Arrasateko, Deustuko eta UPV/EHUko unibertsitateek Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen irekiko dituzte beren egoitzak larunbat honetan, goizeko 09:00etatik 10:00etara, FIRST LEGO League Euskadiren hezkuntza-txapelketa hartzeko. Sari-banaketa 14:45etik aurrera,

Euskadiko 57 ikastetxetako 171 taldek eta 1300 ikaslek hartuko dute parte hainbat egoitzatan izango den final horretan. Talde bakoitzak berrikuntza-proiektu bat edo programatu duten robota aurkeztuko du, nork bere balioak agertuz. Horrez gain, 390 boluntario ere izango dira, hainbat eginkizunetan: epaile, arbitro, zientzialari, eta taldeen laguntzaile. Zortzi talde sailkatuko dira Espainiako finalerako. Martxoaren 16an izango da final hori, Alacanten.

Gazteen artean zientziarako eta teknologiarako bokazioak piztea helburu duen hezkuntza-programa honen 15. edizioan 2.800 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte aurten, eta 6 hilabetetan aurtengo erronkari egin diote aurre: MASTERPIECE, teknologia eta sormena uztartuz. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Deustoko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) izan dira ekimenaren antolatzaileak.

Kontsultatu hemen ordutegiak, programak eta jarduerak egoitza guztietako Opengunean: https://www.innobasque.eus/eu/educacion-steam-eu/first-lego-league-euskadi/

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago