Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Otsailak 27
Jardunaldi hau datozen urteetan Adimen Artifizialak (AA) gizartean eta lan-munduan izango duen papera ulertzen laguntzeko diseinatuta dago. AAren munduko joera eta garapen gakoak eta industria eta testuinguru desberdinetan nola erabiltzen ari diren aztertuko dugu. Gainera, AAren erabilerari buruzko gogoeta etiko eta moralak landuko ditugu, eta teknologia horrekin lan-etorkizunerako nola prestatu ikusiko dugu. Halaber, gaur egun AA nola erabiltzen ari den erakusteko adibideak emango ditugu, eta AAren etorkizuneko perspektibak eztabaidatuko ditugu. Jardunaldiaren amaieran, AAk etorkizunean izango duen papera ulertzeko eta zure proiektu eta negozioetan teknologia hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar diren tresna eta ezagutzak izango dituzu.
Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala
Jardunaldi honetan honako helburu hauek lortzeko laguntzak aurkeztuko dira: industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40ra iristea; enpresen nazioartekotzea bultzatzea; energia berriztagarrien kuota energiaren amaierako kontsumoaren % 20 izatea; berotegi-efektuko gasen emisioa % 30 murriztea; hondakinen sorrera murriztea eta beren balorizazioa eta berrerabilera areagotzea; eta ingurumen-estrategia ezartzea zeharkako politika gisa.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Otsailak 27 – martxoak 2
Konektibitatearen etorkizuna ezagutuko da industriako mundu-mailako erraldoiekin. MWCren erakusketa-pisura eta 4YFNren startupen ekosistemara sartu ahalko da, bai eta horien erakusketa, bilera eta networking aukera guztietara ere.
Antolatzailea: MWC
Otsailak 28
Jardunaldi honetan honako helburu hauek lortzeko laguntzak aurkeztuko dira: elikagaien ekoizpena handitzea Euskadin, lehen sektorea eta tokiko elikadura-katea sustatuz; eta lurralde arteko oreka handiagoa bermatzea, bizi-kalitatea emanaz landa-guneetan eta itsasertzeko guneetan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Otsailaren 28ra arte
Epea zabalik egongo da kongresuaren 23. edizioko hizlari izan nahi duen edonorentzat. Bereziki zaindu beharko da jakinarazpenek izaera komertziala edo publizitate-edukia ez izatea; ez dago eragozpenik ikerketak egin dituzten edo ikertzaileenak diren enpresen edo marken izenak agertzeagatik.
Batzorde zientifiko-teknikoak proposamenak aztertuko ditu eta 2023ko martxoaren 23a baino lehen behin-behineko onespenaren berri emango du.
Antolatzailea: AFM Cluster
Martxoa
Martxoak 1
ERTZEKO KONPUTAZIOAREN ETORKIZUNA ETA AA TXERTATUA
Jardunaldiaren helburu orokorra da DevOps metodologiaren ikuspegi berri bat ematea, ekuazioan EdgeComputing eta antzeko paradigmak sartzen direnean. Horretarako, lehenik eta behin, ertzeko konputazio-ereduetan erabiltzen diren onurei, arriskuei eta egungo teknologiei buruzko ikuspegia emango da, entzuleek kontzeptu hori ulertu dezaten, eta elkarrekin aztertu dezaten erakunde bati eskain diezazkiokeen aukerak, batez ere konponbide adimendunei buruz ari garenean.
Antolatzaileak: BAIC, SPRI, Eusko Jaurlaritza
NAZIOARTEKO I+G PROIEKTUAK FINANTZATZEKO JARDUNALDIA
Jardunaldi honetan, Eureka ekimena azalduko da, partzuergoko eta nazioarteko I+G+b arloko proiektuak aurkezteko programen esparrua. Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-etxeetako eta abarreko I+G+b eremuko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenei, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.
Antolatzaileak: BEAZ, Innobasque eta SPRI, Enterprise Europe Network-eko kideak
Martxoak 2
“ADINAREN KUDEAKETA ERAKUNDEETAN ETA LAN MENTORING PROGRAMAREN AURKEZPENA” ENPRESENTZAKO JARDUNALDIA
Lan Mentoring laguntza-zerbitzu espezializatu eta doakoa da. Enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, beren plantilletan edo, zehazkiago, beren negozioarentzat kritikoak diren lanpostu jakin batzuetan belaunaldi-erreleboa arrakastaz nola egin behar duten arduratzen direnak, ezagutza modu egokian transferitu eta konpainian jarrai dezaten. Gotzon Bernaola Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Berrikuntzaren koordinatzaile nagusiak parte hartzen du.
Antolatzailea: San Prudencio
4.0 INDUSTRIAREN SAIOA, ETE INDUSTRIALEN ESKURA
Digitalizaziora, eraldaketa digitalera eta Industria 4.0ra bideratuta dago. Horrez gain, zenbait alderdi islatzen ditu, hala nola Lean Management, MES sistemak, GMAO, etab. Datua harrapatzeak sektore industrialarentzat duen garrantzia nabarmenduko da. Industriarako interesgarriak diren metriken adibideak jarriko dira. Txertatzeko errazak diren teknologien adibideak eta kasuak erakutsiko dira.
Antolatzailea: CamaraBilbao
PRODUKTUEN KUDEAKETAN DATA DRIVEN ERABAKIAK HARTZEKO MODUARI BURUZKO JARDUNALDIA
Datuetan oinarritutako erabakiak hartzeak product managerrari aukera ematen dio zereginak lehenesteko, baliabideak optimizatzeko eta arriskua murrizteko, ekintza-plan arinak eta egokiak martxan jarrita. Helburu nagusiak dira printzipioei, baloreei eta ezagutzei buruz hausnartzea; analisirako benetako tresna praktikoak ezagutzea; eta datuak ustiatzea eta horiek informazio eta ezagutza bihurtzea.
Antolatzailea: ESIC Business & Marketing School eta Cámarabilbao
Martxoak 3
Jardunaldi hau datozen urteetan Adimen Artifizialak (AA) gizartean eta lan-munduan izango duen papera ulertzen laguntzeko diseinatuta dago. AAren munduko joera eta garapen gakoak eta industria eta testuinguru desberdinetan nola erabiltzen ari diren aztertuko dugu. Gainera, AAren erabilerari buruzko gogoeta etiko eta moralak landuko ditugu, eta teknologia horrekin lan-etorkizunerako nola prestatu ikusiko dugu. Halaber, gaur egun AA nola erabiltzen ari den erakusteko adibideak emango ditugu, eta AAren etorkizuneko perspektibak eztabaidatuko ditugu. Jardunaldiaren amaieran, AAk etorkizunean izango duen papera ulertzeko eta zure proiektu eta negozioetan teknologia hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar diren tresna eta ezagutzak izango dituzu.
Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
Martxoak 8
ADIMEN ARTIFIZIALA MARKETINEAN
Denbora laburrean, marketinaren sektoreak eraldaketa sakona izango du, eta garrantzitsua da AAk eskaintzen dituen aukerak baliatzeko prest egotea. Ez baduzu AA baliatzen, zure negozioan/sektorean atzean geratzeko arriskua izango duzu.
Antolatzaileak: BAIC, SPRI, Eusko Jaurlaritza
SALMENTA INDUSTRIALERAKO ESTRATEGIA DIGITALEI BURUZKO JARDUNALDIA
Marketin industrialeko hiru estrategia ikusiko dira: Merkataritza-kanal digitala (industriako salmentak egunero dira zailagoak eta bere eraginkortasuna modu digitalean garatzen da), Social Selling (horrelako tekniken bidez salmentak handitzen dira eta zure xedeekin lerrokatuago dauden pertsonen profilerantz erakarpena sortzen da) eta Marketplaceak (funtsezko tresna bihurtu da B2B industriaren sektorearen nazioartekotzeko estrategian).
Antolatzailea: CamaraBilbao
Martxoak 9
Premium ekitaldia, arlo askotan Azureren ekarpena sakontzen lagunduko dizuna. Cloud adituek emango dituzten hitzaldien jardunaldi honek zure negozioa norantz bideratu dezakezun jakiteko beharrezkoak diren ikuspegia eta tresnak emango dizkizu. Ekitaldiaren ardatza beren ibilbidea hodei horretan hasten ari diren edo hasi nahi duten enpresen funtsezko kezkak izango dira.
Antolatzaileak: Microsoft-eko, hsi Group-eko eta TDSynnex-eko adituak
Martxoak 10-11
Ekitaldi honen bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute praktikan jartzeko ‘soft skills’ direlakoak: lan-inguruneko arazoak konpontzea, arrazoiketa analitikoa eta proiektuak jendaurrean aurkeztea.
Gainera, Euskadiko enpresa liderrak eta beren egoera berean dauden profesionalak ezagutzeko aukera izango dute networking dinamikaren bidez. Hala, parte-hartzaile bakoitzak zuzenean ezagutu ahal izango ditu beste lan-merkatu batzuk, haien ezaugarriak, funtzionamendua eta arazoak.
Martxoaren 20ra arte
“UNLOCKING THE POTENTIAL OF LOHCS THROUGH THE DEVELOPMENT OF KEY SUSTAINABLE AND EFFICIENT SYSTEMS FOR DEHYDROGENATION (UNLOHCKED)” EUROPAKO PROIEKTUAREN ESPARRUAN DOKTOREGO-TESI BAT EGITEKO HAUTAGAITZA
UnLOHCked-en helburua da deshidrogenazio-planta bat garatzea, CO2 emisiorik gabekoa, efizientea eta eskalagarria, elektrizitate berriztagarria eta hidrogenoa sortzeko komertzialki erabiltzeko xedearekin. Proiektua hidrogenoaren balio-katean garapen berritzaileak barne hartzen dituzten taldearen ikerketa-lerroen barruan kokatzen da. Helmuga-ikastegia UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola izango da. Interesdunek CVa eta motibazio-gutuna bidali behar dituzte helbide honetara: [email protected]
Deitzailea: UPV/EHU
Martxoak 21-23
Topaketa hau nazioarteko itsas sektorearen erreferentea da, eta aldi berean 4 nazioarteko kongresu jasotzen ditu. Erakusketa-gune bat, konferentzia programa zabala eta Networkingera bideratutako atal garrantzitsua dauzka.
Antolatzailea: world maritime week
Martxoak 24
Web-mintegi honek Europan diharduten sare kulturalen arteko loturan oinarritutako europartze kontzeptua jorratuko du. Horrez gain, sare formalen eta informalen onurari buruzko adibideak aurkeztuko dira, bai eta kultura-turismoranzko soluzio berritzaileak garatzeko sareak erabiltzeko moduari buruzko jarraibideak ere.
Antolatzailea: Be.cultour
Martxoak 30
“Etorkizuneko metropoliak” nazioarteko mintegiaren edizio berri honetan, hiri-erronka globalei lotutako nazioarteko hainbat ekimen jorratuko dira.
Antolatzailea: Elkartea
Apirila
Apirilaren 5era arte
REI JAUME I SARIAK
Oinarrizko Ikerketari (fisika, kimika eta matematika), Ekonomiari, Ikerkuntza Medikoari (biomedikuntza eta bizi zientziak), Ingurumenaren Babesari, Teknologia Berriei eta Ekintzailetzari buruzko Rei Jaume I 2023ko Sarien deialdia ireki da. Hautagaiek beren jarduera profesional gehiena Espainian egiten dute eta, ahal bada, Espainian bizi behar dute.
Martxoak 10-11
Weetbe Hackathon 2023 ekitaldi teknologikoa da, non 24 orduz teknologia, ekintzailetza, diseinu eta marketinaren esparruko profilak biltzen diren elkarrekin ekitaldiko enpresa desafiatzaileek definitutako arazoetarako soluzioak garatzeko. Hackathonaren emaitza produktu, zerbitzu, eredu edo negozio berritzaile baterako prototipo amaitua da.
Apirilak 17-21
Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.
Antolatzailea: Hannover Messe
Apirilak 21
Web-mintegi honek akademiako, politikako, negozioetako eta praktikako gonbidatu nabarmenei ahotsa ematen die, ikuspuntuak partekatzeko eta kultura-turismo zirkularraren arloan beren esperientziak/esperimentazioak erakusteko. Gainera, kontinenteetako adibide zehatzak aurkeztuko dira eta erronkak sakonki eztabaidatuko dira.
Antolatzailea: Be.cultour
Maiatza
Maiatzak 3 eta 4
GJHentzako ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO ZORTZIGARREN FORO MULTILATERALA
ZTB foroak zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren lankidetzari buruzko eztabaidak erraztuko ditu, GJHei laguntzeko. Horrez gain, foroak ZTBk GJH guztietan egindako ekarpena modu sakonean aztertuko du, GJHen aurrerapenari buruz irailean egindako tarteko berrikuspena aitortzeko.
Antolatzailea: STI Forum
Maiatzak 16-18
Food 4 Future World Summit Europan elikagaien eta edarien industrian teknologiari eta berrikuntzari buruz egiten den kongresurik handiena da. Bertan, aukera izango duzu agertzen ari diren teknologiak eta konponbidea berritzaileenak ezagutzeko.
Ekaina
Ekainaren 6tik 8ra
+ INDUSTRY: URTEKO INDUSTRIA-TOPAKETA
Hiru egunetan, + INDUSTRYri esker, BEC herrialdeko Smart Manufacturing arloko topagune handiena bihurtuko da; negozio-foro horretan mundu osoko bisitari oso espezializatuak eta enpresa espezializatuak bilduko dira.
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre
Ekainaren 30era arte
BBVA FUNDAZIOAREN EZAGUTZAREN MUGAK SARIEN DEIALDIA IREKI DA
Sari horiek bikaintasunerako ikerketa eta kultura-sorkuntza aitortzen eta bultzatzen dute, bereziki beren originaltasun eta esanahiagatik inpaktu berezia duten proiektuak.
Antolatzailea: BBVA Fundazioa
Urria
Urriak 25-27
Kongresuak hitzaldi praktikoak izango ditu fabrikazio aurreratuko eta digitaleko esparruko interes eta egunerokotasun handieneko gaiei buruz eta foro bikaina izango da parte-hartzaileen arteko loturak eta kolaborazioak eratzeko.
Antolatzailea: AFM Cluster