Euskal kultura eta gizarteko gizon-emakumeen izena daramaten ehunka kale, ikastetxe eta eraikin ikusten dira egunero. Baina, jakin badakigu nor izan ziren Gabriel ArestiJoan GaraiMaria Maeztu edo Dolores Ibarruri?

Euskomedia Fundazioak euskal pertsona ospetsu horietako batzuk aukeratu ditu eta mikrobideo animatuak egin ditu, minutura iristen ez direnak, eta pertsona ospetsu horien bizitzako bost bizipen, esaldi eta irudi esanguratsuenak jasotzen dira horietan.  

Bideo-zerrenda honetan Badakizu” proiektuaren biografiak erakusten dira.

Eta, ondoren, euskal zientzialari ospetsuenen bideoak “Nor-Nori-Nork” proiektuan jasoak.

Gainera, Auñamendi Euskal Entziklopediak pertsona hauen eta beste askoren azterketa zehatzagoa eskaintzen du horietako bakoitzaren bizitzan sakontzeko. Klik bakarrera duzu ezagutza eta 30 segundo baino gehixeagoan, jada ez dago aitzakiarik ikasten ez jarraitzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago