Forensic Science STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and mathematics-en akronimoa ingelesez) hezkuntza-proiektu bat da, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntza duena, baita, Ertzaintzaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarena, eta Hezkuntza Sailarena ere. Gaur goizean aurkeztu da Innobasquek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen egoitzan; bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, Estefanía Beltrán, eta lapurreta simulatu baten ebazpenean parte hartzen ari diren 13 euskal ikastetxeetako ordezkariak: Gaztelueta Ikastetxea, El Regato Ikastetxea, Urdaneta Ikastetxea, Vizcaya Ikastetxea, Somorrostro Hezkuntza Zentroa, Axular Lizeoa, Begoñazpi Ikastola, Lauaxeta Ikastola, Lauro Ikastola, Irungo La Salle Ikastetxea -guztiak Innobasqueko bazkideak- Arangoya Ikastetxea, Artaza-Romo Institutua eta Barandiaran Institutua.

Nazioartean Forensic Science programan beren parte-hartzea berretsi dute Finlandia, Estonia, Polonia, AEB, Kanada, India eta Txile, Somalia, Peru, Hego Korea, Italia, Mexiko, Australia, Japonia eta Filipinetako eskolek. Herrialde horietatik etortzen diren gazteak anfitrioi diren euskal ikastetxeetako familietan egongo dira.

Iñaki Irustak, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Arloko buruak, eta Imanol Goyarrolak, Gaztelueta ikastetxeko zuzendariak aurkeztu dute proiektu berritzaile hau, eta iragarri dute 2020ko martxoan parte hartzen ari diren taldeek beren ikerketen emaitza aurkeztuko dutela adituen epaimahai baten aurrean.

Joan zen apirilean, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek begi-ikuskapen batean parte hartu zuten Leonardo da Vinciren margolan baten lapurreta simulatuaren ebidentziak jasotzeko. Gertaerak Leioako (Bizkaia) Artaza jauregian izan ziren. Une honetan, laborategian frogak aztertzen ari dira, ADN analisiak eginez eta emaitzak alderatuz fikziozko datu-base batekin, bertan Polizia Zientifikoak emandako hatz-markak eta profil genetikoak daudelarik. 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago