Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea zientziaren gizarte-komunikaziorako ekinbiderik handienetako bat da. 2001etik antolatzen da Euskadin eta Europan dibulgazio-proiektu garrantzitsu hau: zientzia eta teknologia arloetako euskal ahalmen edo gaitasunak gizarte osoari erakusten dizkio, eta zientzia eta  berrikuntzarako gizarte-ingurune egokiagoa sortzen du, ezagutzan oinarrituriko ekoizpen-eredu eta gizarterantz aurrera egiteko.

Datorren azaroaren 6an izango da Bilbon hasierako ekitaldi ofiziala, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, eta bertan izango da Zientzia, Teknologia eta  Berrikuntzaren Euskal Kontseilua ere. Ekitaldira edonor joan daiteke, aski da esteka honetan izena ematea. Bertan, lehen mailako adituek talentuaren gaia jorratuko dute zientzia, teknologia eta berrikuntzaren ikuspegitik.

Sener-eko zuzendari nagusiak, Jorge Unda, parte hartuko du eta horren ostean izando dan mahai inguruan honako partaide hauek izango dira:  Fernando Jauregui, Irisbond-eko sortzaile eta zuzendari nagusia; Fernando Cossio, Ikerbasque-ko zuzendari zientifikoa eta  Ángel Domingo, Berrikuntza, Generalitat de Catalunya-ko Hezkuntza sailako Formakuntza eta Orientazio zuzendaria.

Zientziaren XVII. Asteak Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzen lagunduko du; izan ere, azken hamarkadetan arrakastaz gauzatu da EAEn zientzia- eta teknologia-politika lehiakor garrantzitsua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragile guztien konpromisoa duena. Askotariko jardueren bidez, eragile horiek publiko heterogeneoen artean sozializatzen dituzte zientzia, teknologia eta berrikuntza arloko aurrerapenak, baita Euskadin garatzen ari diren ikerketa bikain eta espezializaturiko ildo nagusiak ere. UPV/EHUk bere jarduera-zikloa antolatu du Zientzia Astearen esparruan, Bilbon, Donostian, Gasetizen eta Barakaldon.

Ospakizun honek ikusgai bihurtzen du zientzia, teknologia eta berrikuntzak gizartean eta ekonomian duten eragina Euskadik gizarte eta ekonomia arloetan dituen erronka nagusiak (adibidez, zahartzea, langabezia, lehiakortasuna, giza garapen iraunkorra, osasuna…) konpondu ahal izateko. Azken batean, berrikuntza aldarrikatu nahi du gure orainaren arrazoi eta gure etorkizunaren giltza gisa.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago