Telefonia mugikorraren 5. belaunaldiak, 5G delakoak, Interneteko estaldura esponentzialki gehitzea ahalbidetuko du. Estaldura handiago hau era guztietako objektuei sentsoreak jartzeko baliatu ahal izango da, Internetekin konektatu ahal izango dira eta beren artean elkar eragin (alegia, Gauzen Interneta eta Big Data deitu direnak). Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkargoak eta Elkarteak kanpaina hasi dute IKTen egungo erabilerak aldatuko dituen teknologia honen onurak ezagutarazteko.

Hori esan du Alvaro Ubiernak, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkarteko (AITPV-EHTIE) lehendakariak eta Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialeko dekanoak.

Etorkizun hurbilean telefonia mugikorra teknologia berri batean oinarrituko da, telekomunikazioen estandarra bihurtuko dena. 5G deituak, egungo mugikorren laugarren belaunaldiaren ondorengoak, jauzi historiko bat ekarriko du, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) erabilera eta zerbitzu berriak agertzea suposatuko baitu. “5G telefonia telekomunikazioen mundua iraultzera deitua dago, bai behintzat gaur egun ezagutzen ditugun bezala, eta hau oso-oso epe laburrean gertatuko da, gehienez ere hiru edo lau urtean”.

Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkargoak eta Elkarteak kontzientziatze-kanpaina hasiko dute 5G telefoniak ekarriko dituen onuren alde egiteko. Mugikorren belaunaldi berriak, lurreko sarearen azpiegitura berriekin konbinatuta, ‘hodeiko’ konponbideek eta Big Datak Gauzen Internetaren (IoT, ingeleseko siglen arabera) garapena ahalbidetuko dute, hau da, era guztietako objektuen berehalako interkonexioa, eta bizimodua askoz errazagoa, seguruagoa eta iraunkorragoa egingo digute.

5G telefoniaren balio bereizgarria, zalantzarik gabe, hau da, banda-zabalera egungoak baino askoz handiagoa eskaintzen duela. Izan ere, teknologia honen garapenean aitzindarietako bat den Suediako Ericsson konpainiak proba pilotuetan lortu du datu-transferentzien tasak 12 Gbp erreal baino gehiagokoak izatea, eta transmisio-abiadura honek ia ehun aldiz lasterragotzen ditu egungo abiadurak.

Gainera, Ericsson-ek erregistraturiko probek erakusten duten gailuen konexio-gaitasuna 10 eta 100 artekoa dela egungo konponbideen aldean, eta horrek berresten du teknologia hau ezinbestekoa dela Gauzen Interneta hedatzeko.

Ericsson-en garatzaileek uste dute, halaber, estandar berriak energia-kontsumo txikiagoa izango duela, eta horrek, beste ondorio batzuen artean, zera ekarriko du: 10 aldiz gehitzea baterien erabilera bere aplikazioen arabera, komunikazio seguruago eta iraunkorragoekin.

Berrikuntzaren hobekuntza

Telefonia berriaren beste onura bat da gutxienekora murriztuko direla produktu eta aplikazio berrien berrikuntza- eta garapen-denborak eta ondorengo jauzia merkatura, eta horrekin jendearen erantzuna aztertzeko berehalako gaitasuna izango da, aplikazio berri hauek errepikatu eta zuzentzeko.

Telefonia-estandar berria arrakastatsua izateko “funtsezkoa izango da lehiakideen arteko lankidetza, aparte utzita beraien kokapena balio-katean”.

Ideia software eta ezagutza irekiko (open source) ereduak indartzea da, baita gizabanakoen, enpresa eta sektoreen ─publiko eta pribatuen─ azken premiak ulertzea ere. Horretarako Ubiernak “ideia komunak sortzea eta konponbide eta negozio-ereduak sortzen eta garatzen elkarlanean jardutea” azpimarratzen du.

Gauzen Internetari aplikaturiko 5G adibide praktikoen artean laster automobilgintzaren munduan ikusiko ditugun aplikazioak nabarmenduko lirateke, hor zeresan handia baitu Euskadik.

Halaber, ibilgailuetan sentsore asko jartzeak eta horiek Internetera konektatzeak istripuak saihesten lagunduko du (ibilgailuak elektronikarekin eta beste ibilgailu batzuekin ‘komunikatuko dira’), baita energia-kontsumoa gutxitzen eta gidatze autonomoa errazten ere. Beste alor batzuek ere (sanitatea/osasuna, domotika, Green Energy eta Smart City-ak…) 5G telefoniaren onura handia jasoko dute.

Partekatu albiste hau