Gemak 7 urte bete ditu eta garuneko perlesia du. Irakurtzen eta idazten ikasten ari da Irisbond teknologia erabiliz, honek begien mugimenduaz ordenagailua kontrolatzea ahalbidetzen baitu. Ezgaitasun handiko jendearen bizi-kalitatea hobetzeko teknologia berriek egin dezaketena erakusten dute Toledoko Paraplegikoen Ospitale Nazionalak eta Gemaren familiak.

Vicomtech IK4 Fundazioarekiko lankidetzatik sortzen da Irisbond, zehazki ikusmen artifizialean aplikaturiko ikerketa-ildotik, hor garatu baitzen bideokulografiaren printzipioan (eye tracking) oinarrituriko sistema, begien mugimendu bidez ordenagailu bat zehazki kontrolatzea ahalbidetzen duena. Ezgaitasunaren eta mugikortasun murriztuko jendearen munduan zuzeneko erabilera da ibilbide baten abiapuntua, komunikazio lagunduaren mesedetan garapen berriak ikertu nahi dituena.

Apirilean Erabilerraztasunaren Teknologien Reina Sofia saria lortu du Irisbond-ek ‘Miradas que hablan’ (Mintzo diren begiradak) proiektuagatik eta horren izaera berritzaile eta ekintzaileagatik teknologiaren eta erabilerraztasunaren eremuan. Irisbond-ek ezgaitasun handiko jendearentzat laguntza-produktu bat ematen du, begien mugimenduan eta ikusmen artifizialeko teknologietan oinarritua, ordenagailua kontrolatzea ahalbidetzen duelarik. Bere presentzia nabarmentzen hasi da Latinoamerikan eta Europako beste herrialde batzuetan, zeren eta produktu honek komunikazio-bide bat irekitzen baitu, besteak beste, ELA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) edo garuneko perlesia duen jendearentzat”.

Irisbond-eko Eduardo Jauregik bere proiektua aurkeztu zuen Global Innovation Day-ko showcase-n. Han aurkeztu zuen bere enpresa eta honelako teknologiek 4.0 industrian eduki dezaketen aplikazioa azaldu zuen.

 

 

Partekatu albiste hau