“Dietek ez dute funtzionatzen jateari uko egitea eskatzen dutelako”. Aliza Ochandiano osasun eta nutrizio-gaietan coach-a da, Biologian lizentziaduna, eta “jate emozionalaz” hitz egiten du: “janariaz baliatzen gara ezerosoa zaigun egoera emozional baten aurrean”. Horren haritik, “alderdi emozionalek asko eragiten dute gure pisuan, hau gure bizitzaren emaitza baita”.  Duela egun batzuk Innobasque Talks-en hartu zuen parte, eta bere 5 aholku nagusiak partekatu zituen pisu idealari eusteko. Honako hauek dira:

 

1. Elikagai prozesatuen ordez elikagai naturalak hartzea.

2. Karbono-hidrato eta azukre birfinduen ordez naturalak hartzea.

3. Gosaltzea.

4. Jatordu bakoitzean elikagai gordinak, proteinak eta koipe osasungarriak hartzea.

5. Fruta eta barazkiak kontsumitzea.

Partekatu albiste hau