Hainbat enpresa, unibertsitate, ikerketa-zentro eta erakundek egin dute FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza programaren alde. 6 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta helburua du ikasleen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzea. Guztira 35 erakundek batu dituzte indarrak FIRST LEGO League Euskadi-ren 13. edizioan. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin batera, Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapenak eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dute.

Hainbat erakundek eman dute laguntza prestakuntza programa bete-bete baten bitartez. Horien artean izan dira izen handiko ikerketa zentroak, besteak beste BCAM Basque Center for Applied Mathematics, eta zentro teknologikoak, adibidez, Tecnalia. Baita hainbat enpresa ere, CAF Power, Eroski, Fagor Electrónica, Lander Simulation eta Serikat-Ehrardt eta Donostiako Sustapena, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta UPV/EHU. Tailer hauen bitartez ikasleek ikusi dute nola egiten duten lan Euskadin kualifikazio altuko profesionalek: ikerlariak, berrikuntzaren kudeaketan adituak, datuen kudeaketan adituak, ingeniariak, biomedikuntzako espezialistak, matematikariak, fisikariak edo informatikariak. Euren lana izan da haur eta gazteei erakustea zer nolako lanpostuak hautatu ahal izango lituzketen ikasketa teknikoak egitea erabakiz gero.

Bestalde, beste 17 erakundek ere lagundu dute FLL Euskadi-ren edizio honetan, besteak beste Alzola, Ausolan, Bengoa Audiovisuales, CAF Group, Dominion Global, Erreka, Fagor, ITP Aero, Maier, Mondragon Corporación eta Ulma enpresa berritzaileak; BBK banku-fundazioak, Ikerlan zentro teknologikoak, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak. Tecnun-ek eta Arrasateko eta Donostiako udalek. 

STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak hitzen ingeleseko akronimoa da) Hezkuntza ereduko programetako bat da FIRST LEGO League Euskadi. Modu berritzailean ebatzi behar diren erronketan oinarritzen da. Horretarako, talde lana, programazioa, robotika eta balioen hezkuntza erabili beharko dira. Aurten, herrialde guztietarako antolakundeak merkantzien garraioaren eta logistikaren esparruan irtenbide berritzailea eratzera gonbidatzen du.

FIRST LEGO League Euskadiren lehenengo finala ikuslerik gabe ospatuko da datorren larunbatean, hilak 5, Deusto (Bilbo), Donostian eta Mondragonen. Guztira, hiru lurralde historikoetako 970 parte-hartzailez osatutako 116 ikastaldek euren berrikuntza proiektua, robota eta balore-proposamena erakutsiko dizkiote epaimahaiari.

 

 FIRST LEGO League Euskadi babesten dute:

Univertsitateak:

  • Mondragon Unibertsitatea
  • Universidad de Deusto
  • UPV/EHU
  • Tecnun

Ikerketa eta teknologia zentroak:

  • BCAM, Basque Center for Applied Mathematics
  • Tecnalia

Enpresak:

  • Alzola
  • Ausolan
  • BBK
  • Bengoa Audiovisuales
  • Bexen Medical
  • Bilbao Portlab
  • CAF Group
  • CAF Power & Automation
  • Dominion Global
  • Eroski
  • Erreka
  • Fagor
  • Fagor Electrónica
  • ITP Aero
  • Laboral Kutxa
  • Lander Simulation
  • Maier
  • Mondragon Corporación
  • Serikat-Ehrardt
  • Ulma

Erakundeak:

  • Arrasateko Udala
  • Arabako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlartizako Hezkuntza Saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

 

 

Partekatu albiste hau