Azaroaren 4an Bilboko Azkuna Zentroan egindako euskal berrikuntzaren hitzordu handian, adimen artifizial sortzaileari buruzko ikuspegi aditua eskaini zuten Jose Antonio Lozanok, Basque Center for Applied Mathematics-eko (BCAM) zuzendari zientifiko eta UPV/EHko irakasleak, eta Iñaki Suarezek, Basque Artificial Intelligence Center-eko (BAIC) Teknologia zuzendariak. Bi aditu horiek Global Innovation Dayren “Aditu Fokoen” protagonistak izan ziren. 13. edizioak adimen artifiziala izan zuen protagonista, eta, bereziki, haren bertsiorik aurreratuena, adimen artifizial sortzailea.

Suarezek adimen artifizialaren potentziala azpimarratu zuen, eta honela deskribatu zuen: “hurrengo iraultza industrialaren motorra eta aukera mugagabez betetako etorkizun baterako atea irekitzen digun gakoa”. Euskadiren egoerari dagokionez, BAICeko teknologia-zuzendariak azpimarratu zuen “bide egokian” gaudela, euskal enpresen % 12,2 dagoeneko AAren eragiketetan integratzen ari baitira, 400 kasu eta 7.400 profesional aritzen baitira.

Ildo horretan, Jose Antonio Lozano BAICeko teknologia-zuzendariak honako hau gaineratu zuen bere hitzaldian: “Euskadin, nahiz eta ezin garen zuzenean lehiatu Google edo Microsoft bezalako erraldoiekin, ekarpen esanguratsuak egiten ari gara bidezko ikaskuntzan (fair learning), algoritmoetan alborapenak ezabatzea bilatzen baitu, eta ingurune aldakorretan ikastea, denborarekin eboluzionatzen baitute”.

Bi adituen esku-hartzea Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren BCAMek eta BAICek Global Innovation Day egunarekin duten lankidetzaren barruan dago. Gainera, bi ikerketa-zentroek edizio honetan aurkeztu diren 6 kasu praktikoen aukeraketan parte hartu dute. Kasu horiek guztiak euskal enpresek eta erakundeek bultzatu dituzte, eta adimen artifizial generatiboak Euskadiko hainbat sektore eta esparrutan duen eraginaren adibide argia dira.

Protagonisten hitzaldi osoak:

-Iñaki Suárez, Basque Artificial Intelligence Centerreko (BAIC) Teknologia zuzendaria

– Antonio Lozano, Basque Center for Applied Mathematics-eko (BCAM) zuzendari zientifikoa eta UPV/EHko irakaslea

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago