteetan zehar lortu duen onespena daukala” uste du. IK4ko Aranburuk “I + G proiektuak frogatzeko azpiegitura berritzaileak ditugu; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema egiaztatua eta egokitzeko gaitasuna duen espezializazioa”. Mondragon Unibertsitateko Atxaren iritziz, “enpresek unibertsitateko talentu estrategiak laguntzen dituzte teknologia eta ezagutza sortzeko”.

Esmorísen ustez, “industriak kalitatea, produktibitatea eta prozesuetako inteligentzia areagotzeko gaitasuna du eta hori negozio aukera berri gisa uler daiteke”. Tecnaliako López Atxurrak amaitu du esanez: “hainbat erakunde mota nahasten dituen Basque Industry 4.0k bezalako konplexutasuna eta garrantzia dituen ekimena ez da posible herrialde ikuspegi bateraturik eta elkarlanik gabe.”

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago