20 erakundek baino gehiagok egin dute vending osasungarriagora aldaketa Euskadin. Horrek esan nahi du 25.000 lagunek aukera osasungarriagoak dituztela eskura eta, gainera, kontzientzia hartzen ari direla elikadura orekatuagoa izatearen garrantziaz eta aholkuak jasotzen dituztela ordu artean mokadutxoak egiteko: fruta jatea, zereal integralak, gatz gabeko fruitu lehorrak edo azukre erantsirik gabeko edariak.

Makina hauetan, NAOS Estrategiaren nutrizio-irizpideen araberakoak dira batez beste produktuen %30. Estrategia horrek elikadura osasungarria sustatzen du eta jarduera fisikoa sustatzen du obesitatearen prebalentziak gora egiteko duen joera alderantzikatzeko eta, horrela, gaixotasun kronikoei egozten zaizkien erikortasun edo morbilitatea eta hilkortasuna nabarmen gutxitzeko.

Erakunde askok aukeratu dute aldaketa pixkanaka egitea vending osasungarriagorantz, operadoreen salmentei kalterik ez egiteko eta produktu-aukera zabalagoa ere agertuko delakoan merkatuan.

Baina 20 erakunde hauez gain, badira beste batzuk beren makinetan aldaketak ezarri dituztenak, Innobasquetik bultzaturiko gomendioei jarraituz, Gosasun mugimenduaren barruan betiere. Eta hori gidaliburu praktikoetan zehazturiko prozesuari jarraituz egin dute, edota beraien vending operadorearen ekimenez. Adibidez, Osakidetzako zuzendaritza nagusiak vending makinak ustiatzeko lizitazioa argitaratu du, egitasmoaren gomendioei jarraituz.

Proiektu berritzaile honek trakzio-talde bat izan du eta hor daude Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Getxo Kirolak, Laboral Kutxa, Mercedes-Benz, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea. Erakunde hauek beren konpromisoagatik nabarmendu dira eta, horregatik, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak produktu osasungarriak ezarri ditu egunero 15.000 lagunek erabil ditzaketen makina batzuetan. Bestalde, Deustuko Unibertsitateak galdeketa egin du elikadura-ohitura eta lehentasunei buruz makina horietan 1.400 pertsona baino gehiagoren artean, eta erakundean elikadura osasungarria sustatzeko kanpaina egin zuten Elikaduraren Mundu Egunean.

Vending osasungarriagoaren proposamena Mercedes Benz-en 2015eko Kudeaketa Planean sartzeak Gasteizko plantan produktu osasungarriagoak ezartzea ekarri du, bertan 3.500 lagun dabiltzalarik lanean.

Getxo-Kirolak-en kasuan lehiaketa publikorako baldintza-agiria egin zen egitasmoaren gomendioei jarraituz eta herritarrak horretan nahastuz, sare sozialetan galdeketa egin zelarik gai honi buruz duten iritzia jakiteko.

Laboral Kutxak ere baldintza-agiri bat egin zuen vending osasungarriaren irizpideak sartuta makinak ustiatzeko, eta produktu osasungarriekin makina berriak jartzeko.

Azkenik, Mondragon Unibertsitateak galdeketa egin zuen Enpresa Zientzien Fakultatean eta Goi Eskola Politeknikoan, snack-ak eta edari osasungarriak sartzeko. Sentsibilizazio-kanpaina ere egin zuen.

Bestalde, ekinbide osasungarri honi esker, elikadura- eta banaketa-industria kontzientziatzen ari gara NAOS Estrategiaren nutrizio-irizpideak betetzen dituzten produktuak eskaintzearen garrantziaz, kontsumitzailearentzat aukerarik errazena izan dadin beti osasungarriena ere.

Espainian bakarrik 550.000 inguru vending-makina daude, eta urteko sarrerak 2.000 milioi eurokoak dira, DBKren azterketaren arabera.

Partekatu albiste hau