Last call. 2 egun bakarrik falta dira Euskadiko berrikuntzaren jaialdirik handienerako.

Ekainaren 3an Bilbon euskal berritzaileen komunitateak hitzordua du Euskalduna jauregian:

–          Berrikuntzan ikasteko: 39 tailer 1.270 posturekin

–          Networking: 41 txoko harremanak egin eta zure agenda sendotzeko

–          Berrikuntzaren egoera ezagutzeko nazioartean erreferente diren 27 ahotsen bidez

–          Etorkizuneko 10 proiektu berritzaileak zein diren jakiteko showcase batean

–          Berrikuntzako 8.000 metro koadroz gozatzeko

Hori guztia 108 erakunderen ekarpen eta lanari esker, urteroko gertakizun honen antolaketan eta diseinuan konprometituta daudelarik.

Libre dauden azken plazak, esteka honetan:  

https://www.eventbrite.es/e/registro-global-innovation-day-2015-16690433536

Eta irudi batek mila hitz baino gehiago balio duenez, Innobasquek, Kutxabanken laguntzaz, zuretzat berrikuntza zer den jakin nahi du. Horretarako, lehiaketa antolatu da Instagramen. Urratsak errazak dira:

  1. Argazki bat egin, berrikuntza zer den erakutsiko duena
  2. Erantsi #Global2015 hashtag edo traola
  3. Jarraitu @Innobasque kontua

Ekainaren 3ra arte 10 argazki gustukoenak jasoko dira eta horien artean 2 sarrera zozkatuko dira BBK Live Festival-erako, uztailaren 9rako (osteguna), KUTXABANKen kontu bat eta kreditu- edo zordunketa-txartel bat duten titularren artean.

Partekatu albiste hau