Deusto Business School eta IESEko irakasleak eta lidergoan adituak, Jon Segoviak, astea amaitzeko esan zuen: “ez dago aldaketarik krisirik gabe”. Innobasque saretik honako ekimen hauek proposatzen dira disrupzioak eragiteko:
AZAROAREN 4RA ARTE
Doktoratu ostekoentzat deialdia
BCAM Basque Center for Applied Mathematics
URRIAREN 14TIK AZAROAREN 15ERA
Kalea egitea
Antolatzaileak: ColaBoraBora, Civersity UPV/EHU, Zaramari, EHUkultura UPV/EHU
Auzoaren hobekuntzarako modu iraunkorragoan lagungarri izan daitezkeen esperientziak partekatzeko eta baterako estrategien diseinuan lan egiteko aukera. Goialdeko Auzoetako Taldeak Koordinatzeko Batzordearen saio estrategikoetan detektaturiko premietako batzuetan sakontzeko une bat izango da; izan ere, martxan jarriko da Komunitate Plan berria, datozen 4 urteotan Bilbo Zaharraren eraldaketarako ildoak markatuko dituena, martxan jarriko baita.
URRIAK 18
PechaKucha berezia Ekintzaileentzat
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapen Saila, Bilbao Metropoli-30-ek koordinatuta.
Bilborockm-en, Bilbon
19:00etatik 21:00etara
Hainbat emakume ekintzailek beren proiektuak aurkeztuko dituzte. Ekitaldi hau emakume ekintzaileentzako laguntza-, prestakuntza- eta sormen-programa den eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Sailak gidatzen duen ANDREkintzailea Programaren esparruan egiten da, Bilbao Metropoli-30ek koordinatua, eta AED Emakumeekin eta Peopleing-ekin lankidetzan. Bertaratzeko asmoa aurrez jakinarazi behar da: [email protected]
URRIAK 18 eta 19
Antolatzailea: El Correo
Bilbon
B-Venture prestakuntza- eta azelerazio-programa da, non 20 proiektu aukeratuko ditugun proposamenaren izaera berritzailearen, bideragarritasunaren, eskalabilitatearen eta inbertitzaile izan daitezkeenentzako interesaren arabera. Baina, gainera, aurrez aurreko ekitaldia da, non inbertitzaile handienetako batzuk, azeleratzaileak, arrisku kapitaleko enpresak… izango ditugun, eta hitzaldiak eta lantegiak emango dituzte beren ikuspegia eta esperientzia azaltzeko Espainiako eta nazioarteko ekintzailetza-panoramari buruz. Arreta berezia jarriko zaio Latinoamerikako merkatuari.
URRIAK 21
Brunch &Learn: ETE hodeitik kudeatzeko abantailak eta tresnak
Antolatzaileak: Aplimedia eta Dis-Process
Lekandenen, Bizkaiko Teknologia Parkean
9:00etatik 12:00etara
Cloud computing ez da aldaketa teknologikoa bakarrik, baita kultura-aldaketa ere erakundeak antolatzeko moduan. Hodeian tresnak izateak kostu eta denbora-aurrezki handia esan nahi du ETEentzat, eta gainera beste onura batzuk: malgutasuna, berehalakotasuna, mugikortasuna eta segurtasuna.
URRIAK 20 eta 21
Visio 2016 Biltzarra
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Beaz, Tecnalia eta IK4 Research Alliance
Gasteizen
Nazioarteko Biltzarra Erakundeen Berrikuntzarako Zaintzaz eta Inteligentzia Sistematikoaz. Hitzordu honen helburua zaintza estrategikoa sustatzen edo/eta beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren profesionalen eta erakundeen arteko topaketa da.
URRIAK 20 eta 21
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Portugaleten
Enplegu-azoka eta topaketa-gunea Bizkaian enpleguan inplikaturiko eragile guztientzako; topaketa honen bidez prestakuntza, enplegu eta ekintzailetzaren egungo egoerari buruz ezagutza sortu eta zabaldu gura da.
URRIAREN 21ETIK AZAROAREN 17RA
PMP ziurtapenerako programa
Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea
Proiektu-zuzendaritzako ikastaroa, eraginkortasun egiaztatua duten nazioarteko estandar, eredu eta jardunbide aurreratuenen araberakoa, kudeaturiko proiektuen arrakasta erraztuko duena. Helburua da Proiektuen Zuzendaritzarako Gaitasun Profesionaleko PMP® Ziurtagiria lortzea parte-hartzaile guztiek, globalki aitorturiko ziurtagiria eta egunetik egunera gero eta erakunde eta enpresa gehiagok eskatzen dietena mundu osoan beraientzat egiten diren proiektuen arduradunei.
URRIAK 24-25
PDU ikastaroa: Proiektuen Kudeaketa MS-Project-ekin
Microsoft Project software tresnak proiektu-kudeaketan eskaintzen dituen aukerak erakutsiko dira era integralean. Batez ere praktikoa den ikastaro honetan proiektuen plangintza, egokitzapen, jarraipen eta itxieran sarturiko jarduerak inplementatuko dira.
URRIAK 25-27
Antolatzailea: ACCIÓ eta Fira de Barcelona.
Bartzelonan
Nazioarteko biltzarra industria-arlorako Gauzen Interneti lotua. IoT iraultza enpresentzat erronka da beren makinak, prozesuak, pertsonak eta produktuak konekta ditzaten, eraginkortasunean irabazi, kostuak gutxitu, eragiketak hobetu eta bezeroaren asetasuna areagotzeko. Nazioarteko biltzarraren ardatza IoT-en erronka izango da honako arlo hauetan: Fabrikazioa, energia, garraioa, osasuna, enpresa-eraldaketa, berrikuntza eta teknologia. Biltzar honen barruan, Enterprise Europe Network sareak Brokerage Event antolatzen du, eta bertan aukera izango da gai honetan industriako liderrekin harremanetan jartzeko, aurrez hitzartutako 30 minutuko bilerak eginez.
URRIAK 27
Errehabilitaziorako gailu medikoei buruzko I. Lan Jardunaldia
Antolatzailea: Tecnalia
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean
9:00etatik 14:00etara
Industria errehabilitazioaren mundura hurbiltzeko jardunaldia da hau, biztanleriaren zahartzeak sendotuko duen sektorea baita. Gailu medikoak garatzera orientatzea oraindik aukera natural on bat da lehiakortasuna areagotzeko interesa duten euskal enpresentzat, batez ere etorkizunerako apustua den eremu baterantz dibertsifikatu nahi badute, edo hori bateragarri egin beren ohiko jarduerarekin. Osasunaren industria berritzailea ─proiekzio globalarekin, pertsonen eskariekin eta merkatuaren eskakizunekin bat datorrena eta Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategian (RIS3) ongi kokaturikoa─ sortzea palanka bat izan daiteke gure industriaren lehiakortasunerako, sofistikazio eta balio erantsi handiko sektore batean sartu ahal izateko
URRIAREN 30ERA ARTE
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea
Euskadik azaroaren 7tik aurrera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea ospatuko du. Erakundeek parte hartzeko jarduerak, tailer edo lantegiak, hitzaldiak, workshop-ak, mahai-inguruak… aurkeztu nahi badituzte, horretarako epea urriaren 30ean amaituko da.
URRIAREN 31RA ARTE
Urteko galdera/ Pregunta del año
Antolatzailea: Eusko Ikaskuntza
Beste edizio bat Euskal Komunitate Globala kezkatzen duen gaiari erantzuteko etorkizuneko ikuspegitik. Erakundea galdera horren formulazio-fasean dago, eta gustatuko litzaioke iradokizunak jasotzea. “Urteko galdera” tribuna irekia da, eta urtero galdera bat lantzen da bertan, egileen eta irakurleen komunitateak berak erabakia. Eztabaida eta hausnarketarako gunea da, ibilbide nabarmeneko jendearen ekarpenak jasotzen dira bertan egungo arazo eta erronken inguruan gizarte, kultura, zientzia edo teknologiari buruzkoak.
URRIAREN 21ETIK ABENDUAREN 9RA
Nazioarteko I+G+b Proiektuen Kudeaketarako V. Ikastaro Aurreratua.
Innobasquen, Bizkaiko Teknologia Parkean
9:00etatik 15:00etara
Antolatzaileak: Tecnalia, IK4 Research Alliance, Spri eta Innobasque
48 orduko ikastaro hau ostiraletan izango da, bikaintasunezko proiektuen prestakuntza eta kudeaketan erakundeetako langileak prestatzeko, beren erakundeei nazioarteko ikuspegia eta kokapena emateko, gure ekonomia, gizarte eta enpresen erronkei erantzuteko moduan. Ikastaro honek Horizon(te) 2020 programako proiektuen prestakuntzan eta kudeaketan sakontzen du batez ere, baina I+G+b finantzatzeko eskualde eta nazioko beste programa batzuen ezagutzari ere arreta berezia eskaintzen dio. Izena emateko epea 2016ko irailaren 12an hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da. Innobasqueko bazkideek %20ko beherapena izango dute matrikularen prezioan.
URRIAK 31
Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, autonomia-erkidegoko konpainia nagusi hauek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen konpromisoarekin, adibidez ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens, eta hauek sortu berri diren enpresa hauen hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dute.
AZAROAK 16
Antolatzailea: Spri
Donostiako Kursaalen
TEIC tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Gaian adituak direnen esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta ikuspegia bildu dira.
AZAROAK 23
Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libre eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea
LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronketan ardaztuta, baita ere software librearen erabilera berrietan finantza-arloan.