Egoitza Bilbon duen erakunde horren egitekoa da Euskal Autonomia Erkidegoaren garapena gidatzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko. BAICek hainbat jarduera-arlotan lan egiten du, teknologia horren inguruan planteatzen diren erronka konplexuei irtenbideak emanez. Martxan jartzen enpresa handiek, startupek, IKT hornitzaileek, ezagutza-eragileek eta Eusko Jaurlaritzak osatutako talde sustatzaile batek lagundu du.
Adimen Artifizialeko Euskal Zentroak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan dihardu Global Innovation Day jaialdian. Ongi etorri!