Accenturek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean bere X.0 Industria, Industria Adimendun eta Ziberseguruaren Zentro berria ireki du, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartua. Gune berritzaile honek industriaren berrasmatze digitala egiten lagunduko du, negozio-eredu digital berriak sortuz, langilearen esperientzia hobetuz eta industria-prozesuak eraldatuz.

4.0 industriaren euskal ekosisteman sartua, zentro berria nazioartekotzeko bokazioarekin sortu da Accentureren beste nodo batzuekin konektaturik baitago Frantzia, Alemania, Italia eta Estatu Batuetan. Aholkularitza-enpresak, Innobasqueko bazkideak, instalazio berrietatik proiektu berritzaileak sortuko ditu sektore hauetarako: automobilgintza, industria- eta kontsumo-ekipamendua, aeronautika, garraioa, energia berriztagarriak eta natura-baliabideak.

Accenturek X.0 industriari buruz egindako azterketak erakusten duenez, zuzendaritza-ardurak dituzten lau pertsonetatik hiruk uste dute zera digitala dela berrikuntza bultzatzeko erarik onena, eta gehienak ohartzen dira kostuak murriztu edo prozesuak hobetzeko gaitasun hobeak behar dituztela teknologia digitaletan.

Irekitze-ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria; Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia; Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatua, Ibone Bengoetxea; Velatiako lehendakaria, Javier Ormazabal; Innobasqueko lehendakaria eta zuzendari nagusia, Manuel Salaverria eta Leire Bilbao, hurrenez hurren, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren beste ordezkari batzuen artean

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago