Asmatua dagoen irtenbide bat aplikatzea, prozesuak birdiseinatzea, gertatzen uztea, porrota ez estigmatizatzea eta berriro saiatzea: hori guztiori da berrikuntza, berrikuntza txikiak dira, baina guztion bizitzan, negozioetan, besteekiko harremanetan eragin handia izan dezaketenak. Ez dago gurpila berriro asmatu beharrik, zeren eta, zenbat eta berrikuntza gehiago, orduan eta gogo handiagoa berritzeko, emaitzak ikustean, garbi geratzen baita berrikuntzak funtzionatzen duela.

Ekainaren 3an Bilbon, Global Innovation Day-n, Innobasque sareko ia 100 erakundek 41 txoko jarriko dituzte zure eskura; topaketa-guneak dira berrikuntza iraultzaileak daudela egiaztatzeko, baina baita berrikuntza apalagoak ere, zuk ukitu, ikusi, inspiratu, kolaboratu, parteka ditzazun. Eta egiaztatuko duzu Euskadik are herrialde berritzaileagoa izan nahi duela. Txokoak aproposak dira zure harreman-sarea aktibatu eta aberasteko eta networking egiteko.

Ausartuko zara berrikuntzara? Emazu izena hemen.

Partekatu albiste hau