Hazinova programak ziurtatzen du parte hartu duten ETE-ek berrikuntza-proiektu bat egin dutela; SPRI Taldeak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatzen dute. 

Hazinnova ziurtagirien banaketa egin da gaur goizean Laudioko Kasinoan, eta 13 ETEri eman dizkiete. Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendari Leyre Madariagak eta Innobasqueko Enpresa Berrikuntzaren koordinatzaile nagusi Gotzon Bernaolak parte hartu dute ekitaldian. 

Guztira, 345 ETEk jasoko dute Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiria datozen asteetan zehar, Euskadiko hainbat udalerritan. Asteroko topaketa horien helburua da enpresa parte-hartzaile bakoitzari (164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban) pertsonalki eskerrak ematea eta berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu izanaren egiaztagiria ematea. 

Eusko Jaurlaritzako Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariekin batera, sareko tokiko eragileak ere izan dira bertan, ETE-ei laguntzen, proiektu horiek ezartzeko aholkularitza eman baitiete. Zehazki, hauek zian dira ekitaldian: Laudioko eta Amorebieta-Etxanoko udalak, Arabako Merkataritza Ganbera eta Elikadura Klusterra. 

Hauek dira egiaztagiria jaso duten enpresak:

  1. Aiaraldea Kultura eta Komunikazio Elkartea S. Coop.
  2. Autocares Sobron SL
  3. Destilerías Manuel Acha SA
  4. E-Block Energy Trade SL
  5. Gometegui Industrial, SL
  6. Grafik Sarea S.Coop.
  7. Imegar SA
  8. Iza Ascensores SL
  9. Lor-Kun SL
  10. Servicios Integrales de Rótulos Nervión SL
  11. Talleres Abasolo SA
  12. Técnicos del confort eléctrico SL
  13. Uriarte Iturrate SL 

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du, eta 50 orduko doako aholkularitza ematen du, administrazio-kargarik gabe, Euskadiko ETE-ek lehen urratsak eman ditzaten berrikuntzan, iraupen zehatza (3 hilabete) eta beren jarduketa-eremuan eragin handia izango duten proiektuekin. 

Bigarren edizioan parte hartzeko interesa duten enpresek esteka honetan eman dezakete izena; deialdia irekita egongo da datorren abenduaren 2ra arte.

Partekatu albiste hau