Juan Cofiño Asturiasko Gobernuko presidenteordea, Borja Sanchez Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate sailburuarekin batera, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian izan da gaur, honen lan-eredua ezagutzeko. Manuel Salaverria Agentziako presidenteak eta Leire Bilbao zuzendari nagusiak egin diete harrera. Alberto Garcia Erauzkin ere bertan egon da .

Asturiasek bere berrikuntza-sistema berritu nahi du eta horretarako euskal eredua sakonki ezagutzea erabaki dute. Bileran, Euskal Berrikuntza Sistemaren elementu bereizgarriak, lankidetza publiko-pribatu handia, berrikuntzan egindako euskal inbertsioa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen eginkizuna eta RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko euskal estrategia aztertu dituzte.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago