Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sarearen ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da gure berrikuntza-agenda, eta horrek berrikuntzaren gertaera gogoangarri nagusiak ezagutarazten ditu. 

Esteka honetan, berrikuntzarako eta I+G arlorako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak biltzen dituen txosten bat dago. 

Urtarrilaren 25ean

AUTOMOBILGINTZAREN SEKTORERAKO RESKILLING PROGRAMAK.ROBOTIC PROCESS AUTOMATION (RPA) IKASTAROA

19 eta 29 urte bitarteko gazteentzako ikastaroa. RPA (Robotic Process Automation) prozesuak automatizatzeko sistema bat da. Bizkor hazten ari den teknologia bat da, eta, hari esker, enpresek giza erabiltzaileen ekintzak imitatzen dituzten software-sistema adimendunak edo software-robotak aplika ditzakete. Era askotako industrietan ezar daiteke, baldin eta pertsonek bolumen handiko zeregin errepikakorrak egiten badituzte; horrela, zeregin horietatik liberatu, eta balio handiagoko zereginak egin ditzakete. Prestakuntza-programa honetan ez da aurretik ezer jakin behar. Enplegura bideratuta dago, eta, haren bidez, ikasleak prozesuak automatizatzeko talde batean sartzeko behar dituen gaitasun tekniko eta profesional guztiak garatuko ditu. Batez ere automobilgintzaren sektoreko enpresetan eta beharretan jarriko da arreta. 

Antolatzaileak: EOI Escuela de Organización Industrial, Fundación Generation eta Gestamp

 

Urtarrilaren 26an

RIS3 EUSKADI PRESTAKUNTZA. MERKATUKO BERRIKUNTZARI BURUZKO PRESTAKUNTZA PROGRAMA

Prestakuntzaren edukiak: marketinaren inguruko kontzeptuak (marketinaren balio katea) ezagutu eta sakontzea; marketina lantzeak, ikuspuntu integral batetik, enpresarentzat dakartzan inpaktu, onurak eta aukerak; enpresa batek arlo honetan berrikuntza lortzeko eman beharreko urratsak, hainbat sektore eta tamainako euskal enpresetako aplikazio kasuekin, ETEei arreta berezia jarrita; eta arlo honetan ezaguera gehiago lortzeko eskuragarri dauden baliabideak.

Antolatzaileak: UPV/EHU, Eurogap eta Innobasque.

 

Urtarrilaren 28an

STEAM EUSKADI TOPAKETAK. STEAM EKIMENAK GARATZEKO IKASKUNTZA TESTUINGURU ERREALAK

STEAM Euskadi Topaketak hainbat prestakuntza webinariok osatutako zikloa da, non STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen diren, hala nola ikasgai ezberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, neska gazteen bokazio teknologikoak, edota ikasgelako jardueren diseinuan aniztasuna nola integratu. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldien bidez egingo dira, 17:30ean. Saio honetan jarraian adierazitako proiektuekin garatutako lankidetza aztertuko da: Gaztelueta Ikastetxearen «Forensic Science» proiektua eta C.F. Somorrostro zentroaren «Las colillas de tabaco ni son semillas ni se esFUMAN» proiektua.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque-ren laguntzarekin.

 

WEBINARIOA: NOLAKOA IZANGO DA ETORKIZUNEKO HEZKUNTZA?

Etorkizunera begira eta egungo pandemiatik haratago, nola aldatuko da hezkuntza? Pasa den urteko gertakariek teknologiaren eta lineako ikaskuntzaren erabilera azkartu egin dute, baina ez dakigu hezkuntza sistemak erritmo berean egokitzen ari diren. Zeintzuk dira honek dakartzan aukera berriak? Zeintzuk dira orain ditugun egituretako zenbaitek, esaterako, goi mailako hezkuntzak, gainditu beharko dituzten erronkak? Eta, are garrantzitsuagoa dena: nola presta ditzakegu gazteak hobe etorkizunerako aldi berean behar dugun eskulana izatea bermatuta?

Antolatzaileak: ELGA eta Education and Employers.

 

RIS3 EUSKADI PRESTAKUNTZA. KONTSUMITZAILEARENGANDIK GERTUAGO 4.0 TEKNOLOGIEI ESKER

Merkataritza- eta marketin-estrategiak hobe ezagutzeko eta azken kontsumitzailearen jokabidera egokitzeko 4.0 teknologien aplikazioari buruzko berrikuntza irekiko proiektuaren emaitzak ezagutzera ematea. Kontsumitzailea eta haren erosketa eta kontsumo ohiturak aldatzen ari dira merkatuaren digitalizazioari esker. Informazioa eskuragarriago egoteak eta eskaintza zabalago bat izateak kontsumitzaile zorrotzagoak sortzen ditu, non eta nola erosi libreki hautatzen dutenak, teknologia horien laguntzarekin. Era berean, tresna digital ugari daude kontsumitzailea hobe ezagutzeko eta harekin zuzeneko kontaktua ezartzeko eta, horri esker, elikadura enpresek informazio hori kontuan har dezakete produktu berriak garatzeko orduan, merkataritza eta marketin planak diseinatzeko orduan eta epe luzerako lehentasunezko loturak ezartzeko orduan. Jardunaldi honetan ezagutzera emango dira 4.0 teknologiek duten potentziala kontsumitzailea ezagutu eta harekin harremana ezartzeko helburuetarako, eta baita hurbiltze hori ahalbidetzeko balio duten eta merkatuan probatu diren tresnen multzo zabala ere.

Antolatzaileak: Tech Friendly, Eurogap, Hazi, Euskadiko Elikaduraren Clusterra, Eusko Jaurlaritza eta Innobasque.

 

 

RIS3 EUSKADI PRESTAKUNTZA. TEKNOLOGIA KULTURAREN ZERBITZURA 

 

 

Urtarrilaren 29an

PANDEMIA GARAIKO FINANTZAKETARI ETA LIKIDEZIARI BURUZKO FORO DIGITALA

Parte hartzaileak: Zenon Vázquez, Elkargiko zuzendari nagusia eta José Carlos García de Quevedo, ICOko presidentea.

Antolatzailea: Elkargi.

 

HITZALDIA: 2021erako ETORKIZUN EKONOMIKOA ETA FINANTZARIOA

Irakaslea: Emilio Ontiveros, Analistas Financieros Internacionales enpresaren presidentea. Streaming bidez ikusi eta entzun ahal izango da hitzaldia.

Antolatzaileak: Deusto Business School eta Elkargi.

 

DATA 2030.“FINANTZEN SEKTOREA DATUEN IRAULTZAREN AURREAN”

Parte hartzaileak: Antonio Lorenzo, elEconomista Digital 4.0 argitalpenaren zuzendaria; Carlos Abarca, Banco Sabadell bankuko teknologia eta administrazio zentralizatuko zuzendaria; Álvaro Martín, BBVA bankuko datu estrategiaren arduraduna; Fernando Lipúzcua Guisasola, ING bankuko Chief Data Officer Espainia eta Portugalerako; Juan Francisco Riesco, Mutua Madrileña mutualitateko datuen zuzendaria; Daniel Villatoro, Openbank bankuko Chief Data Scientist; Paco Romero, Oracle Ibérica enpresako Technology Country Leader.

Antolatzailea: El Economista.

 

Otsailaren 1 eta 5 bitartean

ELGA ERAKUNDEAREN NAZIOARTEKO HITZALDIA LANEKO ADIMEN ARTIFIZIALAREN, BERRIKUNTZAREN, PRODUKTIBITATEAREN ETA GAITASUNEN INGURUKOA

Adimen artifiziala mundu osoko ekonomiak eta gizarteak aldatzen ari da, produktu eta zerbitzu berriak eskainita eta produktibitatea hobetzeko, efizientzia areagotzeko eta kostuak murrizteko promesak eginda. Hala ere, adimen artifizialaren ezarpenak hainbat galdera eta kezka planteatzen ditu, automatizatu daitezkeen lanen multzoa aldatu eta, agian, azkartu ere egiten baitu, eta lana egiteko modua eraldatzen baitu. 2021eko Laneko Adimen Artifizialari, Berrikuntzari, Produktibitateari eta Gaitasunei buruzko ELGA erakundearen Nazioarteko Hitzaldiak (AI-WIPS) aditu tekniko eta politikariak elkartuko ditu gaitasunetan eta adimen artifizialaren ezarpenean gertatzen ari diren aldaketa azkarrak eztabaidatzeko, eta horrek lan merkatuetan eta gizarteetan dituen eraginak aztertzeko. Lineako ekitaldiak hainbat saio izango ditu otsailaren 1etik 5era bitartean, gai hauen ingurukoak, besteak beste: adimen artifiziala enpresetan hedatzeko dinamika eta abiarazleak; adimen artifizialaren gaitasunak eta harekin lan egiteko behar diren trebetasunak; eta adimen artifizialeko sistemen sailkapena erantzule politikoen inpaktu ebaluazioetan laguntzeko. Ekitaldiaren helburua da eztabaida politikoa sortzea eta lankidetzak sustatzea, adimen artifizialaren lan munduko ezarpena eraginkorra eta onuragarria izan dadin, arreta pertsonengan jar dezan eta herritarren aldetiko onarpena lortu dezan.

 Antolatzailea: Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA)

 

Otsailaren 1ean

AUTOMOBILGINTZAREN SEKTORERAKO RESKILLING PROGRAMAK. IKASTAROA: EKOIZPEN-PROZESU ADIMENDUNETAN ADITUA

19 eta 29 urte bitarteko gazteentzako ikastaroa. Gaur egun, gero eta lehiakortasun eta produktibitate handiagoa eskatzen zaie ekoizpen-sistema industrialei, eta enpresetako automatizazio industrialeko sistemak eta kudeaketa-sistema digitalak bilakaera teknologiko bizkorra izaten ari dira. Itxuraz bi alderdiak areagotu egingo direnez, beharrezkoa da teknikariek bi alderdi horien ikuspegi orokorra izatea. Ikastaro honi esker, fabrikazio adimenduneko sistemetan aditu gisa jardun ahal izango du ikasleak zeregin ugari automatizatuta dauzkaten automobilgintzaren sektoreko enpresetan, baldin eta haien jarduerek lan- eta kudeaketa-sistema digital guztiak integratzeko joera badute. 

Antolatzaileak: EOI Escuela de Organización Industrial, Fundación Generation eta Gestamp

 

Otsailaren 4an

WEBINARIOA: INPAKTU DIGITALA MUSEOETAN ETA KULTURA ETXEETAN

Kultura etxeek, erakusketa aretoek, museoek eta abarrek, eta baita artistek ere, gaur, inoiz baino gehiago, erronka honi aurre egin behar diote: euren ateak zabaltzea okupatzen duten espazio fisikoaz haratago. Bisitaldien mugaketek, artea hedatzeko beharrak eta euren jarduera orotariko publikoengana hurbiltzeko beharrak argi utzi dute lineako kanalak erabili behar direla eta negozio bide berriak arakatu behar direla, areto hauek duten gaitasun fisikoa zabaldu ahal izateko. Saioan zehar azalduko dira jarraitu beharreko estrategia digitalak eta estrategia horien inguruko ekarpen garrantzitsuenak egin ditzaketen eragileen esku hartzeak.

Antolatzailea: Lin3s.

 

Otsailaren 11n

STEAM EUSKADI TOPAKETAK. STEAM HEZKUNTZAN GENERO-IKUSPEGIA BARNERATZEKO BALIABIDEAK

STEAM Euskadi Topaketak hainbat prestakuntza webinariok osatutako zikloa da, non STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen diren, hala nola ikasgai ezberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, neska gazteen bokazio teknologikoak, edota ikasgelako jardueren diseinuan aniztasuna nola integratu. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldien bidez egingo dira, 17:30ean. Bertan azalduko dira Berrio-Otxoa Ikastetxearen “Auto Eztima” proiektua eta Deustuko Unibertsitatearen “Inspira STEAM” proiektua.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque-ren laguntzarekin.

Otsailaren 15era arte

BIOLOGIA MATEMATIKOAN EKUAZIO DIFERENTZIAL PARTZIALEN BIDEZKO MODELIZAZIOARI BURUZKO DOKTOREGO ONDOKO BEKA BATERAKO DEIALDIA

Deialdi honek pil-pilean dauden gaietan elkarrekin ikertzen aritzea sustatu nahi du (besteak beste, ikaskuntza automatikoko metodoak eta PDE izenekoak), eta, horrela, dauden ikerketa-arloak indartu eta sinergiak sortu, nagusiki biologia matematikoaren arloan. Edozein nazionalitatetako doktorego ondoko ikertzaileei zuzenduta dago programa. Urtebete iraungo dute kontratuek BCAMen (Basque Center for Applied Mathematics), eta beste urtebetez luzatu ahal izango dira Oxfordeko Unibertsitateko Matematika Institutuan.

Deitzaileak: BCAM eta Oxfordeko Unibertsitatea

 

Otsailaren 22an eta 23an

I+G SUSPERRALDIAN: ZER ESKAIN DEZAKE HORIZONTE EUROPAK?

I+Gk eta berrikuntzak era askotara zehaztu dute munduak COVID-19ari ematen dion erantzuna. Kontua da, orain, susperraldian eta haratago dauden eraldaketa ekologiko eta digitaletan zeregin garrantzitsua ere izango ote duten. Europar Batasuna Horizonte Europa abiarazteko prestatzen ari den bitartean, haren hurrengo I+G+b esparru-programak, Science|Business-ek, industria, politika, zientzia eta gizarteko liderrak bilduko ditu, Horizontek datorren hamarkadan modu errealistan eskain dezakeenaz eztabaidatzeko, baita pandemiatik “hobeto berreraiki” nahi den munduan I+G+b-k izango duen balio estrategikoaz ere.

Antolatzailea: The Science|Business Annual Network Conference

 

Otsailaren 25ean

 

STEAM EUSKADI TOPAKETAK. “STEAM ESPERIENTZIEN BIDEZ KULTURA ZIENTIFIKOA BULTZATZEA”

STEAM Euskadi Topaketak hainbat prestakuntza webinariok osatutako zikloa da, non STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen diren, hala nola ikasgai ezberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, neska gazteen bokazio teknologikoak, edota ikasgelako jardueren diseinuan aniztasuna nola integratu. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldien bidez egingo dira, 17:30ean. Kurtze Barri Eskolaren eta Elhuyarren proiektuak aurkeztuko dira.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque-ren laguntzarekin.

 

Martxoaren 11n

STEAM EUSKADI TOPAKETAK. “NOLA BULTZATU IKASGELAN STEAM DIZIPLINEN ZEHARKAKOTASUNA?

STEAM Euskadi Topaketak hainbat prestakuntza webinariok osatutako zikloa da, non STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen diren, hala nola ikasgai ezberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, neska gazteen bokazio teknologikoak, edota ikasgelako jardueren diseinuan aniztasuna nola integratu. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldien bidez egingo dira, 17:30ean. Proiektu hauek azalduko dira: UPV/EHU unibertsitatearen hezkuntza aplikazioen azoka eta Don Bosco ikastetxearen “Una mano STEAM solidaria” proiektua.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque-ren laguntzarekin.

 

Martxoaren 25ean

STEAM EUSKADI TOPAKETAK. “STEAM HEZKUNTZA: ELKARBIZITZA ETA ANIZTASUNA LANTZEKO BIDEA”

STEAM Euskadi Topaketak hainbat prestakuntza webinariok osatutako zikloa da, non STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen diren, hala nola ikasgai ezberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, neska gazteen bokazio teknologikoak, edota ikasgelako jardueren diseinuan aniztasuna nola integratu. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldien bidez egingo dira, 17:30ean. Proiektu hauek aurkeztuko dira: CEIP San Martin ikastetxearen “STEAM desde un punto de vista inclusivo” proiektua eta Suspergintza Elkartearen “Haritu” proiektua.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque-ren laguntzarekin.

 

Apirilaren 29an

GARAIA OPEN INNOVATION EKIMENAREN 2. EDIZIOA. Garaia Teknologia Parkean

Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren arloko esperientzia aitzindaria da, honako helburuak dituena: negozio aukera berrien sorrera eta euskal enpresen dibertsifikazioa eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea, lankidetzako berrikuntzari esker. Garaia Open Innovation ekimenak lankidetzarako aukerak eskaintzen ditu, euskal enpresen beharrei espezifikoki erantzuten dieten eta merkatura epe laburrean irits daitezkeen produktu, zerbitzu eta negozio berriak sortzeko xedearekin.

Garaia Open Innovation-ek proposatzen duena da Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek interes adierazpenak helaraz ditzaten, euskal enpresen beharrei erantzuten dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio kontzeptuak proposatuta. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean hedatuko dira eta hauek aztertu beharko dute proposamen horien potentzial teknologikoa eta negozio potentziala. Apirilaren 29an, Garaia Teknologia Parkean, biltzar bat antolatuko da euskal enpresen zein hautatutako proposamenen egileak diren Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen parte hartzearekin.

Antolatzailea: Arrasateko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop. erakundearen laguntzarekin.

 

Partekatu albiste hau